Lekukoak

María Martinón Torres Paleoantropologoa

"Gustatuko litzaidake aurkitzea ez garela planetako giza espezie bakarra"

2018/02/04 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Duela gutxi izendatu dute María Martinón Torres (Ourense, 1974) CENIEH Espainiako Giza Eboluzioaren Ikerketa Zentroko zuzendari. Ez zaio erraza izan, beraz, gure galderei erantzuteko tarte bat hartzea. Hala ere, ez da ezezkoa emateko gai izan: beti erakutsi du ikerketari adinako garrantzia ematen diola ikertutakoaren berri emateari. Haren erantzunak irakurrita, nabarmena da gure espeziearen iragana ezagutzeak liluratzen duela, baina baita orainak ere.

Txelo Ruiz Vazquez Industria-ingeniaria

“Teknologia-kontsumitzaile hutsa izateari utzi eta jakintza ere izatea nahiko nuke”

2017/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Txelo Ruiz Vazquez (1959, Irun) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izandakoa da, eta Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailaren burua ere bai. 2017tik Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea da EHUn. Ruizek aitortu duenez, egindako galderak errazak badira ere, erantzuna ez da hain erraza: “denbora behar dut pentsatzeko”. Hala, nabaritu zaio ez duela burutik igaro zaion lehenengo gauza bota, erantzun zuzenak eta zentzuzkoak eman baititu. Tira, ez denak, azkeneko adierazpenak ez baitira agian hain zentzuzkoak. Ala bai? Denborak esango du.

Carlos Matute Almau Neurozientzialaria

“Naturako organorik miresgarriena da garuna”

2017/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Achucarro Neurozientzien Ikerketa Zentroak egoitza berria estreinatu duela aitzakiatzat hartuta deitu diogu zentroaren zuzendari zientifikoari, Carlos Matute Almauri. Berehala eman dio baiezkoa elkarrizketa egiteko eskaerari. Eta berehala erantzun die galderei; izan ere, garbi dago: garuna du pasio.

Marian Iriarte Ormazabal Kimikan doktorea

“Kimika saiatu da eragin dituen arazoei konponbidea aurkitzen”

2017/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Antza denez, Marian Iriarte Ormazabal ezetz esaten ez dakiten horietakoa da; ez, behintzat, Elhuyarri. Izan ere, deitu diogun bakoitzean eman digu baiezkoa, eta beti azaldu da laguntzeko prest. Oraingo honetan ere ez dio uko egin elkarrizketari, baina, aitortu digunez, denbora behar izan du erantzunak pentsatzeko. Ondo hausnarturako erantzunak dira, beraz.

Estibaliz Apellaniz Ingunza Geologian doktore eta paleontologoa

“Komunikazio-teknologiek harritu eta beldurtu egiten naute”

2017/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ibilbide luzearen talaiatik erantzun die galderei Esti Apellanizek. Egia esan, lehen unean kezka ere agertu zuen, ez ote zen egokiagoa izango gazte bati egitea galderak. Ezetz, ikertzaile gazteek ere bazutela lekua aldizkarian, baina, orain eta hemen, beraren erantzunak ezagutu nahi genituela. Interesgarriak izango zirela susmatu, eta asmatu.

Iñaki Alegria Loinaz Informatikaria

“Teknologia guztia aho bikoa da”

2016/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ardurek eta lanek apenas uzten diote tarte librerik Iñaki Alegriari, baina ezin omen digu ezezkorik eman, eta gogo onez erantzun die bi galderei. Hori bai, aitortu du ez direla erantzuten errazak. Hala ere, nahikoa garbi ikusten du nondik joan daitekeen etorkizuna; ez du hain garbi, ordea, erabat gustukoa duen ekar dezakeena.

Elena Vecino Cordero Zelulen Biologia eta Histologiako katedraduna

“Biologiaren erronka handiena garunaren funtzionamendua azaltzea da”

2016/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Bi galderari erantzuteko eskaerak guztiz lanpetuta harrapatu du Elena Vecino. Hala ere, ez da ezezkoa emateko gai izan, beti laguntzeko prest dagoen horietakoa baita. Hori bai, denbora behar izan du erantzunak emateko, eta ez bakarrik lanak tarterik uzten ez ziolako, baizik eta zailak, oso zailak, iruditu zaizkiolako. Ondo pentsatutako erantzunak dira bereak, beraz.

Agustín Sánchez Lavega Astrofisikaria

“Gustatuko litzaidake bizi-arrastoren bat topatzea Marten”

2016/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Agustín Sánchez Lavegak berehala erantzun dio elkarrizketa-eskaerari. Ez du erantzunetan pentsatzeko denborarik eskatu; zer esan garbi duen seinale. Eta hala du, bai: oso ondo gogoratzen du zerk bultzatu zuen zientzia planetarioen munduan murgiltzera, eta ez du zalantzarik zer nahiko zukeen gertatzea bere ibilbidean zehar.

Itziar Alkorta Calvo Biokimikaria

“Nahiko nuke gure artean sareak eratzea, lerroak eratu beharrean”

2016/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Biofisika Unitateko zuzendari izateak ez dio tarte handirik uzten beste ezertarako, eta, hala ere, topatu du une bat Elhuyar aldizkariaren galderei erantzuteko. Eskuzabala izan da, gainera, bina erantzun eman baitizkio galdera bakoitzari. Besteak beste, dei egin die zientzialariei, haiek ere eskuzabaltasunez jokatu dezaten, bai beren lana elkarren artean partekatzeko, bai gizartearekiko arduratsu izateko.

Jesus Arregi Bengoa Astrofisikaria

“Oso garbi dut zer gustatuko litzaidakeen, bizia aurkitzea”

2015/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Jesus Arregik berehala erantzun dio Elhuyarren eskaerari. Hain zuzen ere, Elhuyarren ohiko kolaboratzailea da. Hala, sarritan parte hartu du aldizkarian, Norteko Ferrokarrilla irratsaioan, Teknopolis telebista-saioan zein Elhuyarren Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoan, besteak beste. Oraingoan ere, ez du hutsik egin, eta erantzun mamitsuak eskaini ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.