Erreportajeak

Hego Polo magnetikoan!

2003/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

1909ko urtarrilaren 15ean, hiru lagun iritsi ziren Hego Polo magnetikora. Ernest Shackleton esploratzaileak zuzentzen zuen espedizio britainiar haren helburu nagusia Hego Polo geografikoa zen, baina hara ez ziren iritsi.

Tabelt PCa ordenagailu eramangarrien ordezkari

2003/01/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Mugikortasunaren zerbitzura, Microsoft-ek apunteak hartzeko liburuxka baten antza duen Tablet PCa merkaturatu du. Tablet PCaren elementurik erakargarriena teklatua ordezkatzen duen boligrafo berezia da, eta eraginkortasunaren gakoa, berriz, Microsoft-ek espreski garatu duen Windows XP sistema eragilea.

Nerabezaroko elikadura

2003/01/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Nerabezaroa garapen fisiko, kognitibo eta sozialaren aroa da. Haurtzaroko haziera fisiko uniformearen ondoren, haziera hori erabat azkartzen da eta hori da, hain zuzen, nerabezaroaren ezaugarrietako bat. Horrek behar nutrizionalak egokitzea eskatzen du.

Sendagaien oztopo-lasterketa

2002/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Farmazietan, hainbat eta hainbat sendagai daude aukeran. Horra iristerako, ordea, bide luzea egin behar izaten dute. Izan ere, sendagaiek gaitzaren aurrean eraginkorrak izan behar dute, baina, horretaz gain, ahal den kalte txikiena egin behar diote gaixoari. Hori bermatzeko, azterketa eta proba ugari egiten zaizkie sendagai guztiei. Azkenean, ikertzen diren sendagaietatik oso gutxi merkaturatzen dira.

Lezetxiki eta arbasoen arbasoak

2002/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Duela 46 urte, Joxemiel Barandiaran antropologo ospetsuak eta bere taldekideek Lezetxiki kobazuloaren indusketari ekin zioten. Hamabi urte iraun zuen kanpainak, eta, besteak beste, Euskal Herrian aurkitu den giza fosilik zaharrena aurkitu zuten. Azken urteotan, berriz, Aranzadiko arkeologoak teknika berriekin hasi dira aztarnategi berean lanean, ustez sekretu asko geratzen direlako oraindik aurkitzeko.

Zango nekatuentzako soluzioak

2002/12/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Bena edo zainetako gutxiegitasunak gero eta pertsona gehiagori eragiten dio. Gaur egun, esan daiteke hiru emakumetik batek pisutsu sentitzen dituela hankak. Eta, zenbait kasutan, hain itsusiak iruditzen zaizkigun barizeak eta ultzerak ere agertzen dira. Nola lortu zangoak arin edukitzea? Zirkulazio onarekin. Eta, horrek zer esan nahi du? Kirola egitea, osasuntsu jatea eta ohitura desegoki batzuk aldatzea.

Zientziaren eta teknologiaren eskalak

2002/12/01 Garcia Robles, Francisco Javier -

Zerbait txikia edo handia den, erabakitzeko orduan, toki-dimentsioek gizakiaren irizpideetatik ihes egiterik ez dute, eta denbora igarotzea errealitate fisikoa baino gehiago giza burmuinaren inpresio subjektiboa da. Hala ere, zientziaren aurrerabide ikusgarriei esker, gizakiak, bere jakinduriaz baliatuta, erlatibismoaren espazio-denbora kontzeptuaren mailetariko asko bereganatu ditu.

Emakumezkoen esku-hartzea zientzian

2002/12/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zientziaren historian emakumezkoen ekarpenak eta emakumezko zientzialariei buruzko informazioa topatzeko, arakatu beharra dago. Egoera, gainera, uste baino gutxiago aldatu da eta, oraindik ere, diskriminazioa zientzia-arloko ibilbide profesionalen ezaugarri bat dela diote gaiari buruzko datu estatistikoek.

Adi, hemen ditugu!

2002/12/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Elikatzeko edo apaingarritarako erabiltzen ditugun landare asko kanpotik ekarritakoak dira. Baina, azkenaldian, hainbat landare erabilera horietatik ‘ihes egin’ eta bertakotu egin dira. Ez hori bakarrik, bertakotu eta zenbait tokitan arazo bilakatu ere egin dira.

Mugarik gabeko bidaiariak

2002/12/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Voyager espazio-ontzi bikiak duela 25 urte irten ziren Lurretik asmo handiz beteriko proiektu bat bizkarrean zutela. Jupiter eta Saturno esploratu behar zituzten, orduan planeta erraldoiak urruntasunean galdutako zirriborroak besterik ez baitziren. Eginbehar haiek aspaldi bukatu ziren, baina gizakiak inoiz urrunen igorritako ordezkariek oraindik lanean dihardute eguzki-sistemaren mugan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila