Erreportajeak

Beno Gutenberg eta Arthur Kennelly

1989/06/01 Azkune Mendia, Iñaki -

Ale honetarako bi zientzilari aukeratu ditugu. Beno Gutenberg geologo alemana da bata, duela ehun urte ekainean jaio zelako, eta Arthur Kennelly injineru elektrikoa bestea, ekainaren 18an bera hil zela berrogeitamar urte betetzen direlako.

Eskola-osasunerako heziketa

1989/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Begi-bistakoa da osasunak duen garrantzia. Eskolako aro honetan esperientzia eta ezagutza asko finkatzen dira umearengan, eta osasunaren aldeko ohitura, jarrera …

Bunjin; Estilo librea

1989/06/01 Tapia Otaegi, Gerardo -

Azken urteotan badirudi bonsai izeneko zuhaixkak burutzeko teknika gure artean indartsu finkatu dela. Guri heldu zaigun ondarea batez ere japoniarrei dagokie, nahiz eta arte modu honen sorkuntza txinatarrei eskertu beharrekoa izan. Nola edo hala, bonsaiaren gorakada indartsu baten aurrean gaudela argi dago. OINARRIZKO FITXA TEKNIKOA

Sintesi organikoaren ikerkuntza ordenadore bidez

1989/06/01 Sarasola Ledesma, Joxemai -
Sintesi kimikoa honela defini daiteke: beste produktu batzuetatik abiatuz erreakzio-sekuentzia baten ondorioz zenbait produktu lortzea.

Irakurlearen txokoa

1989/06/01 Errekondo Salsamendi, Jakoba -
Fruitarbolen mentaketa edo txertaketa. Elorri zuria mentu-oin bezala, mentaketa, zergatik?

Glaziareak. Parke nazionala izotzezko monumentua

1989/06/01 Aizpuru, Maria Luisa -

Bere edertasunagatik, glaziareek duten interesagatik eta desagertzear dagoen bertako faunagatik, UNESCOk 1981. urtean Munduko Ondarearen Monumentu izendatu zuen.

Tomateak zaporerik ez

1989/06/01 Etxeberria, E. -

Nahiz eta mundu guztiak gaur egungo tomateak zaporerik ez duela jakin, inork ez daki noiz galdu zuen. Zientzilariek fruta zaporetsuagoa lortzeko hainbat bide aurkituak dituzte.

Transformadorea: zerbitzari isila

1989/06/01 Ensunza, Martxel -

Orain dela mende bat, makina isil honek energia elektrikoaren banaketarako aukera eman zuen. Gaur eguneko bizitzaren iharduera asko beraren menpekoak diren arren, teknologiaren heroi anonimoetarikoa izateari darraio.

Landareen hilabetekaria. Uztaila

1989/06/01 Errekondo Salsamendi, Jakoba -

BITXIKERIA

Fusio hotza: hozten ari al da?

1989/06/01 Barandiaran, Mariaje -
Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Fusio nuklear hotza lortu zenaren berriak komunitate zientifiko osoa astindu zuen joan den Aste Santuan. Komunikabideetan ere oihartzun zabala izan du. Hitzetik hortzera ibili den gaia izan da. Eztabaida eta zalantzak hasierako une beretik sortu ziren. Aurkikuntza iragartzeko modua ez zen zientzilarien artean oso gustokoa izan. Guztiak gauza batean zeuden ados: Fleischmann eta Ponsek eginiko aurkikuntza konfirmatuz gero, gure zibilizazioaren oinarriak gutxienez lurrin-makinak adina astinduko zituela. Elektrokimikari horiek aurkitutako fusioa nuklear hotza den ala ez jakitea izan da hasierako kezken muina.
Bestalde, hasierako berotasuna hozten joan da azken bi hilabeteotan. Orain akaso, ikuspegi lasaiagotik azter daiteke arazoa, hastapeneko ustegabeak eta harridurak eragindako giro bero eta pizgarria moteldu delako. Gai honi buruzko hiru eritzi eskaini nahi dizkiogu euskal irakurleari orrialde hauetan. Batetik, Bertil Wilner fisikariak Nature aldizkarian argitaratutako ohar historiko bat transkibatuko dugu. Bestetik, Donostiako Kimika-Fakultatera jo dugu eta Pedro M. Etxenike fisikariari eta Toribio Fernandez elektrokimikariari eritzia eskatu diegu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila