Gai librean

Satelite bidezko kokapen-sistema askotarikoak

2015/12/01 Zubizarreta Arano, Xabier - Fraunhofer IIS-ko Satelite Hargailuen departamentuko ikertzailea (Nurenberg, Alemania)

Duela urte gutxi arte, iparrorratz eta mapen beharrik gabe, satelite bidez orienta zitezkeen bakarrak gobernu-erakundeak ziren. Baina geroz eta esparru gehiagotara ari dira iristen satelite bidezko kokapen-teknologiak. Arraroa da gaur egun GPS gabeko mugikorrik aurkitzea merkatuan. Baina GPS amerikarra al da satelite bidezko nabigazioa eskaintzen duen sistema bakarra? Dudarik gabe, Gerra Hotzaren testuinguruan, errusiarrak izan ziren aurrenak lehia horretan sartzen, beren GLONASS sistemaren bidez; baina, gaur egun, beste hamaika herrialdek dute beren satelite bidezko nabigazio-sistema.

Gure gorputza, minbiziaren kontrako arma boteretsua

2015/12/01 Omaetxebarria Ibarra, Miren Josu - EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra Saileko irakaslea eta ikertzailea
Osinalde Moraleja, Nerea - EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra Saileko irakaslea

Minbiziaren aurka egiteko estrategiak nabarmen aldatu dira azken bi hamarkadetan; minbizi-zelulen kontra inespezifikoki jarduten duten agente kimiko edota erradioaktiboak ohikoenak izanik ere, zelula-mekanismo zehatzak itu dituzten tratamendu sofistikatuak erabiltzeko bideak urratzen ari dira ikertzaile eta medikuak. Immunoterapia da, gaur egun, minbiziari eraso egiteko estrategiarik itxaropentsuena, zeinak norbanakoaren immunitate-sistema indartuz tumoreak suntsitzea duen helburu. Baina zergatik indartu gure berezko babes-mekanismoak? Ez al dira berez eraginkorrak?

Araztegietako isurkinek feminizaturiko arrainak

2015/09/01 Valencia López, Ainara - ZBIT ikerketa taldea, Plentziako Itsas Estazioa (PIE-UPV/EHU) eta Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila (UPV/EHU)

Mota askotako substantzia kutsatzaileak iristen dira gure ibaietara. Horien artean, substantzia feminizatzaileak daude, xenoestrogeno deritzenak. Substantzia horiek arrain arren sexu-aldaketa eragin dezakete. Izan ere, substantzia xenoestrogeno horien pean egondako arrain arren testikuluetan obozitoen agerpena deskribatu da; “intersex” deritzo fenomeno horri. Hainbat ikerketa egin dira azken urteotan fenomeno horren mekanismoak ulertu eta euskal kostaldeko arrain-populazioetan zenbateko eragina duen jakiteko.

Tratamendu neuroleptikoekiko jarrerak

2015/09/01 Ozamiz Etxebarria, Naiara - Psikologian doktore
Guimon Ugartetxea, José - Psikiatrian doktore
Markez, Iñaki - Psikiatrian doktore
Ozamiz Ibinarriaga, Jose Agustin - Soziologian doktore

Psikosiaren tratamendurako erabiltzen diren farmakoak dira neuroleptikoak. Batez ere garunean eragiten dituzte aldaketak, eta, adibidez, eskizofreniaren kasuan, haluzinazioak gutxiagotu egin …

Mikrouhinen hondo kosmikoa: grabitazio kuantikorako leihoa?

2015/09/01 Brizuela, David - Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saila, UPV/EHU

Einsteinen erlatibitate orokorraren mendeurrena dugu aurten. Teoria hori plazaratu eta urte gutxiren ondoren, fisikariek argi zeukaten grabitatearen indarra teoria kuantikoarekin nolabait bateratu behar zela. Baina gaur egun hainbat teoria lantzen ari diren arren, oraindik ez dugu eskuragarri grabitazio kuantikoari buruzko teoria oso eta trinkorik. Ikerketa horien eragozpenik handiena datu esperimentalen faltan datza. Artikulu honetan azalduko dugu, kiribilen kosmologia kuantikoaren testuinguruan, mikrouhinen hondo kosmikoak ahalbidetu dezakeela grabitazio kuantikorako gerturatze esperimentala.

Garun txiki birtualak

2015/06/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Gure gorputza organo askoz osatuta dago; haien artean, bada bat misteriotsua bezain harrigarria: garuna. Hari esker, hain zuzen ere, inguratzen gaituen mundua ulertzen dugu, eta meritu handiko lorpenak erdietsi ditugu. Hain ongi funtzionatzen du, hain emaitza onak eman ditu, ezen haren egitura eta jokaera ulertu eta imitatu nahi izan ditugun. Garun berriak sortzea geurea ulertzeko bide bat da, besteak beste. Baina askoz gehiagorako ere balio dezake.

Arrantzale bihurtu zen ehiztari hegalariaren istorioa

2015/06/01 Aizpurua Arrieta, Ostaizka - Biologia-ikaslea

Ez da Grizzly hartz bat bezain indartsua, ez eta arrano arrantzale bat bezain boteretsua edo atun gorri bat bezain azkarra ere. Baina badu saguzar hatz-luzeak (Myotis capaccinii) aipatutako animalia horiekin berdintzen duen ezaugarri bat: arrainak jaten ditu. Intsektuez gainera arrainak ere jaten dituen Europako saguzar bakarra da, guk dakigula. Portaera horren nondik norakoak, ordea, ezezagunak ziren 2010. urtean: Zein arrain jaten ditu? Non? Zenbat? Eta, batez ere, nola? Informazio hori guztia ezagutzea eta arrantza-portaera nola garatu den ulertzea izan da doktore-tesi honen helburua.

Karga-garraiorik gabeko elektronika berria

2015/06/01 Villamor Lomas, Estitxu - Fisikan doktorea

Zeinek esango luke 1946. urtean, lehenengo ordenagailua asmatu zenean, gaur egun gutariko edozeinek poltsikoan ordenagailu bat eramango lukeela? Pennsylvaniako unibertsitatean …

LF8 ume neandertalaren kasua

2015/03/25 Gómez Olivencia, Asier - Ikerbasque research fellow

Frantziako hego-mendebaldean dago Dordogne, lurralde pribilegiatua aztarnategi arkeologikoei dagokienez. Horietako bat, La Ferrassieko harpea hain zuzen ere, oso aztarnategi garrantzitsua …

Katalisi heterogeneoaren bidez, jasangarritasunaren bila

2015/03/12 Agirrezabal Telleria, Iker - Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila, UPV/EHU

XIX. eta XX. mendeetako industriaren iraultzak produktu berriak ez ezik produktu horiek ekoizteko prozesuen aldaketak ere ekarri zituen. Burdina eta …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila