Joan den martxoan laurogeitamalau urte zituelarik, Louis de Broglie printzea hil egin zen Parisen. Bera zen mende honen hasieran fisika irauli zuten aintzindari kuantikoen artean gelditzen zen bakarra.
Bizitzaren sorrera ekarriko zuen eboluzio prebiotikoaren lehenengo pausoak espazioan gertatu zirela defendatzen dutenen argumentuak aipatzerakoan, ez genuen konposatu horien eraketaren azalpena emateko teoriarik kontutan hartu.
Tolosako Kultur Etxeko igogailuan 2. solairura igotzen ari nintzelarik, ez nekien artean metalezko egitura haren barnean zerekin topo egingo nuen. Ezer ikusi aurretik, nire ondoan nituen artxibariek mila xehetasun eman zizkidaten. Horien arteko bi xehetasunek laburbiltzen dute, nire eritziz, bertan ikusitakoa: koordinazioa eta erabilgarritasuna.
Noiz bait gerra nuklearrik izaten bada, parte hartzen ez duten nazioek superpotentziak baino gehiago sufrituko dute. Aski bait da hotzaldi nuklearrik txikiena munduko nekazaritza suntsitzeko.
Seguruenik ez da inor munduan gaur aipatuko dugun sentsazioa inoiz jasan ez duenik. Munduko biztanle guztiek sentituko zuten noizbait hotzikararen bat.
1983ko ekainaren 13an lurretik bidalitako lehen untzia (Pioneer 10 izeneko espazio-untzi txiki bat) eguzki-sistemaren urrutieneko planetaren orbita pasa eta izarretarantz abiatu zen.
1987.eko otsailaren 23tik 24erako gauean, supernoba bat detektatu zen; teleskopioa asmatu zenez gero lehena. Magallanes-en Hodei Handian gertatu zen eta SN 1987A izenez ezagutzen da. Supernoba agertzeak, ez du astronomoen interesa bakarrik erakartzen; naturaren fenomenoez jakinmina sentitzen dutenena eta batzuetan ez dutenena ere erakartzen du. Hau agian, izar bat hamaika pusketatan leher daitekeenaren ideia exotikoaren kausaz edo 1930.eko hamarkadan Fritz Zwicky-k asmatutako terminoaren handikeriaren kausaz izan daiteke.
Bigarren mungu-gerra hasi zenean, munduko merkatal flotaren neurria hirurogeitamar milioi tonaraino iritsia zegoen. Lehen mundu-gerrakoa baino heren bat gehiago zen hura.
Inoiz mendira gauez joango bazina eta oihu ikaragarriak entzungo bazenitu, ez beldurtu; gautxoriren bat izan liteke eta. Euskal Herrian, gure hegaztien artean badauzkagu gautxoriak. Hain zuzen gure gautxorien zerrenda zazpi espeziez (hiru familiaz) osaturik dago.
Uda partean gaude eta hau izaten da bidaiak eta txangoak egiteko urteko garairik egokiena. Egun luzeek eta eguraldi epelak leku eta inguru berriak ezagutzeko parada ezinhobea ematen digute. Gainera edonondik inguratzen gaituen natura oparo egoten da urte-sasoi honetan. Euskal Herriak bazter zoragarri eta paregabeak eskaintzen dizkigu naturzaleoi. Horietako lau ekarri ditugu gure orrialdeetara eta bertara joateko proposamena egiten dizugu. Laurek badute ezaugarri amankomun bat: URA.