Gai librean

Papera: euskarri berriak sortzeko belar-zuntzak

2014/10/01 Legarreta Altzibar, Nerea - Irudigintza Saila

Belar-mota egokien prospekzio zabala egin da paper-zuntzak lortzeko, irizpide etnobotanikoen eta espezieen banaketen bitartez, besteak beste. Hasierako 31 espezieren artean, euskarri berri gisa edota irudigintzan, inprimatzean eta estanpazioan paperezko produktu gisa erabiltzeko paper egokienak aukeratu dira helburu horretarako diseinatutako ebaluazio enpirikozko protokolo baten bidez. Aukeratutako 8 ezpezierekin, paperak landu dira, fintzeko hiru prozeduraren bidez: pila holandarra, bola-errota eta desintegratzailea. Bakoitzaren ezaugarri zelularrak deskribatu eta erakutsi dira, baita zuntzen luzera ere. Behin papera egiteko baldintza hoberenak araupetuta (pila holandarra, AKD aplikazioa masan), industrian erabiltzen diren arauen araberako 15 parametro aztertu dira lortutako paperetan. Eskuratutako emaitzak tauletan aurkeztu dira, eta merkatuko 4 paper-motarekin alderatu dira. Azkenik, sortutako paperetan, prozedura serigrafikoaren emaitzak ere aintzat hartu dira, industria-ekoizpeneko sistema batean.

Materialen Zientzia eta Teknologiaren II. kongresua: lan sarituak

2014/09/01 Elhuyar Zientzia -

Ez dago eremurik non ez den nabaritzen material berrien oihartzuna: medikuntza, energia, garraioa, eraikuntza, elektronika, oihalgintza, etab. Izan ere, materialen …

Osasun-zientzietako ikertzaile euskaldunen bigarren topaketak eta gogoetak

2014/07/01 Agirregoitia Marcos, Ekaitz - Udako Euskal Unibertsitateko Osasun Sailburua

Herri txiki batean bizi zarenean, hizkuntza minorizatua duen herri batean, zaila da jakitea arlo espezializatuetako gogoeta kolektiboak egiteko masa kritikorik …

Arlanpe: Bizkaiko historiaurrea ulertzeko lau leiho

2014/07/01 Rios Garaizar, Joseba - Burgosko Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentroa - CENIEH
Garate Maidagan, Diego - Bilboko Arkeologi Museoa
Gómez Olivencia, Asier - Parisko Historia Naturalaren Museoa

Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu berri du BAI (Bizkaiko Arkeologi Indusketak) seriean Arlanpeko aztarnategiari buruzko liburua, non aurkezten baitira 2006-2012 bitartean gauzatutako indusketen eta ikerketen emaitza garrantzitsuenak. Arlanpeko kobazuloa Lemoan dago, Arratia ibaiaren bukaerako eskuin-ertzean, Arlanpeko Atxaren mendebaldean. Egun, haitzuloaren ahoa ipar-ekialdera irekitzen da. Hara heltzea erraza ez izan arren, bertan topaturiko "altxor" arkeopaleontologikoek merezi izan dute. Indusketetan 20 arkeologo boluntario inguru aritu ziren, eta ikerketa-lanak ikerkuntza-zentro desberdinetako beste 20 bat ikerlarik gauzatu dituzte. Kide hauen esku egon da lanen koordinazioa: Joseba Rios Garaizar Burgosko Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentrokoa (CENIEH), Diego Garate Bilboko Arkeologi Museokoa, eta Asier Gómez Olivencia Parisko Historia Naturalaren Museokoa.

Zelulak ere posta-bulegoak dauzka barruan: koroideremia

2014/07/01 Mendizabal, Aitziber - Ondarroako BHI
Solozabal, Lourdes - Ondarroako BHI
Zarate, Jon - Farmazia Fakultatea, UPV/EHU
Elgezabal, Amaia - Koroideremiak Kaltetutakoen Elkartea
Olea, Fran - Koroideremiak Kaltetutakoen Elkartea

2014. urteko urtarrilean hasi ginen, Olentzerori agindu genion bezala, Koroideremiak Kaltetutakoen Elkartekoak CHM, 1 motako Rab Escort Proteina (REP1), Rab27a, RabGTPasa edo prenilazioa zer diren jende gehiagok jakin dezan ahaleginetan. Koroideremia 50.000 biztanletik batek pairatzen duen gaixotasun genetikoa da. Koroideremian, Rep1 proteinaren genea, CHM deritzona, kaltetuta dago mutazio baten ondorioz. Hori dela eta, gaixoek ez dute Rep1 proteina funtzionalik sintetizatzen.

CHM genea X kromosoma sexualean dagoenez eta izaera azpirakorra duenez, koroideremia gehienbat gizonezkoek pairatzen dute, nahiz eta emakume banaka batzuei ere erasaten dien. CHM mutatua dutenen begietan sumatzen dira kalte nagusiak, erretinan bertan eta, izenak berak esaten duen bezala, koroidean. Nabaria izaten da begiaren sakoneko irudiak erakusten duen erretinako ehunen endekapena. Koroideremian, koroidea eta erretina begi-globoaren ingurutik hasi eta fobearuntz endekatzen dira, eta noranzko berean sortzen da itsutasuna, kanpotik barrura, tunel-efektuaren patroiari jarraituz. Aldi berean gaixoek argiarekiko sentikortasuna galtzen dute, eta iluntasun apur bat dagoenean ikusteko arazoak izaten dituzte, gaueko itsutasuna deritzo horri.

Aerosorgailuak eta lurreko telebista digitala

2014/06/01 Itziar Angulo Pita - UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea

Ba al dute zerikusirik parke eolikoek eta telebistak?

Orain dela hamar urte, Oiz mendian hogeita hamar haize-sorgailu instalatu eta gero, …

Bidaia kafearen barnealdera

2014/06/01 Omar, Jone - Kimika Analitikoa Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea

Kafea historian zehar

Kafearen historia oso zaharra da. Duela mende asko hasi zen, artzain bati zenbait ahuntzen jarrera berezia deigarri …

Karga-banaketa zerbitzari-multzoetan

2014/06/01 Doncel Vicente, Josu - LAAS-CNRS laborategiko doktoregaia Okzitaniako Tolosa, Frantzia

Gaur egungo sistema informatikoetan karga nola banatu garrantzi handiko gai bilakatu da. Sistema horiek oso konplexuak eta erraldoiak direnez, ez dago haien portaera era zentralizatuan kudeatzerik. Hori dela eta, bideratzaile berekoietan oinarritutako eredu deszentralizatua aurkeztuko dugu, eta, joko-teoria erabiliz, haren portaera soluzio optimoarekin alderatuko dugu. Frogatuko dugu bideratzaile berekoietan oinarritutako eredua soluzio optimotik oso gertu dagoela. Bukatzeko, adieraziko dugu nola erabil dezaketen gure emaitza zenbait enpresak, hala nola Google-k eta Facebook-ek.

Fikzioa errealitate bihurtzen denean

2014/05/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Zientzia-fikziozko telesail, film eta liburuek gazte zein helduak liluratzeko erraztasuna erakutsi dute urteetan zehar. Mundu harrigarrietara bidaiatu ahal izan dugu horien eskutik, ezinezkoa egia bihur zitekeen munduetara eta baliteke hori izatea hainbeste erakartzen gaituena. Agian, giza irudimena gehien erakarri duen fikziozko teknologietako bat teleportazioa izan da. Edonork nahiko luke beretzat gailu batean sartu eta, istant batean, unibertsoko beste toki batean agertzeko gaitasuna. Baina zer dio zientziak horri buruz? Posible al da teleportazioa?

Arrainak, otorduetan, ekologiaz mintzo dira

2014/05/01 Bachiller Otamendi, Eneko - Biologian doktorea

Euskal arrantzaleei so egiten diegunean, askori datorkigu burura Bizkaiko golkoan azken hamarkadan antxoek izan duten protagonismoa. Baina, antxoez harago ere, …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila