Erreportajeak

Antartikako itsas hondoa

2005/09/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Itsasoko eta itsas hondoetako bizidunen ezagutza mugatua du oraindik zientziak. Hain zuzen ere, ikertzaile-talde bat Antartikako biodibertsitatea ezagutzeko bigarren kanpaina abiatzera doa. Horien artean, EHUko biologo bat joango da.

Irene Joliot Curie

2005/09/01 Belaustegi Irazabal, Ainara - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

1897ko irailaren 12an jaio zen Irene Joliot Curie. Hark ere,
bere gurasoen gisara, aztarna garrantzitsua utzi zuen erradioaktibitatearen ikerketan. Hori bai, erradioaktibitateak berak ere ondotxo markatu zuen Ireneren bizitza. Eta ez Irenerena bakarrik, gizateriarena ere bai.

Nabigatzea indar-kontua da

2005/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Gauza ederra da bela. Erregairik gabe eramaten ditu ontziak itsasoaren alde batetik bestera, haizea dagoen bitartean behintzat. Haizeak bela bultzatzen du, belak ontzia, eta nabigazioa jartzen da abian. Eta ez bakarrik haizeak erabakitzen duen noranzkoan.

Zergatik lo egin?

2005/07/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Adinarekin lo egiteko beharrak aldatzen badira ere, azkenean, batez beste, 250.000 ordu emango ditu gutako bakoitzak lo. Eta, hala ere, zientzialariek ez dute asmatu zertan ematen dituen organismoak horrenbeste ordu. Badakite ez dela gorputzak atseden hartzeko. Zertarako balio du, orduan, loak?

Mendi zauritua

2005/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

“Dagoen bezala uzten saiatu”, horixe esaten zigun mendira joaten ginen bakoitzean Juantxok, beti ingurumenaz kezkatuta. Eta guk zaborra bildu eta etxeraino eramaten genuen, eta ez genuen lorerik biltzen, eta saiatzen ginen inori eragozpenik ez sortzen, ezta putzuko igelei ere. Mendizale izateaz gain, naturazaleak ere baginen, eta, ustez, ondo zaintzen genuen ingurumena. Orain, ordea, ez dakit nahikoa egiten genuen. Mendian eta mendiaz gozatzen duten beste asko ere jabetuko ote dira uzten duten arrastoaz?

Basamortuan irauteko, arantzak eta mamia

2005/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

“- Basamortua ederra da, gaineratu zuen.
Eta egia zen. Niri beti gustatu zait basamortua. Ondar duna batetan eserita zaude. Ez duzu ezer ikusten. Ez duzu deus entzuten. Zerbaitek ixilean distiratzen du ordea...
- Basamortua edertzen duena zera da, putzu bat gordetzen duela nonbait...”

Inpaktu sakona

2005/07/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Duela hemeretzi urte, Giotto zundak kometa bati gertutik ateratako lehen argazkiak egin zituen. Halley kometaren nukleoa ikusi ahal izan genuen, eta zientzialariek datu-mordoa bildu zuten kometen misterioa argitze aldera. Orrialde hauek esku artean dituzunerako, Deep impact izeneko misioak kometa batean lurreratutako lehen giza tresna 9P/Tempel 1 kometaren nukleoan izango da.

Zientzia eguneroko prentsan

2005/07/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Iaz bezala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritzari esker, Euskal Autonomia Erkidegoko kioskoetan eskura daitezkeen egunkarien sei hilabeteko jarraipena egin du Elhuyar Fundazioak aurten ere. Iaz, ustekabeko emaitza irten zen azterketatik: zientzia eta teknologiaren tokia % 1 baino ez zen. Aurten, apur bat gora egin dute zenbakiek.

Aurpegiaren mugimenduak hiru dimentsiotan

2005/07/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Aurpegia bistan eramaten den gorputz-atala baino gehiago da. Pozaren nahiz tristuraren, pertsona osasuntsuaren nahiz gaixoaren, gaztetasunaren nahiz zahartzaroaren eta abar luze baten ispilu da. Baina, zoritxarrez, zenbait kasutan, aurpegiak berez duen mugimendua galdu egiten da, eta egoera horri aurre egin behar zaio, nola edo hala. Egoera latza da benetan, baina adituak etengabe ari dira lanean konponbide bila. Hona hemen horren adibide bat.

Sega-apustuak... gure zelaietako maratoiak?

2005/07/01 Gallego, Elisa -
Samaniego, Juan Carlos "TXIMIST" -
Erasun, Juan Manuel -
Aramendi, Jose F. -

Sega eguneroko lanetako bat izan da Euskal Herriko baserrietan. Baserrien artean egindako apustu eta desafioen bidez, gaur egun kirol bilakatu zaigu, araudi eta norgehiagoka ofizial eta guzti, eta, nola ez, baita apustu eta apustuzale eta guzti ere. Gauza bera gertatu da aizkorarekin, pilotarekin, arraunarekin eta beste hainbat jarduerarekin ere. Baina, futbolean, saskibaloian edota txirrindularitzan ez bezala, herri-kiroletan ikerketa gutxi egin dira. Horregatik, guretzat erronka berezia izan zen Juan Manuel Erasun prestatzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila