Glaziarea, erraz ulertzeko moduan esateko, geldiro higitzen den izotzezko ibaia da. Mendi-tontor garaietatik, harkaitzezko haranetan behera isurtzen da, urte askotan zehar trinkotu eta izotz-korronte solido lerrakor bihurtu den elur urtugabea garraiatuz.
Beldurraren ranking guztietan lehen postua hartzen duen eritasuna zalantzarik gabe, minbizia da. Baina ez da bakarra. Bada nahikoa maiz agertu eta larriak izan daitezkeen beste eritasun asko.
Gure lurraldeko idoi edo putzuetan, udaberri eta udan, eragozpen handirik gabe aurki ditzakegun anfibio txiki baina xarmant hauek, beste espezie asko bezala ur-kutsaduraren ondorioak jasaten ari dira.
50eko hamarkadaren bukaeran tabakismoaren kalteak agertzen zituzten lehen argitarapenekin, herri industrializatu gehienetan profesional medikoak izan ziren prozesua martxan jarri zutenak. Eta 30 urte geroago prozesu horrek ondorio positiboak lortu ditu, bai ikuspegi sanitariotik eta baita sozialetik ere.
Aspaldidanik gertatu izan ohi den bezalaxe, zurrumurru bihurtu zaigu egun ere METROA. Sinesgai izate ala ez izatearen azterketa metafisiko hori alde batera utzi eta jo dezagun megaproiektu hau, azaletik gutxienez, ikertzera.
Nekazal produkzioa handitzeko asmotan, lurreko mikroorganismoen erabilpen eta ustirapena ez da azken urteotako berrikuntza. Antzinako Erroman bazekiten landare lekadunek —baberrun, kakahuete, alpapa, soia, ilar, hirusta eta eskuzuriak— lurren emankortasuna handitzen zutela. Erromatarrek, hala ere, ez zekiten honen arrazoia Rhizobium jeneroko bakterioetan zetzanik. Izan ere, bakterio hauek zenbait lekadunen sustraiak infektatzen eta atmosferako nitrogenoa finkatzen dute. Garai haiez gero kultibo-txandaketa oso erabilia izan da eta aurreko kultiboan lekadunek lurrean finkaturiko nitrogenoa hurrengo txandako landareek erabil dezakete.
1.200 hildako astero 3 milioi biztanleko hiri batean. Horixe da Atenas. Ustez arrazoia naturala zen; arduraduna zirudienez eguzkia zen. Baina arduraduna, urbanismo basatiari atxeki dakiokeen poluzioa da.
Paradoxak berez harrigarriak badira ere, harrigarritasun hau normalean arrazonamenduetan kokatzen da. Paradoxen gakoa irakurleen eskuetan utziko dugu oraingoz, ebazpenak beste ale baterako utziz.
Zientzilariek askotan salatu dute zientzien oinarrizko adarren ikerkuntzarako bideratzen diren diru-kopuruen murriztasuna. Egoera honen arrazoiak politikoak eta ekonomikoak dira, noski. Lehentasuna beti armagintzari (edo, orokorkiago, esan ikerkuntza militarrari) eta beste arlo tekniko batzuei eman zaio.