Albert Einstein fisikari handiak esan zuen intuizioa dela benetan balio duen gauza bakarra. Einsteinek ez ezik, badirudi beste guztiok ere intuizio-gaitasun itzelak ikusten ditugula zientzialari, politikari eta era guztietako estratega nabarmenenen atzean. Esan genezake arazo konplexuak askatzeko behar-beharrezkoa dela intuizioa, arrazonamenduarekin eta ezagutzarekin batera. Baina zer da intuizioa? Gizakiok soilik dugun ahalmen berezi bat al da?
Telekomunikazio-sare modernoetan, hainbat motatako gailuek (ordenagailuak, telefonoak eta tabletak, esate baterako) datu-paketeak bidaltzen dizkiote elkarri; hori egiten dutenean, komunikatu egiten …
Lehen artzainek ardiak Euskal Herrira ekarri zituztenetik, milaka urte pasatu dituzte ingurura moldatzen. Hobekien moldatutako ardiek ondorengo gehiago utzi dituzte, …
Egungo haur ugariren parasito gogaikarri eta guraso askoren kezka dira buru-zorriak, Pediculosis capitis deritzon infestazioa eragiten duten izaki ñimiñoak garaitzeke baititugu eta gure arerio baitira. Ahaleginak ahalegin, herrialde gehienetan, ez da infestazioaren kontrol arrakastatsurik lortu, eta, ondorioz, bai herrialde garatuetan, baita garapen bidean dauden herrialdeetan ere, pedikulosiaren prebalentzia deigarria da. Estigma sozialak eraginda, gainera, zorri-infestazioarekiko erantzuna fobikoa da mendebaldean, zorriak garbitasun eskasaren ondorio direlako usteak baitirau gurean. Usteak, ordea, erdia ustel.
Gaixotasun askoren oinarria, 14.000 ingururena, genomako akatsetan dago. Gaixotasun horiek bi talde handitan sailka daitezke: batetik, gene bakarrak eragiten duenean, …
Gizartearen zahartzea arazo handienetako bat bilakatu zaigu. Geroz eta denbora gehiagoan bizi gara, baina gure azken urteetan era askotako zailtasunak pairatzen ditugu tamalez. Zailtasun horiei aurre egiteko bide bat teknologia adimendunena da; konkretuki, etxe adimendunena. Bizitza independentea bultzatzeko asmoz, eguneroko jarduerak egiteko behar duten laguntza emango diete etxe adimendunek han bizi diren pertsonei. Baina, horretarako, lehenik eta behin, jakin behar da pertsona horiek zer egiten ari diren eta zer egin nahi duten. Deustuko Unibertsitatean egin dugun doktoretza-tesian, pauso berriak eman ditugu esparru horretan.
Alzheimerren gaixotasuna adinari loturiko dementziarik ohikoena da. Era berean, epilepsia diagnostikatzen zaien kasuen % 10 inguruk 65 urte baino gehiago dituzte. Azken urteetan, asko ikertu da Alzheimerren gaixotasunean, epilepsia garatzeko arriskua areagotzen duen jakiteko asmoz. Baina oraindik argitzeko dago epilepsiak zer eragin izan dezakeen Alzheimerren gaixotasuna duten gaixoen artean eta zein den tratamendurik egokiena halako kasuetan.
Gizakiak erabili zituen lehen kosmetikoak perfumeak izan ziren; izan ere, usainek inkontzienteki alda edo gida dezakete gure portaera. Asko aldatu …
Azken hamarkadetan, hobekuntza nabarmenak izan dira tratamendu onkologikoetan, eta, horri esker, gora egin dute minbiziaren sendatze-tasek. Hala ere, ugaltze-aparatuan kalte …
Hasteko, aitortu behar dizuet anosmikoa naizela, usaintzeko ezindua dagoen sudur handiko euskalduna naizela. Usaimenarekiko nolabaiteko hurbilketa izan zen niretzat Suskinden Perfumea eleberriko Jean-Baptiste Grenouilllen jaiotzaren pasartea. Pariseko arrain-azoka batean jaio da gure pertsonaia, arrain-erraien kirats artean, liburuaren hasiera benetan zirraragarrian. Hori narda! Gerora, Jean-Baptiste, usainik gabeko gure hiltzailea, beretzako usainaren bila biziko da, neska gazteen gorpuetatik usainak lapurtuz. Eta nire galderak dira: zergatik darie arrainei halako kiratsa? Eta ba al dugu norbanakook gurea bakarra den usain, perfume, lurrin, sundarik…?