Halley-ren azterketarako egitarauen helburu nagusiak, bada, ondoko hiru arazoen erantzunak lortzera bideratuak zeuden: kometen jatorria, nukleoaren izaera eta kometak izarrarteko ingurunearekin dituen elkarrekintzak.
XIX. mendearen hasieran, 1820. urte inguruan, belauntzi-mota berri eta eder bat egin zuten Estatu Batuetan. "Cliper" izena eman zioten.
Teknikaren aurrerapenak, gizakiaren aukerak areagotzen ditu, baina aldizka eta pixkanaka-pixkanaka osasuna hondatu ere bai; alferkeriari ateak zabaltzen bait dizkio. Horrelakoetan gehien hondatzen dena, sistema kardiobaskularra da. Zer egin horri ihes egiteko? Teknikaren erabilpena arbuiatu? Ezinezkoa da; ezin bait dugu dagoeneko teknikarik gabeko bizimodurik burutu. Beraz, aurrerapenak dakartzan galerak ordezkatzen ahalegindu behar dugu. Horretarako badago jadanik zenbait aukera: ariketa fisikoak, elikadura razionala, ... eta zalantzarik gabe, teknika bera. Horrek, teknikak, bihotz osasuntsuarekiko burrukan badu sendagileekin batera paregabeko itzala.
Bihotz-transplantearen belaunaldi honetan, itxaropen berri bati ateak zabaltzen zaizkio; erabat eraginkor izango diren bihotz artifizialak lortzeak dakarren itxaroepnari alegia. Baina oraingoz lortu diren emaitzek, dirudienez, ez dute arrakasta handirik lortu. Eta horretaz gain, honen inguruan ekoiztu diren objekzioak indarberritzen ari dira, bai moral eta baita praktika aldetik ere. Objekzio hauek, giza bihotza eta giza bizitzaren bizkarretik sor daitezkeen negozio ilunetan suspertzen dira.
Hemen planteiatzen den programaren ebazpena nahiko erraza eta ulerkorra da.
Guztiz ezaguna da Donostian irailero gauzatzen den Nazioarteko Zinemaldi ospetsua. Hala ere, badira Donostian bertan publiko zabalarentzat horren ezagun ez diren beste zinemaldi batzuk. Nazioarteko Medikuntz Zinemaldia horietako bat da. Aurtengo irailaren bukaeran eta urriaren hasieran, zinemaldi espezializatu honen XVII. ihardunaldia burutu da.
Prest gaude, matematiko abentura hasteko. Oraingo honetan Logikako kontuak alde batera utziz, Aritmetikaren mundura bueltatuko gara.
Dunez hitzegiterakoan, basamortuetako harea-eremu zabalez pentsatzen da normalean. Ilara luze bati jarraituz dabiltzan dromedarioak datozkigu burura. Hala ere, dunak ikusteko ez dago horren urrutira joan beharrik. Euskal Herrian bertan ere badaude zenbait tokitan; Muskiz eta Zarautzen esaterako. Duna ikusgarriak ikusi nahi izanez gero, hortxe dauzkagu Akitaniako Landak. Eta bestalde jakina da Donostia dunak zituen hareatza batean eraikia dagoela. Oraingo honetan galtzear dauden kostaldeko dunez arituko gara.
Duela zenbait urte (hamar bat), bideo-informazioa metatzeko euskarri bezala disko optikoa (bideo-diskoa) azaldu zen. Baina merkatuaren gorabeherak zirela eta, disko honek ez zuen merkaturatze normala izan. Urte batzuk igaro eta "compact disk" (disko trinkoa) delakoa soinuaren euskarri bezala arrakasta handiz plazaratu da. Bai bideo-diskoa eta bai disko trinkoa, disko optikoak dira eta honek zera esan nahi du: grabatuta daukaten informazioa irakurtzeko, mikroildo-diskoan eta zinta magnetikoan ez bezala, prozedura optikoak erabiltzen direla, informazioaren euskarri (diskoa) eta irakurtzailearen arteko kontaktua baztertuz. Marruskadurarik ezagatik, disko optikoak beste edozein informazio-euskarri baino iraunkorrago gertatzen dira. Gainera disko trinkoan soinua era digitalean grabatuta dago, beste sistemek baino askoz kalitate hobea eskainiz.
Alexandro Haundiaren heriotzaren ondoan, bere imperioa sakabanatu egin zen. Sakabanaketa honek sortutako estatu grekoen artean gure helburutarako garrantzirik handiena duena, Egypto, helenizatuta daukagu; berak eraiki bait zuen Alexandria izeneko hiri ikaragarri hura.