Erreportajeak

Barroasia

1987/10/01 Aizpurua, Martxel -

Komunikabideetara heldu denean, berri hau zerbait arraro eta bitxi bezala eman dute airera. Erleei buruz ezer asko ez dakiena harriturik izango da, noski, erleek gaixotasunak badituztela entzutean.

Landareak ez dira soroetan bakarrik hazten

1987/10/01 Martiarena, Ramon -

Orain dela 50 urte bere lehenengo urratsak eman zituen teknikak, zientzia-fikzioaren mundua utzi eta guztiz iraultzailea den nekazaritza-metodo bihurtu da. Gaur egun, munduan zehar sakabanaturik dauden laborategi desberdinetako ikertzaleei esker, zelula eta ehun begetalen ugalketarako in vitro hazkuntza, fase komertzialera iritsi da.

Sukarra, etsaia ala laguna?

1987/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gure gorputza lapiko bat bezala kontsideratu behar dugu; lapikoa, bere termostato eta guzti. Mikrobioek erasotzen digutenean, lapikoa irakiten hasten da. Orduantxe igotzen da sukarra, berak dakarren sintomatologia guztiarekin.

Ura: likido berezi baten bitxikeriak

1987/10/01 Barrenetxea, Tere -

Uraren ezaugarri bitxi eta bereziek ez dute kimikaren zenbait lege betetzen, baina horri esker, biziaren garapenerako beharrezko dugun zenbait baldintza betetzen du. Uraren portaera bitxi eta gaitasun harrigarriak ikusiko ditugu eta bere egituraren arabera uretan espero zitekeenetik noraino urruntzen den aztertuko dugu. Zaila da uretan normaltzat jo daitekeen ezaugarririk topatzea.

Sistema malguak: CAD/CAM-en osagai

1987/10/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Marrazketa eta diseinu automatikoak alde batetik, eta programaz egindako piezen sorkuntza automatikoak bestetik CAD/CAM-a (ordenadorez lagunduriko diseinua/ordenadorez lagunduriko fabrikazioa) osatzen dute. CAD/CAM sistemek eskainitako malgutasuna eta produktu-garapenerako denboraren laburpena, fabrikazioan frogatu behar dira. Hau gertatzeko FMS-ak (fabrikazio malguko sistemak) behar dira, hau da, ZKK-zko (zenbakizko kontrol konputerizatua) makineria bere periferikoekin integratu behar da.

Untzigintzaren historia XIII: Propultsio atomikoa

1987/10/01 Azkune Mendia, IƱaki -

1955. urteko urtarrilaren 17an, Iparrameriketako Groton (Connectituc) hirian urpekuntzi bat itsasoratu zen goizeko hamaiketan. Urpekuntzia, atoian eraman zuten milia batzuetan Long Island Sound-en pareraino, eta han propultsio atomikoz egindako lehen saiakuntzari hasiera eman zioten.

Ikastetxe bateko datuak erabiltzeko programa

1987/10/01 Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Lizaso, Pili - Informatika Saila

Ondoren ematen den adibideak, fitxategiaren erabilerari buruzko agindurik ez duten ordenadoreetan mota honetako programa nola sor daitekeen erakusten digu.

Injinerutza genetikoak soroak hartu ditu

1987/10/01 Juandaburre, B. -

Laborategian manipulatutako bakterioak zabaldu berri dituzte Californian. Hau da horrelako saiorik egiten den lehenengo aldia. Inguruan noski, eztabaida sortu da.

Newton Alkimiaren erreinuan

1987/10/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Newton (zientzia modernoaren aitatzat joa izan dena) alkimiaren putzu zurrunbilotsuan murgilduta ibilia izatea, nekez onartu da zientzilari eta historialarien artean eta berrehun urte baino gehiagotan izkutuan mantendu nahi izan den "bekatua" da. Newton alkimiaren mundu ilun eta mistikoan sakonki lanean aritu izatea, nekez uler daiteke zientzilari razionalen ikuspegitik. Hala ere, eta onartu beharra dago, Newtonek lan gehiago egin zuen alkimiaz makanikaz edo matematikaz baino. Beste gauza bat izan da ordea zientziaren garapenean garrantzia zerk izan duen.

Zientzia bizanzion. Egoera eta hastapenak

1987/10/01 Bandres Unanue, Luis -

Bizanzioko inperioaren historia, Grezia klasikoan hasi eta erromatarren indarren bitartez Mediterranioan nagusitu zen zibilizazioaren irauteko borroka luze eta latza da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila