Mundu digitala

HTTP/3, webaren komunikazio-protokoloaren bertsio berria

2020/09/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

World Wide Weba HTTP protokoloan oinarritzen da, nabigatzaileen orri-eskaerak eta zerbitzarien orri-bidalketak Interneten garraiatzeko. Protokolo hori eboluzionatzen joan da, 1990eko hamarkadaren hasieran sortu zenetik. Orain, bertsio berri bat proposatu dute, HTTP/3, weba azkarragoa eta seguruagoa izatea eragingo duena. Bertsio hori gure artean dago jada, hainbat nabigatzailek, zerbitzarik eta enpresak eskaintzen baitute dagoeneko; eta etorkizun ez oso urrunean hori izango da webeko komunikazioa bermatuko duen bide nagusia.

Aditu.eus, hizketa ezagutzeko euskarazko zerbitzua

2020/06/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Elhuyar Fundazioko hizkuntza- eta hizketa-teknologien I+G taldean, urte asko daramatzagu euskararentzat garrantzitsuak diren baliabideak, teknologiak eta zerbitzuak garatzen eta gizarteratzen: hiztegiak, corpusak, zuzentzaileak, bilatzaileak, iritzi-erauzketa, itzultzaileak, hizketa-sintesia... Horietako batzuetan, problematikaren zailtasuna dela eta, teknologiak emaitza esperimentalak ematen zituen, baina ez aplikazio errealetan erabiltzeko modukoak; edo, bestela, euskararentzat ez genuen beste hizkuntzek zuten teknologiarik. Baina, azken urteotan, sare neuronal sakonen teknologiari esker, aurrerapauso handiak eman ditugu. Hala, azaroan, Itzultzailea.eus kaleratu genuen, sare neuronaletan oinarritutako itzultzaile automatiko eleaniztuna (euskara, gaztelania, frantsesa, katalana, galegoa eta ingelesa dakizkiena), eta, martxoan, sare neuronaletan oinarritutako hizketa-ezagutzako elebiduna: Aditu.eus.

Sareko publizitatearen eromena

2020/03/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Sarean erabiltzaile bakoitzari bere gustuen arabera pertsonalizatutako publizitatea erakuts dakioke, eta denek irabazten dute: iragarleek aukera handiagoak dituzte iragarkia erosketa bihurtzeko, eta beren inbertsioaren errentagarritasuna handitzen da; eta erabiltzaileek ez dute hain intrusibotzat jotzen publizitatea, beren gustuekin bat doalako eta erabilgarritzat jo dezaketelako. Hala da teorian, baina hala al da benetan?

DoH, webean pribatutasuna bermatzeko azken pausoa

2019/12/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Webeko jardueretan erabiltzaileon pribatutasuna eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin, hainbat aldaketa egin dituzte azken urteetan sareko agente garrantzitsuenek. Bide horretan ematen ari den azken pausoa da konfidentzialtasuna ezartzea DNS sistemak egiten dituen eskaeretan ere; eskaerak HTTPS protokolo seguruaren bidez egin daitezen bultzatzen da, DoH deitu duten teknologiaren bidez.

Auzolan digitala euskararen alde

2019/09/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Gure bizitzetan, gero eta txertatuago daude hizkuntza- eta hizketa-teknologiak baliatzen dituzten tresnak eta zerbitzuak: laguntzaile birtualak, bozgorailu adimendunak, itzultzaile automatikoak... Teknologia horiek garatzeko, baliabideak behar dira, baina ez bakarrik ekonomikoak; bereziki, sistemak entrenatzeko hizkuntza-baliabideak dira guztiz-guztiz beharrezko: audio-grabazioak, elkarrizketen adibideak, itzulpenak... Beste hizkuntza hedatuago batzuetan baino urriagoak dira euskaran, eta, horregatik, berriki abiatutako ekimen batzuek erakusten duten bezala, baliabideok sortzeko, crowdsourcing-era jotzen ari gara azkenaldian. Anglizismo hotsandiko horren atzean, finean, gure artean hain errotua dagoen auzolana besterik ez dago; auzolan digitala, kasu honetan.

