Erreportajeak

Nafarroako autobidearen proiektua

1987/06/01 Astrain, Javier -

Nafarroako Foru-Aldundia bere lurraldeko errepideen administratzailea izan da betidanik eta autoestraten plangintza zela eta, Ebroko Erriberatik Frantziako mugarainoko konexio paralelo bat bultzatzea erabaki zuen.

Marinelik gabeko untziak

1987/04/01 Egia, Elisabete -
Urkia, Kontxi -

Garai batean, untziko lemari pilotuak edo kapitainak gogor eutsi behar zion itsasoko bidaia osoan zehar. Gero, pilotu automatikoa asmatu zuten, eta portu desberdinen artean lemarik ukitu gabe gida zitekeen untzia. Orain, satelite bidezko nabigazioari esker untziak tripulaziorik gabe joan daitezke itsasoan zehar.

Oroimena, gure garuneko ordenadorea

1987/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gure gizartearen azken jostailua ordenadorea dela esan genezake. Baina ohartu al gara geuk ere "ordenadorea" geure garunean badugunaz? Eta zein da, bada, ordenadore hori? Erantzuna oso sinplea da: oroimena.

Ozono-maila txikiagotzen ari da

1987/04/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Antartikoko atmosferaren ozono-kantitatea %40 txikiagotu da. Aldi berean, Ipar Poloan fenonemo berdina gertatzen ari da, nahiz eta maila apalagoan izan. Hau dela eta, zientzilariak gizakiaren etorkizuna hein handi batean baldintza dezakeen fenomeno honen zergatia ikertzen ari dira.

Borax-a, menturaren ildotik

1987/04/01 Barandiaran, Mariaje -
Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Kimikaren ikuspegitik aztertuta, Borax izeneko substantzia sodio borato hidratatua da. Substantzia hau ez da agian jendartean oso ezaguna, baina produktu askoren osagarri bazterrezina da. Esaterako, beira-zuntza eta ongarriak bezain produktu desberdinek boraxa dute osagaien artean. Egun munduan ekoizten den boraxik gehiena (%90), Iparrameriketako Nevada eta California estatuetako mugan erauzten da, Heriotzaren Haran ezagunaren ingurutan. Boraxaren inguruan bada bestalde, mentura-kutsu zirikagarria.

Telebista-pantaila launerantz

1987/04/01 Barandiaran, Xabier -

Londreseko Zientzi eta Teknologi Ikastetxe Inperialean, beste gauza batzuen artean pantaila launa garatzen ari dira azken aldi honetan.

Ilargiko harrien patua

1987/04/01 Mintz Register, Bridget -

Ilargiko harri hitzak esan eta jendea ahozabalik geldituko da. Baina Houston-eko (Texas) Johnson Zentru Espazialeko zientzilariak ez ordea. Zientzilari-talde txiki honek, Ilargiko harriek ez dituztela beren sekretuak argitu esango dizu, eta baita beste hau ere: eginiko lehenengo ikerketen ondorioz Ilargiari buruz emandako irudia guztiz okerra ez bada ere, ez dela osoa.

Nafarroako autobidea. Ekologiak badu zer esanik

1987/04/01 Autobidearen aurkako koordinadora -

Mende honen hasiera aldean egin omen zen Donostia eta Iruñea lotzeko eta orduko premiei ongi erantzuteko errepidea.
Geroztik urte-andana ederra pasatu da, eta begi-bistakoa denez egoera ekonomikoa, biztanleen kopurua eta horrekin batera trafikoa eta komunikazio-beharrak guztiz aldatu dira. Gure administrazioak berriz, errepide horretan egin dituzten obrak eta hobekuntzak, zabalkuntzak, zoladura berriak, seinalizazioak, zenbait kurben konponketa puntual etab. egitera mugatu dira, baina trazatuari ezer gutxi egin diote, eta hortik sortu da gaur egun errepideak erakusten duen egoera tamalgarria; trafikoa arin eta seguru mantentzeko gauza ez izatea alegia.
Guk konstatatzen dugu hori, eta lehendabizikoak gara Donostia eta Iruñea, Gipuzkoa eta Nafarroa, bide on eta seguru baten bidez ongi lotu behar direla aldarrikatzen. Baina honekin eginbide hori edozein moduz egiteko ez dugu karta txuria eman nahi.

Zuhaitz-igelak: anfibiorik dotoreenak

1987/04/01 Aihartza, Joxerra -

Gauza jakina da jadanik, gizarte zibilizatu eta gero eta urbanizatuago honetan Natura eta planetaren lurrazalean bizilagun ditugun animalia, landare eta gainontzeko izakiak, gero eta arrotzago gertatzen zaizkigula. Teknologiazko bizimodu moderno honetan murgildurik aurrera atera nahian saiatzen garen bitartean, gure inguruan (eta itxuraz beren etorkizunaren larritasunaz jabetu gabe) hain inozoki diharduten gainontzeko bizidunekiko harremanak —pertsonalak beharko luketenak, besteak beste— zeharo galdu ditugu, eta ondorioz sekulako ezjakintasuna nagusitu da animalia eta landareen bizimodu, beharrizan, eta baita eskaintzei ere dagozkien arloetan.

Basoak sutan: soluziorik ba ote?

1987/04/01 Tapia, Xipitri -

Uda partean suteen berriak maiz izaten ditugu gure artean. Zenbait lekutan baso eta mendiak kixkalita ikus daitezke suteen ondorioz. Nazio askok arazo hau jasan baldi badu ere, Mediterranioko lurraldeak izan dira azken urteetan gehien erre direnak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila