Lehoiaren indar paregabea, arranoaren dotorezia, gepardoaren abiadura, otsoen zuhurtasuna... Betidanik bereganatu dute gure interesa predatzaileen ehiza-moldaerek. Ihesian dabiltzan zebrak, ahuntz …
Immunitate-sistemak organismo arrotzen erasoetatik babesten gaitu, baina, desorekatuz gero, gure etsai ere bihur daiteke, eta gaixotasunak eragin; minbizia, esaterako. Azken hamarkadan, immunitate-sistemak erabiltzen duen komunikabide bat aurkitu dute zientzialariek, zelulaz kanpoko besikulen bidez egiten dena; eta lanean dihardute komunikazio-mekanismo horren funtzionamendua ulertu eta zuzentzeko, eta, hala, immunitate-desoreka eta gaixotasunak garatzea saihestu ahal izateko.
Ezaguna da Malthus-en tesi ekonomikoak Charles Darwin eta Alfred Russel Wallacengan izan zuen eragina. Hemeretzigarren mendeko Ingalaterra industrializatu eta gainpopulatuan …
Urteetan zehar pentsatu izan da oiloek (Gallus gallus domesticus) beste oiloekin era agresiboan jokatzeko arrazoi nagusia beren arteko …
Inertzia-bolanteek ondo baino hobeto erakutsi izan dute milaka urtean oso erabilgarri direla. Gaur egun, energia elektrikoa metatzeko oso egokiak izan daitezkeela erakutsi dute, bateria mekaniko modura, eta jadanik inertzia-bolante komertzialak eskura daitezke instalazio elektrikoetan jartzeko. Azken finean, beste teknologiek ez dituzten onura asko dituzte inertzia-bolante modernoek.
Pirinioetako muturluzea edo ur-satorra, Galemys pyrenaicus, Euskal Herriko animaliarik berezienetakoa da. Iberiar Penintsulako iparraldean eta Pirinioen iparraldeko isurialdean endemikoa …
Zergatik diagnostikatzen zaizkie berandu emakumeei bihotzeko gaixotasunak? Ba al dute gizonek osteoporosirik? Depresioa pairatzen dutenen gehiengoa emakumezkoa bada, zergatik ikertzen da eskuarki animalia arretan? 1991n Bernadine Healyk The New England Journal of Medicine aldizkarian idatzitako editorial batek hautsak harrotu zituen, eta zeraz ohartarazteko bidea ireki zuen: sexu batean soilik egindako ikerketak ezin direla, besterik gabe, beste sexura orokortu. Baina, oraindik ere, zelula, animalia edota pertsona arrekin egiten du lan zientziak gehienetan, eta emeak amatasunaren eta menopausiaren gaineko ikerketetan soilik hartzen ditu kontuan. 2017an, Journal of Neuroscience Research aldizkariak gogorarazi digu sexua aldagai biologiko gisa kontuan hartzeko beharra, hots, subjektu ar eta emeen arteko ezberdintasunak kontuan hartzeko premia. Azter dezagun gatazka zientifiko horren bilakaera.
Alzheimerra endekapen-dementzia motarik ohikoena da. Hirugarren adineko pertsonek jasaten dute, eta adimen-funtzioei erasotzen die eguneroko jarduerak zailduz. Kaltea iraunkorra eta …
Frustrazioa egunerokotasunean sentitzen dugu, eta ia beti era negatiboan ikusten dugu: porrotaren alboan, iluntasunean, alde ezezagunean. Baina, ez al da ideia on eta berrien abiapuntu? Eta bizidunok bakarrik sentitzen al dugu? Ez, materialek ere frustrazioa izaten dute, eta putzutik irteteko hartzen duten jarrerak ondorio oso interesgarriak izan ditzake.
Zoologiaren gaur egungo erronka nagusia da gure planetan dauden animalia-espezie guztiak deskribatzea suntsituak izan baino lehen. Horretarako, azken urteetan, zoologook nabarmen aldatu dugu animaliak aztertzeko modua. Ikus dezagun, bada, zertan dautzan zoologiaren egungo joerak.