Mundu digitala

Digitalizazioaren ajeak

2012/11/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Edukia formatu digitalean izatea oso erosoa da ikuspegi askotatik: toki gutxiago okupatzen du, ez da degradatzen... Dena da abantaila, ezta? Tira, ba ez. Digitalizazioak ere baditu bere alde ilunak.

Bideo-jokoen hedapen geldiezina

2012/10/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Bideo-jokoak, sortu zirenetik, teknologikoki aldatuz, prestigioa irabaziz eta esparru berriak bereganatuz joan dira. Bereziki azkarra eta etengabea izan da azken hamarkadako eboluzioa, hain epe laburrean hirutan aldatu baita bideojokoen plataforma nagusia: PCetatik kontsoletara, eta kontsoletatik gailu mugikorretara. Etorkizun hurbilean ere aldaketa dago iragarrita, oraingoan web-ingurunera, HTML 5 teknologiari esker.

Elhuyarren hizkuntza-teknologiak: Bilaketa eleaniztunak

2012/09/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Elhuyar Fundazioko hizkuntza-teknologien I+G sailean lantzen dugun alorretako bat IR ( Information Retrieval edo Informazio Bilaketa) da, eduki digitalen kudeaketa eta bilaketa errazteaz arduratzen den informatikaren arloa alegia. Azken urteetan, horren inguruko bi teknologia gure ustetan oso baliagarriak garatzen aritu gara: Elezkari bilatzaile eleaniztuna eta Dokusare dokumentu-erlazionatzaile eleaniztuna. Berriki, biak Zientzia.net atarian inplementatu ditugu, eta uztailean aurkeztu genituen jendaurrean.

Webaren etorkizunerako joerak

2012/07/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Apirilean izan zen Lyonen (Frantzia) WWW2012 Kongresua; W3C erakundeak, webaren gidalerroak zehazten dituena, urtero egiten duen kongresua. Kongresuko aurkezpenari eta workshopetako gaiei erreparatuta, webaren gaur egungo nondik norako eta erronken eta, beraz, etorkizuneko joeren ideia bat egin dezakegu.

Internet legearen mehatxupean

2012/06/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Azkenaldian gero eta saiakera gehiago daude Interneterako berariazko lege berriak sortzeko. Horrek berez ez luke txarra izan beharko, alderantziz, ona edo beharrezkoa ere izan liteke; alabaina, gehiegikeriaz betetako neurriak dira, beste alor batzuetan onartuko ez genituzkeenak, Interneten beraren izaera arriskuan jartzen dutenak eta eskubide oinarrizkoen aurka doazenak.

Informatikaren jasangarritasunaz

2012/05/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Green Computing deritzon kontzeptua asko entzuten da azkenaldian. Ordenagailuak-eta ingurumenarentzat jasangarri egitean datza Informatika Berde gisa itzul dezakegun kontzeptu hori. Oso modan dago azkenaldian, eta gailu elektronikoen ekoizle ugarik dute ekologikoak direla dioen ziurtagiriren bat. Baina benetan jasangarria da gaur egungo informatikak jarraitzen duen eredua?

Social networks killed the RSS star?

2012/04/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Web 2.0 delakoaren arrakastaren gakoetako bat RSSak izan ziren: komunikabide, blog eta webgune ugariren jarraipena errazten duen teknologia, norberaren gustuko gaien informazio-iturri pertsonalizatua osatzeko aukera ematen duena. Hala ere, erabiltzaile-kopuru urria igo zen olatu horretara, sare sozialetan dabilen jendearekin konparatzen badugu. Horregatik, askok aspaldi jo dituzte RSSen hil-kanpaiak, baina bizi-bizirik jarraitzen dute. Eta ikusteko dago sare sozialek iraungo ote luketen RSSak existituko ez balira.

Software librea, lau frikiren kontua baino askoz gehiago

2012/03/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

"Software librea" terminoak Linux ekarriko dio gogora jende gehienari, informatikari batzuek Windows-en ordez erabiltzen omen duten sistema eragile arraro hori. Eta egia bada ere software librea Linuxekin hasi zela zabaltzen eta ezagun bihurtzen, gaur egun software librearen mugimendua askoz gehiago da. Hainbeste, non hura gabe mundua ez bailitzateke izango gaur ezagutzen dugun bezalakoa.

BerbaTek: euskarazko hizkuntza-teknologiak martxan

2012/02/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Azken hiru urteotan, euskararentzako hizkuntza-teknologiak ikertzen eta garatzen aritu gara Euskal Herriko hainbat erakunde BerbaTek proiektuan. Eta, proiektuaren helburuetako bat izanik ikerketa erabilera praktikora bideratzea, hiru demo ere sortu ditugu: zientzia eta teknologiako bilatzaile semantiko multimedia bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako demo bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonal bat.

Badatoz elkarrizketa-agenteak

2012/01/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Applek iazko urrian aurkeztutako iPhonearen 4S modeloaren berrikuntza nagusietako (eta bakarretako) bat elkarrizketa-agentea da, Siri izenekoa. Telefonoaren aplikazio eta aukeretarako atzipena ukipen-pantailaren eta teklatuaren bidez egin ordez, ahotsaren eta lengoaia naturalaren bidez eskaintzen du iPhone 4S modeloak aurreinstalatuta dakarren aplikazio honek. Eta Applek egiten duen ororekin gertatzen den moduan, seguruenik horrelako elkarrizketa-agenteak zabalduz joango dira smartphone eta tabletetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila