Gizarte elebidunetan bizi garenontzat, oso ohikoak dira hizkuntza batean pentsatu eta bestean hitz egiteagatik egindako hanka-sartzeak. Gutako asko gorrituko ginen …
XXI. mendean gizarteak aurre egin beharko dion munta handiko arazo bat energiaren kudeaketa izango da, bai sorkuntzaren bai biltegiratzearen ikuspuntutik. Energia biltegiratzeko sistema garatuek XXI. mendean izan diren iraultza teknologiko garrantzitsuenetariko bat ahalbidetu dute: gailu elektroniko eramangarriak. Hurrengo urteetan ere zeresan handia emango dute, eredu energetiko jasangarri eta garbiago baten bilakaeraren giltza izan baitaitezke, energia berriztagarriei eta ibilgailu elektrikoari azken bultzada emanez eta haien bideragarritasuna ahalbidetuz. Helburu horrekin, oliba eder batzuk dastatu ostean, haien hezurrak kiskali ditugu, lorturiko ikatzekin azken belaunaldiko biltegiratze-sistema hibridoak garatzeko.
Jende askoren iritziz, matematikariek aztertzen dituzten problemak oso zailak dira. Hala ere, badira problema batzuk oso errazak direnak azaltzen baina oso ebazpen zaila dutenak. Artikulu honetan, halako problemen inguruko adibide batzuk ikusiko ditugu.
Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) 44. udako ikastaroak antolatu ditu aurten. Ekainaren 10ean Donostian egin zen euskarazko online eskaintzari buruzko jardunaldiak eman zion hasiera aurtengoari, eta uztailaren 24an Zumaian, Getarian eta Hondarribian garatu zen kostako basabizitzaren ikerketa izeneko ikastaro praktikoak itxi zuen zikloa. Guztira zazpi jardunaldik eta hogeita hiru ikastarok osatu dute Eibarren, Iruñean, Donostian, Bilbon eta Baionan aurrera eraman den ikastaro-multzoa. Ikastaroen irudi-kartela bezain freskoa izan da edukia: askotariko publikoari zuzendua, ahalik eta jende gehienak gustuko zerbait aurkitzeko modukoa. Jardunaldietako batek matematikari euskaldunak bildu gintuen. Eibarren izan genuen hitzordua uztailaren 1ean, han izan baitzen Matematikari Euskaldunen II. Topaketa.
Hegan egitea gustatuko litzaiguke, ur azpian arnastea, ilunpean ikustea, hotzik ez pasatzea... baina ezin dugu. Naturan, norberaren nahiek eta ametsek mugak dituzte, eta muga jakin batzuen barruan bizi gara bizidun guztiok. Baina horrexegatik goza dezakegu gure inguruko biodibertsitateaz, bizidun bakoitzak bere txokoa —bere nitxo ekologikoa— betetzen duelako naturako baldintza-ugaritasunaren handitasunean. Izaki bizidunen nitxo ekologikoak ezagutzea da, hain zuzen, biologiaren oinarrietako bat: izaki bakoitza non eta zergatik bizi den jakitea ezinbesteko pausoa baita naturaren funtzionamendua ulertzeko eta hura kontserbatzeko.
Oihaneko legea aipatzen dugunean, naturaren krudelkeria datorkigu burura: indartsuak ahula gupidarik gabe zapaltzen duela, alegia. Hala ere, azken hamarkadetan egindako …
Izotzezko basamortu baten erdian, hotz izugarria; Eguzkiaren argia nekez iristen da hona. Bizi-zantzurik ez da inon. Amaigabeko ur izoztuzko geruza bitan zatituz, arrakala bat. Pitzadura horretan behera, azaletik ehunka metrora, tenperatura ez da hain hotza, eta izotza ur bihurtzen da. Goian argia eskasa bazen, zer esanik ez hemen. Bizi-zantzurik ez... itxaron! Hori ez al da bakterio bat? Eta horko beste hori? Arkeobakterio bat? Deskribatu berri dugun lekua Antartika izan liteke. Izan ere, 2014an, Hego poloko izotz azpiko aintzira batean, azaletik 800 metrora, 4.000 bakterio- eta arkeobakterio-espezie aurkitu zituzten ikertzaile batzuek. Pentsatzen da izaki bizidun horiek milioi bat urtez egon izan daitezkeela Eguzkiaren argirik gabe. Horrek erakusten du biziaren gaitasuna itzela dela, baldintzarik gogorrenetan ere aurrera egiteko. Eta, bestalde, pentsarazten digu: zergatik ez da bizirik egongo gure planetatik kanpo? Marten bertan, akaso? Edota Jupiterren Europa izeneko satelite izoztuan?
Zientziaren aurkikuntza handi bat iragartzen den bakoitzean, galdera bera entzun behar izaten dugu: zertarako balio du horrek? Behar baino gehiagotan, gainera, galdera horrek bestelako aldaera negatiboagoak ere hartu ohi ditu: nola gasta liteke hainbeste diru horretarako? Joera horien atzean, zientziaren eta teknologiaren ezagutza urria dago, baina, tamalez, gure gizartean zabaltzen ari da iritzi hori. Historiak erakutsi digu, ordea, oinarrizko zientzia izan dela gure gaur egungo ongizatearen benetako motorra. Baina motor horrek ezin du erregairik gabe martxan jarraitu.
Parisko klimaren goi-bileran ikusi zen moduan, jadanik ia inork ez du ukatzen beroketa globala gertatzen ari denik. Horrek argi adierazten …
EHUko TSR taldeak beste ikerketa-talde batzuekin batera garatu duen LDM teknologia erreferente da munduan. Besteak beste, Ipar Amerikako Lurreko Telebista Digitalerako standard berriak teknologia hau hautatu du. Hitz gutxitan, espektro erradioelektrikoaren erabileraren eraginkortasuna hobetzen duen partekatze-sistema digitala da LDM. Hari esker, era eraginkorrago batean transmiti daitezke hainbat zerbitzu baliabide gutxiago erabiliz.