Oraindik goiz bada ere azken hamarkadetako zientzia eta teknologia berrien hedatzearen ezaugarri eta ondorioak aztertzeko, nabarmen utz dezakegu papera ez dela informazioa eta ezagutzak hedatzeko eta trukatzeko XXI. mendeko euskarri nagusia. Papergintzaren sektoreak, nazioarteko ekonomiaren aldaketa- eta globalizazio-prozesuen harira, krisialdi eta eraldaketa ugari jasan ditu azken hamarkadetan Euskal Herriko eta munduko hainbat eremutan, baina zein da paperaren eta papergintzaren egoera gaur egun?
Energia berriztagarrien erabilera handitzen doan heinean, geroz eta nabarmenagoa da sortzen duten energia sarean era kontrolatuan txertatzeko beharra. Mikrosareek oso eginkizun garrantzitsua jokatuko dute etorkizunean alor horretan, eta ezinbestekoa izango da energia metatzeko sistemak erabiltzea baliabide berriztagarrien aldakortasunaren eragin negatiboak murrizteko.
Eskuarki, telekomunikazio-zerbitzuen hornitzaileek, operadoreek, bi sare-motatan banatzen dituzte telekomunikazio-sareak: bizkarrezur-sareak eta sarbide-sareak. Lehenengoek telekomunikazio-zerbitzuetarako oinarrizko azpiegitura eratzen dute; elkarrekin lotuta dauden nodo handiez osatuak dira, hots, estekaz eta ekipo elektroniko ahaltsuz. Sare horien esteketan zehar transmititzen diren datuen kopurua ikaragarria da; backbone, core edo nukleo ere deitzen diete. Operadoreek baino ez dituzte zuzenean erabiltzen eta kudeatzen. Bigarrenek, sarbide-sareek, bizkarrezur-sarera lotzen dituzte bezeroen terminalak, hau da, operadorearen nukleora konektatzen dituzte erabiltzaileen aparatuak. Artikulu honetan, bizkarrezur-sareak eratzeko erabiltzen den MPLS izeneko teknologia deskribatzen dugu azaletik, telekomunikazioen etorkizunean giltzarria izango delakoan. Azken urteotan, gainera, operadore gehienak inbertsio handiak egiten ari dira, teknologia horretan oinarritutako bizkarrezur-sareak hedatzeko.
Asko dira Artizarrak gaur egun oraindik isilpean gordetzen dituen misterioak. Atmosferari bakarrik erreparatuz, lauzpabost aipa daitezke jada, goi-geruzen superrotazioa, xurgatzaile ultramore ezezaguna, neurrigabeko berotegi-efektua edota poloetako bortize aldakorrak, besteak beste. Zorionez, zientzialariok badugu informazio-iturri bikain bat, planetaren inguruan biraka dabilen Venus Express espazio-ontziari eta hark daramatzan zazpi instrumentuek jasotako irudi- zein datu-mordoari esker. Ondorengo lerroetan, misterio horien nondik norakoak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
50 urte baino gehiago igaro dira substantzia infokimikoek animalien arteko komunikazioan duten bitartekaritza frogatu zenetik. Mezu bat bidera dezaketen substantziak …
Gaur egun egiten ari garen ikerketa-lanaren oinarrizko kontzeptu bat aurkeztu nahi dugu, ekuazio funtzionala. Lehenik eta behin, ekuazio funtzional bat zer den esango dugu: aldagai baten edo gehiagoren menpe dagoen funtzio batek (ezezaguna da, normalean) betetzen duen berdintza-erlazioa da. Eta ekuazio funtzional bat ebaztea da berdintza-erlazioa beteko duten funtzio guztiak zehaztea.
Kirolean, gizarteko beste zenbait esparrutan bezala, nabarmena da zientziak eta teknologiak izan duten eragina. Entrenatzeko modua aldatuz, eta elikagai energetiko …
Argiaren abiadura gaindiezina izanik ere, balio horretatik gertu ibiltzeak dakartzan efektu erlatibistek eguneroko bizitzan ondorio zuzena daukate. Esate baterako, efektu …
Egun jakin bat iristeko falta den egun-kopurua modu ezberdinetan kontatu izan dugu. Orain dela 13.000 urte, Cro-Magnongo gizakiek, neguko lehenengo …
Krisiaren ondorioz murrizketak zabaltzen dira zerbitzu publikoetan, eta zientzia-ikerkuntzan aritzen diren erakundeak ez dira salbuespenak. Finantziazio-arazoek sortutako geldialdi honek etorkizunean ekar litzakeen ondorio ekonomikoak ulertu ahal izateko, etekin ekonomiko apartak eta sekulako aurrerapauso zientifikoak sortzen dituen inbertsio arrakastatsu bat azaltzen da artikulu honetan.