Elhuyarren hizketa-teknologiak inklusioaren zerbitzura

2019/06/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Teknologiak, oro har, eta, zehazkiago, IKTek asko lagundu dezakete dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioan; esaterako, webaren eta Braille lerroen konbinazioak irakurgai- eta ezagutza-kantitate ikaragarria jarri ditu itsuen esku, Braille liburuen bidez jar daitekeena baino askoz ugariagoa (inprimatze-kostua dela eta). Eta esan daiteke hizketa-teknologiak bereziki baliagarriak izan daitezkeela, gauza asko pertsona guztientzat irisgarri egiteko. Azken urteetan, hizketa-teknologiekin lanean ari gara Elhuyarren, hizketaren sintesian eta ezagutzan oinarritutako zerbitzu eta produktuak garatzen, eta horietako asko inklusioari eta sarbide unibertsalari begirako soluzioak dira.

Weba birdeszentralizatzen

2019/03/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Birdeszentralizatzea. A ze hitz konplexua! Nire burua defendatzeko esango dut Xuxenek onartzen duela. Baina zer esan nahi du weba birdeszentralizatzeak? Jatorrian, informatzeko eta komunikatzeko tresna edo baliabide deszentralizatua zen weba; hau da, pentsatua zegoen informazioa sare osoan banatuta egoteko. Baina, poliki-poliki, informazioa eta komunikazio-zerbitzuak korporazio handi gutxi batzuen esku geratzen joan dira; alegia, zentralizatzen. Hori guztia irauli eta sarea berriz ere deszentralizatzeko (birdeszentralizatzeko) asmoz, ekimen eta tresna ugari ari dira sortzen aspaldian. Ezagut ditzagun.

Ada Lovelace, ordenagailuen eta adimen artifizialaren aitzindari

2018/11/30 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Ordenagailuen eta adimen artifizialaren garapena II. Mundu Gerraren inguruan hasi zen, Alan Turingenen eta beste batzuen eskutik. Alabaina, ehun urte lehenago, konputagailuen, programazioaren eta adimen artifizialaren lehen harriak jarri zituzten Charles Babbagek eta Ada Lovelacek. Babbagek makina analitiko bat diseinatu zuen, ordenagailuen aurrekaritzat jo daitekeena, eta Lovelacek aurreikusi zuen makina horrek zer egin zezakeen kalkulu matematikoez harago. Eztabaidaezina da lan harrigarria egin zutela eta aurreikuspen miragarria izan zutela. Eta bereziki aipatzekoa da Lovelaceren lorpena, aintzat hartuta garai hartako emakumeen egoera zein zen.

WPA3 protokoloa, WiFiak behar zuen eguneraketa

2018/09/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

WiFi sareen segurtasuna bermatzen duen WPA protokoloaren bertsio berria, WPA3 izenekoa, atera zuen WiFi Alliancek —WiFi teknologia definitu eta sustatzen duen erakundeak— ekainaren amaieran. Izan ere, aurreko bertsioak, WPA2ak, hamar urte baino gehiago zituen, eta 2017an haustea lortu zuten. Horrez gain, bertsio berri hau prestatuago dago Gauzen Internet hedatzeak ekarriko dituen erronka eta arriskuentzat ere. Sortzaileak oso ziur agertu dira WPA3aren segurtasunaz eta hautsezintasunaz, baina denborak esango du. Edonola ere, denbora apur bat beharko da oraindik WPA3a router eta gailuetan hedatuta ikusteko.

Tim Berners-Lee, webaren asmatzaile eta jagolea

2018/06/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Martxoan, weba asmatu zeneko 29. urteurrenaren egunean, albiste izan genuen Tim Berners-Lee webaren asmatzaile eta weba kudeatu eta zaintzen duen World Wide Web Consortium (W3C) erakundearen zuzendariak egindako ohartarazpena: weba mehatxupean eta arriskuan dago. Jende askok galdetuko du ea nola den hori posible, kontuan hartuta jendeak inoiz baino denbora gehiago pasatzen duela sarean. Kontua da Internet edo sarea eta weba edo amarauna ez direla gauza bera. Weba bera eta haren izaera libre eta irekia daude arriskuan. Ezagut dezagun apur bat hobeto nor den Tim Berners-Lee, zer den weba eta zergatik dioen arriskuan dagoela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.