Zahartzea prozesu konplexu eta korapilatsua da, eta, ongi ulertzeko asko falta zaigun arren, horretan ari gara; badugu jadanik hainbat prozesuren berri. Adibidez, gero eta argiago dago mitokondriek oso zeregin garrantzitsua dutela gure gorputzaren zahartze-prozesuan, eta, hala, prozesu hori ulertzeko gako bihurtu dira.
Bidaiatu, korrika egin, sexu-harremanak izan, instrumentu bat jo, gidatu, hizkuntza bat ikasi… ez dira bakarrik gure eguneroko ohikeria osatzen duten ekintza hutsalak. Bizi garen ingurune aberastuan, zentzumenen garapena sustatzen dute horrelako jarduerek, eta haien erabilera terapeutikoa tresna baliagarri gisa ikusi izan da, hainbat gaixotasunen sintomak atzeratzeko edo hobetzeko, mendekotasunei aurre egiteko, eta abarretarako. EHUko Neurozientziak Sailean ikertzen ari gara ingurune aberastuko terapiak nola lagun dezakeen alkoholaren menpe bizi diren edo bizi izan diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzen.
Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) 46. Udako Ikastaroak antolatu ditu aurten. Era askotako jardunaldi, ikastaro eta tailerrek osatu dute aurtengo eskaintza, #ElkarEkin lelopean. Uztailaren 4an, matematikariek eta GeoGebrare erabiltzaileek izan zuten elkarrekin batzeko aukera. Eibarren elkartu ziren, eta egun berean ospatu ziren Matematikari Euskaldunen III. Topaketa eta GeoGebraren erabiltzaileen II.a.
Erreakzio eta prozesu biologikoak motelegiak izan ohi dira bizitzarekin bateragarri izateko. Arazo hori gainditzeko, erreakzioak azkartzeaz arduratzen diren biokatalizatzaileak ekoizten ditugu, eskura ditugun nanomakina boteretsuenak. Azken urteotan, biokatalizatzaile berriak diseinatu eta ekoizten ikasi dugu; molekula horiek erreakzioen kontrola ematen digutenez, aplikazio ugari dituzte industrian.
Janariz inguraturik eta bizimodu gero eta sedentarioagoarekin bizi garen garai hauetan, ikusten ari gara gure bizi-itxaropena etengabe luzatzen ari dela, eta, aldi berean, zahartzearekin erlazionatutako gaixotasunen intzidentzia handitzen dela. Gehiago bizi eta goserik ez pasatzea; hori lortzeko borrokatu dira gizakiak, belaunaldietan zehar. Baina zer gertatzen da hori ez bada gehiago eta hobeto bizitzeko modurik egokiena?
Merkea, eraldatzeko erraza, iraunkorra, arina eta erabilera anizkoitzekoa denez, mundu mailako plastikoen ekoizpenak izugarri gora egin du, azken 52 …
Galaxia gehienek zulo beltz erraldoia dute erdigunean. Eta benetan dira erraldoi zulo beltz horiek, milioika izarren masa ezkutatzen baitute beren …
Europan nekazaritza barreiatu baino lehenagoko paisaiak imajinatzen ditugunean edo pelikuletan nahiz dokumentaletan irudikatzen direnean, oihan itxi amaigabeak agertu ohi dira. …
Ugaztunon bihotzak duen zeregin bakarra odola zirkulazio-aparatuan barrena ponpatzea da, bihotzari berari eta gainontzeko organoei elikagaiak eta oxigenoa iritsarazteko. Zeregina …
Greziar mitologiaren arabera, Prometeok sua lapurtu zuen Olinpo menditik eta gizakiei eman zien. Orduan, Zeusek zigortu egin zuen: haitz batean …