Urte gutxi dira animalien pertsonalitateak ikuspuntu ebolutibo batetik aztertzen direla. Gizakia animaliatasunetik harago azterturiko espeziea izan da betidanik, Darwinek eboluzioaren oinarriak finkatzean ekarritako paradigma-aldaketa gertatu zen arte, behintzat. Gaur egun, azterketa zientifiko guztiak animalia guztiak berdinak garen ustean eta hautespen naturalak eraginiko eboluzioan oinarrituta egiten dira. Gauza jakina da ezaugarri fisikoak (ilearen eta begien kolorea, adibidez) genetikaren bitartez azaltzen direla. Baina zer gertatzen da orain arte psikologiak aztertzen zituen ezaugarriekin? Ba al dauka pertsonalitateak edo izaerak eboluzioan zehar egokitze-prozesu bat jasan duen oinarri genetikorik? Desberdintasun handiak ikusten dira gizakiaren eta gainerako animalien artean?
Bere historia guztian zehar, gizakiak hainbat energia-iturri erabili ditu bere eguneroko beharrei aurre egin, eta gaur egungo garapen-maila lortzeko. Betidanik hain garrantzitsuak izan diren petrolioa eta bestelako erregai fosilak agortuz doazen heinean, ordea, ezinbestekoa da energia-iturri horiek ordezkatuko dituzten baliabide berriak aurkitzea. Horietako bat metanoa da. Konposatu horren aktibazioak, gainera, energia hori modu eraginkorragoan lortzeaz gain, aukera emango luke hidrogeno molekularra produzitzeko nahiz konposatu baliotsuagoak sintetizatzeko.
Ziur aski, potentzia-elektronika eta potentzia-bihurgailu hitzek ezer gutxi esango diote jende gehienari. Hala ere, nabarmendu beharra dago gure inguruan diren …
Bilboko hiriak eta haren inguruko lurraldeak beti izan dute harreman berezia beren itsasadarrarekin. Industrializazioa baino lehen, herrien arteko komunikazio-bide naturala …
Lurpeko munduaren ezaugarriak direla eta, mundu horrek jende gehienarentzat ezezaguna izaten jarraitzen du. Lur azpia ikertu gabeko "seigarren kontinentea" dela esaten da. Koba turistikoek hutsune hori konpon dezakete, ingurumen-heziketari buruzko gidoiekin eta ongi dokumentatutako gidekin, eta, horrela, "seigarren kontinente" hori nahi duen guztiaren esku jarri. Horrela, lurraren erraiak modu kontrolatuan erakusten dira, jendearentzat gune bat ezarrita (Pozalagua, Arrikrutz eta Mendukiloko kobak, adibidez) eta gainerako leizeak itzalean mantenduta. Hiru koba horiek zoragarriak dira, baina zeharo desberdinak; eta gaur egun edozein bisitarik dauka haien ikusgarritasunaz gozatzeko aukera. Horrez gain, lurralde baten eta lurralde horretan bizi direnen historia ezagutzeko aukera ematen dute.
Zer ezkutatzen digu itsasoak? Zer itxura ote du itsas hondoak? Eta zer izakik osatzen dute? Zerk baldintzatzen du espezieen banaketa espaziala? Horiek dira, besteak beste, gizakiak behin baino gehiagotan bere buruari egin dizkion galderak.
Ikusmen artifizialak irudi batean dauden elementuak aztertzen ditu. Ezagutzea da haren helburua, baina ezagutzea... laguntzeko. Itsu bati, erosten ari den …
Itsas hondoari lotutako beste arrain batzuekin batera --zapoa edo oilarra, esaterako--, espezie oso preziatua da legatza. Batik bat Euskal Herrian, …
Biblia liburu sakratutzat duten erlijioetako fededunentzat galderaren erantzuna erraza da: saihets-hezurra, jakina!
Lehen emakumearen sorrera Bibliako Genesian (2: 21-23) dago …
Bai, gure ibai eta hezeguneetan apoarmatuak bizi dira. Zoritxarrez, gaur egun, kanpoko espezieetakoak dira ugarienak eta hedatuen daudenak, eta bertako espezieak, berriz, mehatxupean daude. Azken urteotan Bizkaia eta Arabako lurraldeetan ikertzen ibili ondoren, hain ezezaguna zaigun mundu honi buruzko zenbait sekretu argitzen saiatuko gara.