Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu berri du BAI (Bizkaiko Arkeologi Indusketak) seriean Arlanpeko aztarnategiari buruzko liburua, non aurkezten baitira 2006-2012 bitartean gauzatutako indusketen eta ikerketen emaitza garrantzitsuenak. Arlanpeko kobazuloa Lemoan dago, Arratia ibaiaren bukaerako eskuin-ertzean, Arlanpeko Atxaren mendebaldean. Egun, haitzuloaren ahoa ipar-ekialdera irekitzen da. Hara heltzea erraza ez izan arren, bertan topaturiko "altxor" arkeopaleontologikoek merezi izan dute. Indusketetan 20 arkeologo boluntario inguru aritu ziren, eta ikerketa-lanak ikerkuntza-zentro desberdinetako beste 20 bat ikerlarik gauzatu dituzte. Kide hauen esku egon da lanen koordinazioa: Joseba Rios Garaizar Burgosko Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentrokoa (CENIEH), Diego Garate Bilboko Arkeologi Museokoa, eta Asier Gómez Olivencia Parisko Historia Naturalaren Museokoa.
2014. urteko urtarrilean hasi ginen, Olentzerori agindu genion bezala, Koroideremiak Kaltetutakoen Elkartekoak CHM, 1 motako Rab Escort Proteina (REP1), Rab27a, RabGTPasa edo prenilazioa zer diren jende gehiagok jakin dezan ahaleginetan. Koroideremia 50.000 biztanletik batek pairatzen duen gaixotasun genetikoa da. Koroideremian, Rep1 proteinaren genea, CHM deritzona, kaltetuta dago mutazio baten ondorioz. Hori dela eta, gaixoek ez dute Rep1 proteina funtzionalik sintetizatzen.
CHM genea X kromosoma sexualean dagoenez eta izaera azpirakorra duenez, koroideremia gehienbat gizonezkoek pairatzen dute, nahiz eta emakume banaka batzuei ere erasaten dien. CHM mutatua dutenen begietan sumatzen dira kalte nagusiak, erretinan bertan eta, izenak berak esaten duen bezala, koroidean. Nabaria izaten da begiaren sakoneko irudiak erakusten duen erretinako ehunen endekapena. Koroideremian, koroidea eta erretina begi-globoaren ingurutik hasi eta fobearuntz endekatzen dira, eta noranzko berean sortzen da itsutasuna, kanpotik barrura, tunel-efektuaren patroiari jarraituz. Aldi berean gaixoek argiarekiko sentikortasuna galtzen dute, eta iluntasun apur bat dagoenean ikusteko arazoak izaten dituzte, gaueko itsutasuna deritzo horri.
Orain dela hamar urte, Oiz mendian hogeita hamar haize-sorgailu instalatu eta gero, …
Kafearen historia oso zaharra da. Duela mende asko hasi zen, artzain bati zenbait ahuntzen jarrera berezia deigarri …
Gaur egungo sistema informatikoetan karga nola banatu garrantzi handiko gai bilakatu da. Sistema horiek oso konplexuak eta erraldoiak direnez, ez dago haien portaera era zentralizatuan kudeatzerik. Hori dela eta, bideratzaile berekoietan oinarritutako eredu deszentralizatua aurkeztuko dugu, eta, joko-teoria erabiliz, haren portaera soluzio optimoarekin alderatuko dugu. Frogatuko dugu bideratzaile berekoietan oinarritutako eredua soluzio optimotik oso gertu dagoela. Bukatzeko, adieraziko dugu nola erabil dezaketen gure emaitza zenbait enpresak, hala nola Google-k eta Facebook-ek.
Zientzia-fikziozko telesail, film eta liburuek gazte zein helduak liluratzeko erraztasuna erakutsi dute urteetan zehar. Mundu harrigarrietara bidaiatu ahal izan dugu horien eskutik, ezinezkoa egia bihur zitekeen munduetara eta baliteke hori izatea hainbeste erakartzen gaituena. Agian, giza irudimena gehien erakarri duen fikziozko teknologietako bat teleportazioa izan da. Edonork nahiko luke beretzat gailu batean sartu eta, istant batean, unibertsoko beste toki batean agertzeko gaitasuna. Baina zer dio zientziak horri buruz? Posible al da teleportazioa?
Euskal arrantzaleei so egiten diegunean, askori datorkigu burura Bizkaiko golkoan azken hamarkadan antxoek izan duten protagonismoa. Baina, antxoez harago ere, …
Gizakiaren historia bilaketen eta aurkikuntzen historia izan da. Gure arbasoek beren jakin-mina asetzen zuten itsasontzi batean begiek ere ikus ez zitzaketen lekuetara bidaiatuz. Balentria handiak egin zituzten, alajaina! Gaur egun, grina berbera dugu barruan. Asko da ezagutzen duguna, baina oraindik gehiago ezagutu nahi duguna. Gizakiak mundu berriak aurkitu eta esploratu nahi ditu. Mundu berri horiek, ordea, gure planetatik urrun geratzen dira, itxura batean helezinak diruditen lekuetan. 1969an lehen pauso handia eman genuen mundu berri horiek bertatik bertara aztertzeko: gizakia Ilargira heldu zen. Orain, gure begiak Marte planetan pausatu dira. Nola aska ditzakegu planeta gorriak planteatzen dizkigun misterioak?
Gogoan al duzue txikitan irakasleak gai bat amaitzean "ea, bota itzazue galderak!" esaten zuenean? Une hartan bertan hasten zen ezkutaketa-jolasa: …
Aspalditik da ezaguna ardien biriketako adenokartzinoma (ABA) eritasuna. XIX. mendean deskribatu zen (1865), nahiz eta minbizi hori eragiten duen erretrobirusa ez zen modu ziurrean identifikatu 1990eko hamarkadara arte. ABA eredu ezin hobea da ostalari-birus elkarrekintza aztertzeko; bai eta gaixotasun kutsakorren transmisioa, minbiziaren garapena eta erretrobirus endogenoen eragina ikertzeko ere.