Albisteak

Paleolitoko zaldi baten eta ahuntz baten irudiak topatu dituzte Zestoako Astuigaña haitzuloan

2016/04/22

Ekain eta Altxerriko labarretako arte-multzo klasikoari gero eta aurkikuntza gehiago gehitzen ari zaizkie. Horren lekuko, Gipuzkoako Foru Aldundiak erakutsi dituen …

Garunak, atsedenean, oroitzapenak errepikatu eta lekuz aldatzen ditu

2016/04/19

Londresko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, ekintza bat egin eta ondoren atseden hartzean, garunean oroitzapenak errepikatu egiten dira, eta, jarraian, garuneko …

Zika birusak mikrozefalia eragiten duela baieztatu dute

2016/04/14

Zika birusaren eta mikrozefalia zein beste gaixotasun neurologiko batzuen arteko lotura frogatutzat eman du Estatu Batuetako Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroak (CDC).

Tetraplegia duen paziente baten eskuko mugikortasuna berreskuratu dute

2016/04/13

Lehenengo aldiz, paralisia duten gizakietan hainbat behatzen, eskuaren eta eskumuturraren mugikortasuna berreskuratzea lortu da, pazientearen garun-azaleko seinaleak jasota. Nature aldizkarian …

Giza enbrioiak genetikoki eraldatu dituztela adierazi dute, bigarren aldiz

2016/04/11

GIB birusarekiko erresistentzia emateko helburuarekin, giza enbrioien genoma eraldatu dute Txinan, CRISPR teknologiaren bidez. Journal of Assisted Reproduction and Genetics aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta giza enbrioiak genetikoki eraldatzeari buruzko eztabaida hauspotu du.

Giro-tenperaturan supereroale modura jokatzen duten materialak bilatzeko argi berriak

2016/04/07

Donostia International Physics Centerren egindako ikerketa batek erakutsi du hidrogenoaren izaera kuantikoak eragin handia duela hidrogenotan aberatsak diren konposatuen propietateetan. Horrek argitu dezake, adibidez, zergatik jokatzen duen hidrogeno sulfuroak supereroale modura ohiko supereroaleek baino tenperatura altuagoetan.

Insomnioa garuneko komunikazio-sareetako kalteekin erlazionatuta dago

2016/04/05

Insomnioa oso ohikoa den arren, haren arrazoiak eta ondorioak ez dira ezagutzen guztiz. Orain, ordea, emaitza esanguratsuak argitaratu dituzte Radiology aldizkarian: insomnioa duten pazienteek garuneko materia zuria kaltetuta dute.

Gaixotasun zeliakoarekin lotutako gene bat identifikatu dute

2016/03/31

EHUko ikertzaileek parte hartu duten nazioarteko ikerketa batean ikusi dute RNA ez kodetzaile batek (lncRNA) eragina duela gaixotasun zeliakoa duten pertsonetan. Gainera, lncRNA horrek gaixotasun zeliakoa izateko arrisku-faktorea den aldaera bat du, eta horrek eragina areagotu dezakeela ondorioztatu dute ikertzaileek.

Genomarik txikiena duen zelula sintetizatu dute

2016/03/29

473 gene; horiek dira bakterio batek bizirik irauteko eta ugaltzeko behar dituen gutxieneko geneak. Hala frogatu du Craig Venterren taldeak, …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila