Jaioberritan, ugaztun gehienok laktasa entzimaren aktibitate altua daukagu, eta, horri esker, amaren esnea edan dezakegu. Hazten goazen heinean, berriz, aktibitate …
Zein dira azken txapelketetan gehien erabili diren errimak eta oinak? Zein neurri aukeratzeko joera dute bertsolariek kartzelako ariketan, eta zein bilakaera izan du horrek txapelketaz txapelketa? Doinuen erabileran ba al da aldaketa nabarmenik? Zenbat euskal hitz ulertu behar dira bertso bat ulertzeko? Gora egin al du euskara batuaren erabilerak azken Bertsolari Txapelketa Nagusietan? Horiek eta antzeko galderak erantzuten saiatu gara artikulu honetan, Bertsozale Elkartearen eta, bereziki, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren eskutik lortutako azken zazpi txapelketetako bertsoen corpusa oinarri izanik eta hastear den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia aitzakiatzat harturik.
Bahetzearen helburu nagusia da bularreko minbiziak eragindako heriotza-tasa jaistea. Gaur egun, ezinezkoa da bularreko minbiziaren agerpena prebenitzea, ezin baitira aldatu ezagunak diren arrisku-faktore nagusiak (sexua, adina, familia-aurrekariak eta aurrekari pertsonalak, menarkia goiztiarra, menopausia berantiarra...). Horrenbestez, bigarren mailako prebentzioa (prebentzio goiztiarra) da haren historia naturala eteteko modua. Bularreko minbiziak bahetzea egiteko beharrezkoak diren irizpide epidemiologiko guztiak betetzen ditu: erikortasun- eta heriotza-tasa altua; egoera aurrekliniko detektagarriaren prebalentzia altua; tratamendu eraginkorra jartzeko aukera eta sentsibilitate eta espezifikotasun handiko bahetze-testa (kostu txikia eta bigarren mailako efektu onargarriak dituena).
2012ko iraileko alean, artikulu "mugalari" bat argitaratu zen Elhuyar aldizkarian. "Mugalaria" diot artikuluaren gaiak zenbait jakintza-esparruren mugak zeharkatzen zituelako: erlijioaren …
Sari-sistema edo bide mesokortikolinbiko dopaminergiko deritzana plazerarekin erlazionatuta dagoen sare neuronal bat da. Sistema horren aurkikuntza oso garrantzitsua izan da neurozientzia eta psikologia arloan. Lehen pentsatzen zen jokabideetan eragina zuen faktore bakarra mina saihestea zela. Garuneko sari-zirkuitu neuronal honen aurkikuntzarekin batera, teoria zahar horiek baztertuz joan ziren, eta ikuspuntu berri bat agertu zen: nola minak hala plazerak eragina dute jokabideetan. Bestetik, droga-menpekotasunak eta erlazionatutako jokabideak ulertzeko ere oso baliagarria izan da.
Ikusmena, banako baten biziraupenean, faktore garrantzitsuenetariko bat da; harrapakinen jazarpenean, harraparien ekiditean eta bikotekidearen ezagumendu-prozesuan ezinbestekoa. Aldakortasun handia du, eta …
Theogonia liburuan, Hesiodok xehetasun handiz deskribatzen du munduaren sorrera. Gauza jakina da Greziako kosmogonian Zeus beste jainko guztien aita ez ezik Kronosen semea ere bazela, hau da, denboraren semea. Horrela, jainkotasunek nolabaiteko ordena kosmikoa osatzen zuten, kate luze baten zati izanik, bakoitzak eginkizun zehatz eta garrantzitsua zuelarik. Kate horretan atzera joan ahala, azken maila nork osatzen duen gure buruari galdetzen badiogu, hona hemen zein izango litzatekeen Hesiodoren erantzuna: Kaosa. Hortaz, Grezia klasikoan, nahasmena ordenaren aurrekaritzat jotzen zuten. Ulertzen baino ez gara hasi greziarrek, berriro ere, arrazoia zutela: unibertsoan, kolisio bortitzak dira galaxia gehienen jatorria.
Gaur egun, Europako herrialde anitzetan sakabanaturik, 11 milioi ijito (edo, zuzenago, erromani) bizi dira. Herrialde bakar …
Odola dariela, garunak edota hesteak kanpoan dituztela, gorputz-adarren bat falta dutela, begiak infinitura begira dituztela, pauso geldo eta traketsak emanez... Horrela ageri dira The Walking Dead telesailean mundua inbaditu duten zonbiak edo bidaztiak --sailean deitzen zaien modura--. Gutxi badira ere, gizaki bakan batzuk oraindik bizirik diraute. Baina badirudi dauden apurrak desagerrarazi arte zonbiek ez dutela bakerik izango. Gai izango ote da gizakia zonbien atzaparretatik ihes egin eta amesten duen mundua berreskuratzeko? Ala alderantziz, zonbiak bihurtuko ote dira lurreko jaun eta jabe? Telesailaren zenbatgarren denboraldira arte itxaron beharko dugu galdera horien erantzunak aurkitzeko? Eredu matematikoetan aurki dezakegu erantzuteko argibidea.
Azken urteotan, maiz entzun dira hainbat eztabaida sortu duten "energiaren krisia" hitzak. Horren jatorria herrialde garatuek daramaten energia-kontsumoaren politika-eredu eutsiezinean …