Erroma K.a. 753. urtean izan zen fundatua. Bere hasierako mendeetan zehar, besteak bezalako nazio normala baino ez zen izan, baina K.a. III. mendetik aurera (gerra punikoez gero, alegia) garrantzi handiagoa hartzen hasi zen. Hala ere, urte guzti hauetan nekazal eta borrokalari-herri zen heinean, ez zen arazo filosofiko eta zientifikoez gehiegi arduratu eta bere kezka kulturalak, nolabait esateko, administralgo eta zuzenbideari buruzkoak ziren, bereziki.
Eguzkiaren inguruan biratzen ari diren planetak eta beste gorputzak zoriaren ondorio diren ala, aitzitik, jaiotze-prozesu beraren parte ditugu.
Urpekuntziaren sorreran, helizea ezartzeak eta torpedoa erasotzeko arma gisa erabiltzeak berebiziko garrantzia izan zuten.
Kalkulu infinitesimala, deribatua eta integralaren inguruan eratu den Matematikaren saila da. Eta Historiako liburuei kasu eginez gero, Newton eta Leibniz izan ziren, nor bere aldetik, Kalkuluaren sortzaileak. Hauxe da, hain zuzen ere, Newton-en ekarpen nagusia Matematikan eta horri eskainiko diogu artikulu hau, Leibniz-en ikuspuntua beste lan batean aurki daitekeelarik (Elhuyar 10, 1984, 157-166 or.).
Guztiok dakigu jakin, petrolioa garai bateko animalia eta landareen hondakinetatik datorrela. Suedian hasi berri den zulatze-proiektu batek, guztiok oker gaudela demostratu nahi du.
Materia definitzeko ditugun lau oinarrizko indarretatik bi batu egin dira esperimentalki (elektromagnetikoa eta ahula). Indar bortitza batzeko Batasun Handieneko Teoriak sortu dira (esperimentalki frogatu gabe oraindik). Baina fisikari teorikoek teoria superzabal baten bila dabiltza lau indarrak marko teoriko soil batean elkartzeko. Horretarako Supersimetria deritzen ereduak sortu dira, Supergrabitazioaren teoria orokorrak moldatuz. Baina, N=8 teoria supergrabitatorioa da errealitate fisikoarekin egokitasunik handiena duena. Teoria horrek suposatzen duenaren arabera, espazioak eta denborak kuantizatuak eta aldakorrak izan behar dute distantzia superlaburretan.
Taula alfabetikoki ordenatu nahi dugula. Orain, eta zure imajinazioa martxan ipiniz, pentsa ezazu taula hau bost leihatilez osatutako T izeneko taulako batean metatu dela.
Europako Ekonomi Elkarteko estatuetako burdinbidezko merkantzi garraioaren eboluzioa aztertzen bada, 1985ean trafiko osoan 3100 milioi tona-kmko gorakada jasan duela ikusten da.
Iaz istripu ugari eta kaltegarriak gertatu dira goi-mailako teknologian. Sobietarrek Txernobil izan zuten. Istripu horien ondorio kaltegarriak noraino iritsi diren ondo jakiteko, denborak luze pasa beharko du.