Automobilismoan "Bat Formula"ko denboraldia aurtengoz azkenetan da jadanik. Bertako sei piloturi ordea (Alain Prost barne delarik), saiakuntza bereziak egin dizkiete lasterketan zehar jasandako stressa aztertzearren. Horrela gure bizimodu arrunteko tentsioei gorputzak nola erantzuten dien hobeto ezagutu nahi da.
Lur arraro deritze 21 eta 71 zenbaki atomikodun elementu kimikoen artean dauden 17 metalei eta baita elementu horiek sortzen dituzten konposatuei ere.
Biderkaketari gagozkiolarik, kasu berezi bat aipatu behar da. Gorago aipatu eskuzko biderkaketan, eskuetan jaitsitako hatzak 10az biderkatzen zela genion.
Gizakiak prozesu biologikoen bidez lortu dituen etekinak beti sortu dute gizartean halako interes berezi bat. Beraz, gizakiak ez ditu prozesu horiek "sortu"; baizik eta baldintza naturalak maneiatu egin ditu prozesu horiek berez, edo hobeto esan naturalki, gerta daitezen.
Tiro zeiharraren simulazioari heldu diogu oraingoan. Dakigunez, horizontalarekiko a angeluaz eta abiaduraz botatako proiektilaren higidura dugu tiro zeiharraren adibideetako bat.
Berriz ere Eguzki-sistemari buruz arituko gara; baina bere mugetara hurbilduz. Mugaren azterketa hau bukatutakoan inguru hurbileko gaiak utzi egingo ditugu, orain arte ukitu ez ditugun beste gai batzuei heltzeko, hala nola, galaxiak eta gure Frantsez Bidea (Esne bidea), Kuasareak, etab.
Gauak, iluntasunak, betidanik beldurtu izan du gizakia. Gauak gauzakien irudia desagerterazten duenean, geure buruan dugun konfidantza urtu eta segurtasunik eza nagusitzen da; geure inguruko errealitatea hautemateko dugun sentimenik zorrotzena, ikusmena, baliogabetu, ezereztu egiten bait zaigu.
Abioiren batek istripua duenean ondorioak latzak izaten dira, normalean hildakoak ia beti daudelako. Kasu horietan istripua zergatik gertatu den jakin nahi izaten da, eta horretarako kaxa beltza baino argibide hoberik ez dago.
Historian zehar, zaborra edo hondakina beti existitu izan da, baina ez da ia inoiz arazo izan; natura bera hondakinak birziklatzeko nahikoa izan bait da. Azken mende honetan, ordea, era guztietako hondakinak bazter guztietan pilatuz joan dira, naturaren ahalmen garbitzailea gaindituz.
Zientzilariak, hezitzaileak, osasun-sistemako pertsona eta erakundeak, garuneko trastornoen kontrako borrokan beren indarrak bateratzera konprometitzen dira.