Gasez hoztutako Windscale-ko erreaktorea, Britainia Haundiko eraikuntza nuklearren artean argazkitan gehienetan atera dena da seguru asko. Hamar urteren buruan, erreaktorea gordetzen duen zilar-koloreko esfera desagertu egingo da; erreaktoreak heriotz epaia jaso du. Hala ere, Britainiaren harrotasun nuklearraren lehenengo sinboloa desmuntatzea, ez da gauza erraza izango.
Jokuak izan ohi dira ordenadoretan lehenengo edo gustoen erabiltzen ditu- gunak. Hemen planteiatzen dugun programa, "untzi-jokua" izenez ezagutzen dena da.
Ikusmena giza zentzurik konplexuena da; garunarekin erlaziorik zuzenena duena, eta beraz, eritzien ez-adostasunekin lotuena dagoena. Honen ondorioz, azken urteotan begi elektroniko baten garapenaren posibilitatea planteiatu da.
Erroman jarri zen medikuntza grekoko lehenengo eskola, K.o. 14. urte inguruan agertu zen. Garai hartako sendagilerik onena Celsus izan zen. Honek latinez medikuntza eta kirurgiari buruzko lan bat idatzi zuen eta medikuntzaren historiari buruz daukagun iturririk oparoena da.
Begi-lauso izena ematen zaio begi-globoko kristalinoaren opakotzeari, hau erabatekoa nahiz partziala izan. Gertakizun hau nolabait argitu nahiz, ondorengo teoria formulatu zen: garunetik jariatzen zen likido bat izango litzateke.
Matematikaren eta Mekanikaren arloetako lanez gain, Newton-en ekarpenetako sail handi bat argiaren izaera eta konportamoldeari buruzko esperimentu eta teoriek osotzen dute, eta horiek aipatzea izango da lan honen helburua. Hain zuzen, Newton fisikari esperimental gisa agertuko zaigu arlo horretan, beste bietan fisikari/matematikari teoriko gisa duen aurpegiaz bestelakoa erakutsiz.
Bi teoria fisiko burutu izan dira mende honen hasieran: erlatibitate berezia eta orokorra batetik, eta mekanika kuantikoa bestetik. Biek den bora hartako pentsamendu klasikoan etena sortu zuten.
Urte gutxitan ikaragarri mi-niaturizatu da disko konpaktoen jo-gailua, eta eramangarri bihurtu da.
Orain arte, Beringen itsasartea zeharkatuta duela 13.000 urte iritsi zela uste zen. Azkeneko aurkikuntza antropologikoek data hori zalantzan ipini dute. Noiz eta nola gertatu zen Ameriketaren kolonizazioa?
Jaki gustagarri eta zenbaitzuen diru-iturri izan eta den animalia interesgarri honi buruz, ezer gutxi dakigu oraindik. Non jaiotzen da?. Ibai-aingira izanik, non erruten du?. Zergatik ez dugu behin ere aingira-arrautzarik aurkitzen?