Mundu digitala

Anaia Handi digitala

2013/10/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Poliki-poliki eta ia oharkabean, gure komunikazioak, tramite administratibo eta finantzarioak eta beste gauza ugari ordenagailu eta Internet bidez egitera pasatu gara. Beti izan gara jakitun horrek gure pribatutasuna arriskuan jar zezakeela, komunikazio eta datu digital horiek baliabide informatiko ahaltsuak dituztenek --gobernuek, alegia-- errazago eskuratzeko moduan jartzen ari ginela. Baina sinetsi nahi izan dugu herritarron zerbitzura dagoen administrazioak pribatutasunerako eskubidea errespetatuko zuela. Bada Edward Snowden AEBko CIA eta NSA agentzietako langile ohiak azken hilabeteotan agerian utzitakoek berretsi digute aspalditik Anaia Handiaren kontrolpean bizi garela.

Firefox OS, gailu mugikorretan webari app-ek kendutako protagonismoa itzuli nahian

2013/09/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Duela hilabete gutxi, jokalari berri bat sartu zen gailu mugikorretarako sistema eragileen deman; ordura arte, Android, iOS, Windows eta Blackberry zebiltzan joko-zelaian, eta Firefox OS agertu zen ustekabean. Baina jokalari hau ez da beste bat gehiago, besteekiko ezberdintasun nabarmen bat du: webeko aplikazioak soilik instala eta exekuta daitezke han, HTMLn idatzitakoak. Izan ere, Mozilla Fundazioak sortu du sistema eragile berri hau, gailu mugikorretan gertatu den app-en gailentzeari aurre egiteko eta webari berriz bere tokia irabazten laguntzeko.

Automatikoki eraikitako hiztegien ataria

2013/06/18 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Elhuyarreko Hizkuntza-Teknologien I+G sailean teknologia berri batekin ikertzen aritu gara azken urteotan, zubi-hizkuntza bat erabiliz hizkuntza-pare berrientzako hiztegiak automatikoki sortzeko. Eta ikerketa horren emaitzak jendearen eskura jartzeko, Hiztegi Automatikoen Ataria online paratu dugu, 5 hiztegi elebidun berrirekin.

Interneteko komunikazioen segurtasuna III: Anonimotasuna

2013/06/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Interneteko komunikazioen segurtasunari buruzko artikulu-sorta honen barruan, aztertu dugu nola bermatu daitezkeen konfidentzialtasuna (mezu pribatu bat hirugarrenek ez atzematea) eta autentifikazioa (gure solaskidea berak dioena dela egiaztatzea). Oraingoan, Interneten anonimotasuna ziurtatzeko bideak landuko ditugu, eta, ikusiko dugunez, aurreko bietan bezala, gako publiko bidezko kriptografia dago honen oinarrian ere.

Google: lagun zintzoa, gaiztotzen

2013/05/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Googlek, enpresa erraldoi bat izan arren, jator-fama izan du hasieratik: garaje batean bi lagunen artean sortutako enpresa, software librearen erabiltzaile eta laguntzailea, protokolo irekien bultzatzailea... Hala ere, azkenaldian hartutako neurri batzuekin, edozein multinazionalen diruzalekeriaz betetako jokaera erakutsi du, bere jatorrizko printzipioen aurkakoa, eta, poliki-poliki, irudi on hori galtzen ari da.

Interneteko komunikazioen segurtasuna II: Autentifikazioa

2013/04/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Interneteko komunikazioen segurtasunari buruzko aurreko artikuluan ikusi genuen badagoela modua konfidentzialtasuna bermatzeko (guk jasotzaile bati bidalitako mezu edo komunikazio bat hirugarrenek ez atzeman ahal izateko). Hala, hirugarrenek ezin badute mezua atzeman, guri jasotzailea direla sinetsaraztea da informazioa lortzeko modu bat. Hori ekiditeaz arituko gara artikulu honetan, autentifikazioaz hain zuzen ere.

Web-corpusen Ataria: Elhuyar I+Gk egindako euskarazko webeko testuen biltegi erraldoia

2013/02/13 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Elhuyar Fundazioko hizkuntza-teknologien I+G taldekook Web-corpusen Ataria jarri dugu on line. Bertan hiru baliabide jarri ditugu eskura: euskarazko corpus bat, euskara-gaztelania corpus paralelo bat, eta lehenetik automatikoki erauzitako hitz-konbinazioen kontsulta. Corpusak euskaraz dauden handienak dira, bakoitza bere motakoen artean. Baliabide hauek aurrerapauso handia dira euskararentzat, erabilgarriak baitira ez soilik hizkuntzalaritzarako, baizik eta baita hizkuntza-teknologien garapenerako ere.

Interneteko komunikazioen segurtasuna I: Konfidentzialtasuna

2013/02/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Gaur egunean informazio oso garrantzitsua ibiltzen da Interneten zehar: posta elektroniko pribatuak, dokumentu konfidentzialak, online zerbitzuetako kontuen pasahitzak, kreditu-txartelen datuak... Baina seguru al doa informazio hori guztia Internetetik?

SPDY, weba azkartzeko protokoloa

2013/01/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Webean gertatzen diren komunikazio eta transferentziak HTTP protokoloaren bidez egiten dira. Baina protokolo hori webaren sorreran diseinatu zen, duela 20 urte baino gehiago; bitarte honetan, weba asko aldatu da, eta HTTP protokoloa ez da eraginkorra gaur egungo webaren ezaugarrietarako. Horregatik sortu dute SPDY protokoloa, eta oso azkar zabaltzen ari da, weba azkartzeko helburuarekin, hain zuzen ere.

Jantzita eramateko informatika

2012/12/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Informatika aldean daramagula badira jada urte batzuk. Izan ere, gaur egun edonora gurekin eramaten ditugun smartphoneak, tabletak, e-book irakurgailuak, argazki kamera digitalak eta bestelako gailu elektronikoak benetako ordenagailuak dira. Datozen urteetan, baina, urrats bat harago egingo du honek: informatika aldean eramatetik jantzita eramatera pasatuko gara, wearable computing deritzon joeraren bidez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila