Oraingo programa hau aurkezterakoan, jolasteko aukera eskaini nahi dugu eta aldi berean, jolas-giroan noski, erabiltzailearen logika eta ondorioak ateratzeko ahalmena lantzeko bide bat eskaini.
Berehala beteko dira 5 mende, tabakoa gure artera heldu zenetik. Hasiera batean gutxi batzuen ohitura bitxi eta arraro zena, gaur egun herri industrializatuetan erikortasun eta hilkortasunari dagokionez izurrite ikaragarri bilakatu da.
Egia esan behar badugu, Martitzek (Planeta Gorriak) betidanik erakarri gaitu. Gaztetan irakurritako istorio eta kontak-zunak izan daitezke akaso liluraren arrazoia. Baina Martitzek xarma berezia duenik ezin uka. Maiz izan da Martitz gure mintzagai eta oraingo honetan ere gertu ibiliko gatzaizkio.
Haltzaritarako apar berriak erre gabe iraun eta suteengatiko hildakoen kopurua murriztuko al da?
Sorbeltz arrunta (Apus apus) hegazti hankagabea ez izan arren, apodiformeen ordenan sartuta dago. Bere hanken aurrerantzeko lau behatzak guztiz ahulak dira, eta lurrera erortzen bada, ezin du berriro hegan egin. Horregatik, gutxitan bada ere, gainazal bertikal edo inklinatutan soilik pausatzen da.
Urteetan pentsatu izan da, inolako zalantzarik gabe, urteroko ikuskapena osasuna zaintzeko gomendagarria dela. Gutako bat medikuarengana txekeo baten eske joaten zenean, medikuak ez zuen begi onez ikusten.
Maiz samar entzun izan dugu halako petroliuntziak istripuren bat izan duela eta isuritako petrolioak marea beltza sortu eta inguruko kostaldea zikindu duela. Ondorioak ezagunak dira, hots, triskantza ekologikoak, hondartza erabiltezinak, etab.
Munduan dauden baliabide natural aberatsenetakoak Siberiako lur izoztuetan aurkitzen dira. Sobietar Batasunak baditu bertako petrolioa eta mineral-erreserbak ustiatzeko planak, aldi berean ingurunea eta batez ere Baikal Lakua babestea ahaztu gabe.
Giza gorputzeko organoak lanean ikustea ahalbidetzen duten tresna berri asko sortzen ari da. Teknologia berriek, gaur egun, gorputzaren barnea ikusteko aukera ematen diete medikuei kirurgiaren traumarik gabe. Honen ondorioz azken 15 urteotan aurrerapen handiagoak egin dira diagnosian, medikuntzaren historia osoan baino.
Aurreko alean erle bakartiez luze eta zabal hitz egin genuen. Hala ere, badira naturan beste erle-mota batzuk. Saia gaitezen bada erle sozial direlakoen bizimoduaz zertxobait ezagutzen.