Duela 1.000 milioi urte inguru, Proterozoiko garai geologikoa amaitzen ari zen Lurrean. Bizitza konplexurik ez zen artean eratu, baina organismo …
Gure egunerokotasunean guztiz txertatuta dagoen eginkizuna da irakurtzea. Batzuek gehiago, beste batzuek gutxiago, baina nork ez ditu begiratzen egunkarietako eguneko …
Gaur egungo gizarteak eskatzen du energia-kontsumo baxuko dispositibo gero eta txikiago eta erabilgarriagoak erabiltzea. Konposite magnetoelektrikoak, zeinak gai baitira eremu …
Zientziak eta letrak. Zenbakiak eta hitzak. Bi mundu bereizi balira bezala aurkeztu izan zaizkigu ia beti. Elkarrekin dantza egin nahi ez duten izaki isolatu gisa. Hala eta guztiz ere, gure garunek badakite bai zenbakiak bai hitzak behar bezala lotzen. Zenbakiak eta hitzak darabiltzagu unibertsoa ulertzeko, haren misterioak bizitzeko, gizakion sentimendu eta nahiak adierazteko. Agian, hor, haien sorreran, topatu beharko genuke haien arteko lotura: adimenean.
Unibertsoa misterioz beteriko gunea da, eta, agian, horregatik liluratzen gaitu hainbeste. Mendeetan sakontasun eta ekinbide handienez aztertu izan den arren, oraindik bada fisikarion galdera eta buruhauste garrantzitsuenetariko batzuen sortzaile. Izan ere, bide luzea gelditzen zaigu zehatz-mehatz ulertzeko zer fase pasatu dituen sorreratik egun agertzen digun itxura izatera iritsi arte. Artikulu honetan, lehenik, zeregin horren korapilorik garrantzitsuenak aurkeztuko ditugu. Ondoren, azalduko dugu zer saiakera egin ditugun gure ikerlanean.
Zeruko gasezko bola erraldoi batzuek, argi-bonbillek, Hollywoodeko izarrek eta maiteminduen begiek, akaso... Horiek guztiek dir-dir egiten dute. Izan ere, edozerk egiten du dir-dir. Askotan entzun izan dugu “dirdai berezia daukazu gaur, zer gertatzen zaizu?”. Ikusiko dugunez, ez da ezer berezirik gertatu behar, berezko dirdaia igortzen dugu guztiok eta beti, nahiz eta pozik egon ez, maitemindurik egon ez edota Hollywoodeko izarra izan ez. Guk eta beste edozerk. Dirdai horren ezaugarriak, neurri handi batean, tenperaturaren araberakoak dira, eta oso inportantea da gorputzek igortzen duten dirdira ezaugarritzea, hainbat aplikazio teknologikotarako.
Kirol guztietan, guztiz beharrezkoa da arautegi bat ezartzea materiala eta jolas-arauak finkatzeko. Euskal pilotaren kasuan, ez da erraza piloten arautegi bat ezartzea, hainbat materialez osatuta daudelako eta, gainera, eskuz egiten direlako. Guk esku-pilotaren modalitatea aztertu dugu, eta esperimentu bat diseinatu dugu, pilotaren boteak zer kalitate duen kuantifikatzeko.
Asko entzun izan dugu azken urte hauetan blockchainari eta bitcoinari buruz. Baina zer dira? Posible al da ulertzea nola funtzionatzen duten, eguneroko adibide sinple batekin? Hori da, hain zuzen ere, artikulu honen helburua; izan ere, blockchain edo bloke-kate kontzeptua alderatuko dugu Euskal Herrian aurrez aurre izan ohi dugun arazo batekin: nola egin diru-kontuak lagunekin pintxo-poteora zoaztenean.
Dozenaka mila koordenatu, ehunka dimentsio, ipar ala hegorik ez, eta hitzak hirien partez. Baldarrak eta xelebreak beharbada, baina mapak dira hauek ere, eta makinek erabiltzen dituzte, hizkuntzaren ozeanoan nabigatzeko. Eurei esker, ordenagailu batek bere kabuz ondoriozta dezake erreginak emakumezkoak direla edo txakur frantsesez chien esaten dela. Ongi etorri embeddingen mundu zoragarrira. Bidaia hastera doa.
Aspalditik dator Ilargiak gizakion jokabidean eragina izan dezakeelako ustea; hain zuzen ere, sinesmen horren inguruko lehen idatzia Hipokratesen garaikoa da (K.a. 400. urtea). Mendeak igaro ahala, bizirik mantendu dira Lurraren sateliteari loturiko usteak, eta, gaur egun ere, badira pertsonen jokabide oldarkorrak edota osasun-arazoak astroaren faseei egozten dizkieten profesionalak ere. Zer du, baina, mitoak egiatik?