Erreportajeak

Apo zikin horiek!

1988/06/01 Aihartza, Joxerra -

Apo arrunta Euskal Herriko anfibio anurorik ezagunena dugu, eta gehienentzat baita itsusiena ere. Apoaren aktibitatea ilunabarrean hasten da, eta bizimodu gautarra darama.

Minbizia. Onkologiaren gaurko egoera

1988/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Horra hor jendearen kezkak eta estutasunak sorterazten dituen hitza. Zer da minbizia? Zerk sortzen du minbizia? Zeintzuk dira bere sintoma edo zeinu nagusiak? Nola trata daiteke? Galdera horiei eta gure irakurleari burura etorriko zaizkion beste batzuei erantzuten saiatuko naiz ondorengo lerroetan.

Minbiziaren prebentziorako estrategiak

1988/06/01 Aritziturri, Lurdes -
Satrustegi, Juanjo -

Minbiziaren prebentzioan erabiltzen diren estrategiek garrantzi nabarmena daukate hilkortasun-tasa murriztu eta sendatze-tasa handitu nahi badira. Egun, EEBBetan minbizien %50 sendatzen da eta Euskal Herrian %35 besterik ez. %15eko aldea txikiagotzeko nahitaezko eragina izango du prebentzioak.

Minbizia ezagutzen. Elikadura-faktoreak minbiziaren epidemiologian

1988/06/01 Karrera, Jesus Mari -

1984.ean Estatu Batuetako Minbiziaren Institutu Nazionalak, minbiziarekin loturiko arrisku-faktoreen sailkapenean, elikadurarekin erlazionaturikoei atxekitzen zizkien portzentaiarik handienak.

Gipuzkoako institutu onkologikoa. Zer izan den eta zer den

1988/06/01 Irigarai, J.M. -

Badira berrogei urte baino gehiago Institutu Onkologikoa minbiziaren aurka borrokan ari dela. Tratamendurik berrienak ematen zitzaizkien gaixoei; Radioa, Erradioterapia eta Kirurgia ziren baliozko metodoak garai hartan.

Sexuaren aukera genetikoa

1988/06/01 Jauregi, Mariaje -

Mendean zehar neska ala mutil jaiotzearen arrazoiaren bila ibili ondoren, azkenean zerbait argitu da. Cambridge-ko Biomedikuntz ikerketarako Institutuko ikertzaile-talde batek, emakumezkoaren eta gizonezkoaren jatorrizko diferentziak gene batek sorturikoak direla aurkitu berri du. Dirudienez, isolatu berri duten gene minuskulu hori da gizakiaren sexuaren arduradun.

Itsas erreserbak zeelanda berrian

1988/06/01 Etxeberria, E. -

Zeelanda Berriak bere legezko lehen itsas erreserba, orain dela 11 urte sortu zuen. Erreserbak legez ezartzearen ideia 1965ean jaio zen. 1970. urterako nazio honek bazituen itsaspekari-erakundeek eta itsas zientzilariek bultzatutako itsas erreserba espontaneoak. Handik urtebetera gobernuak gai honen inguruan lege bat atera zuen: Itsas Erreserben Legea. Legezko lehen itsas erreserba 1977an jarri zen erabat martxan. Orain Zeelanda Berriak behar bezala ezarritako lau itsas erreserba eta parke ditu, eta askoz gehiago ezartzeko plan ofizialak dituzte.

Hatzmarka genetikoak

1988/06/01 Juandaburre, B. -

Mende honen hasieran hatzmarken teknika garatu zenean, poliziak gaizkileak harrapatzeko bidean aurrerapauso handia eman zuen. Egun antzeko iraultza gerta daiteke genetikak eskainitako teknika berri bati esker.

Mendiz mendi gailurrak ezagutuz

1988/06/01 Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Lizaso, Pili - Informatika Saila

Programa honen asmoa, zenbait hitz era alaian gogorarazteko tresna bilakatzea litzateke. Mendien izenak dira memorizatu nahi diren hitzak eta Euskal Herriko mendiak izatea da ematen zaien edukia.

INASMET: materialen muinean

1988/06/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Ikerketa, Herrien garapena neurtzeko bidea dela askotan esan ohi da. Euskal Herrian arlo honetan nola gauden hobeto jakiteko, zenbait zentruren azalpena egingo dugu. Ale honetan INASMETen iragana, oraina eta etorkizuna azaldu nahi da. Horretarako INASMETeko gerente den Alberto Lazarori egindako elkarriz keta eta bertako lankide den Josu Jon Imaz kimikariak zuzendutako bisita ezinbestekoak gertatu
zaizkigu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila