Izenburu hau zuen pelikula, Frank Capprak zuzendutakoa eta Gary Grant-ek protagonizatutakoa, ikusterakoan algara handiak egin genituen. Gary Grant-en bi izebatxo xahar maitagarriek eskale eta behartsuak munduko sufrimentuetatik libratzen zituzten artseniko pixka baten bidez.
Japoniarrak konputagailu-programak idazten, baina ez dute eraginkortasunik lortzen lan honetan. Agian, automatizazio eta software-liburutegi batek konponduko lituzkete hauek dituzten arazoak.
Entzumena edo sentikortasuna hunkitzen duten soinuen segida bezala definitzen da musika. Baina, soinuz osatutako edozein segidak sentikortasuna hunkitzen duen ala ez zehazki adieraztea zaila da. Horrela soinua aztertzerakoan, alde batetik fenomeno fisikoa eta bestetik entzuten den doinua bereizi behar dira.
Gure gorputzaren osagai nagusienetariko bat ura da; neurri edo muga batzuen barnean konstante mantentzen den osagarria.
Hauetako batzuk 4900 urte dauzkate. Gure planetako bizidunik zaharrenak dira. Kalifornian bizi dira zuhaitz hauek.
500.000 biztanleko Irkust hirian, zurezko etxe asko aurki daiteke hiri barruan, bai bakarka eta baita kaleak osatuz ere.
Leningradon kokaturik dagoen Behatoki Geofisiko Nagusiko zientzilariek, eguzkitiko izpi bakoitzarentzat eguratsak izan duen gardentasunaren datuak metatu eta aztertu dituzte azken ehunkadan.
Bainerako kanila tantaka ari da. Segundo bakoitzeko tanta bat erortzen da, bainerako uretan uhin txiki bat sortuz. Bidaia hori bizpahirutan egin ondoren, uhina guztiz desagertuko da.
Robert Fulton-en Clermont baporea, 1807. urteko abuztuaren 17an New York-etik abiatu eta hurrengo egunean iritsi zen Clermont hiriko portura, 180 kilometroko bidea egin ondoren.
86-87ko neguan ohizko skiei material ultraberrituak aplikatzeko aukera egongo da. "Abaraska"-erako ebakidura duten taulak edozein skiatzaileren esku jarriko dira; material batzuk, (kevlar eta karbono-zuntza, adibidez), dauden goimalatik jaitsi egingo dira jende gehiagoretzat eskuragarri izatearren; neguko lehiaketa-skien bibrazioen aurkako materialak ski gehiagotan erabiliko dira merkatu egingo direlako, hots, taula osatzen duten xaflen artean, birak ematerakoan edota jauziak egiterakoan sortutako bibrazioak xurgatzen dituzten materialak sartuko dira. Gaurregun, bota taulari itsasteko dauden tresnen bidez (fijazioen bidez), orain arte bateragarri ez ziren marka desberdinen elkarketak lor daitezke. Horregatik 1987. urtean ski on bat luzea, malgua, izotzarekiko itsatskorra eta elur zanpatugabean pasatzeko modukoa izan daiteke.