Erreportajeak

Landareen hilabetekaria. Abuztua-Iraila

1989/07/01 Errekondo Salsamendi, Jakoba -
Abuztua: Melokotoia, beranduko aran, udare eta sagarren uzta. Iraila: Aranak, sagarrak, udareak, gaztainak, intxaurrak, hurra, pikoak eta mahatsen uzta.

Zooak. Etorkizuneko noeren arkak

1989/07/01 Jauregi, Mariaje -

Poliki-poliki, gizakia askotan berak eragindako animali (eta landare-) espezieen desagerketa geldi erazi nahian dabil. Mendeetan zehar, ehiza, animali trafikoa, basoen suntsiketa, etab. direla medio, milaka ugaztun, txori, narrasti eta anfibio desagertzeko zorian daude. Eta gatibu daudenen ugalketa eta hazkuntza dira zoritxarrez arriskuan dauden espezie hauen biziraupenerako aukera bakarra, dibertsitate genetikoa gorde nahi bada behintzat.

Antarktida eta 1991. urtea

1989/07/01 Aranzadi Lozano, Joxe Migel -

Antarktida beti izan da lur “ezezaguna” denontzat. Orain dela urte gutxi, gero eta estatu gehiago bere aberastasuna deskubritzen hasi dira. Aberastasun honen ezagupena, estatu asko ardurarazten ari da. Interes hauen ondorioak kontrolatzeko, 1991. urtean 1959. urtean egin zen hitzarmena berrikusi egingo da. Ondoren, berrikuspen honen garrantzia aztertuko dugu eta lurralde hau pixka bat ezagutzen saiatuko gara.

Tangram-a

1989/07/01 Angulo, Patxi -
Oraingoan "buruhausle" txinatarra dakarkizugu: Tangram ospetsua. Has gaitezen bere historia gogoratuz.

Kristalak bai, baina isurtzen direnak

1989/07/01 Santamaria, Antton -

Azken urte hauetan asko hitz egiten da kristal likido direlako materialei buruz. Batez ere ordenadoreen munduan —eta batipat eramangarri diren mikroordenadoreen kasuan— sarritan ikus ditzakegu L.C.D. siglak (alegia, Liquid Crystal Display edo kristal likidoz osatutako pantailak). Baina kristal likidoen atzean, pantaila modura erabil daitezkeen materialez gain, badago aplikazioz eta oinarrizko zientziaz beterik dagoen mundu zabal eta interesgarri bat.

Enbrioi-transplanterako teknikaren barrenean

1989/07/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -
Etxezurieta Sarasola, Joxe -

Herri aurreratuenetako laborategietan aspaldi hasi ziren genetika aztertzen. Garai batean zientzia zena, gaur ia industria bilakatu da. Lanerako esparrua zabala da. Hasieran teknika honen bidez landareak moldatu baziren ere, animalien mundua da une honetan pil-pilean dagoena. Euskal Herrira ere iritsi da teknika honen hotsa. ABEREKIN enpresan lan egiten duen Karlos Ugarte esne-behien alorrean enbrioi-transplantean dagoen espezialistarik onenetakoa da. “Elhuyar. Zientzia eta Teknika”ren 21. alean Joxe Etxezurietak ABEREKINen eta hobekuntza genetikoaren berri eman zigun. Karlos Ugarte albaitariarekin izandako elkarrizketaren berri emango dugu ondoko lerroetan. Genetika eta gizatasuna

Fisio nuklearra; esperantzatik etsipenera

1989/07/01 Barandiaran, Mariaje -
Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea
Fisio nuklearra jaio zen eta aldi berean munduaren egitura sozial eta politikoak aldatu dituen energi iturri itzela ere bai.

Hipokrates, medikuntzaren oinarria

1989/07/01 Bidaurrazaga, Angel -
Jesukristo jaio aurreko V. mendean Medikuntza Hipokratikoa sortu zen, Kos eskolaren bitartez.

Hiru lerrokatu

1989/07/01 Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Lizaso, Pili - Informatika Saila
Orain arteko programak gehienak asignaturekin gutxi edo gehiago loturik egon badira ere ale honetan joko bat sartzea egokiago iruditu zaigu.

Leonardo da Vinci eta bere kideak

1989/06/01 Bandres Unanue, Luis -
Leonardo, Vinci izeneko herrian jaio zen 1452an. Leonardo da Vinci lehen esan duzun bezala munduak eman duen gizonik handienetakoa dela …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila