Kaio hankahoria (Larus michahellis) dugu, zalantzarik gabe, Euskal Herriko kostaldeko hegaztirik ezagunena. Kaio honek kilotik gorako pisua, eta 55-70 cm-ko altuera ditu.
C lengoaian eragiketa bat adierazteko eragile bat erabiltzen da. Aldagaiak edota konstanteak eragileekin konbinatuz espresioak sortzen dira .
Mediterranioaren hondoan, hiru kilometro lodiko gatz-geruzak aurkitu dituzte eta horri esker itsaso famatu honen historia geologikoa argitu ahal izan da. Gibraltarreko ataka behin eta berriz itxi eta irekiz, barneko itsas urek lurrinketa medio gatz-kantitate handiak hauspeatu zituzten.
Ez da egokia bihotzetik sufritzen duten pertsonentzat. Horrelako iragarkiak edo antzekoak aurki daitezke jolas-parke askotan. Oro har emozio fuerteen bila bertara hurbiltzen diren pertsonentzat bereziki eraikitako zenbait jolas edo atrakzioren sarrerako ateetan.
Arrazoi ugari dago Magallaesen Hodeietaz hitz egiteko. Galaxia irregular mota baten eredu dira. Oraingo honetan, ordea, hauek ez dira Frantses-Bidetik hurbilen dauden galaxiak aipatzeko zergatia; gure galaxiarekin duten elkarrekintza baizik.
Euskal Herrian, paridae familia bost espeziek osatzen dute: Kaskabeltz handiak, pinu-kaskabeltzak, kaskabeltz txikiak, amilotx urdinak eta amilotx mottodunak. Beraien artean, kaskabeltz handia da ezagunena eta ugariena gure herrialdean.
Paradisutik erbesteratua izan zenez geroztik, gizakiak jakin badaki Jaungoikoaren esanetara makurtu behar duela, bere eguneroko ogia irabazi nahi badu behintzat: lan egitea derrigorrezkoa da, pribilegiodun bakar batzuentzat izan ezik.
Muxar grisa karraskarien taldean sailkatutako ugaztun txikia dugu. Burutik uzkira 13-18 cm neur ditzake, pisua 150 eta 250 gramo bitartekoa izan daiteke urte-sasoiaren arabera.
Elhuyar. Zientzia eta Teknika 43. eta 44. aleetan, abako txinatarrean batuketa, kenketa, biderkaketa eta zatiketa egiteko arauak eman ziren. Oraingo honetan, berriz, erro karratua eta kubikoa nola atera adieraziko dugu.