Duela urte gutxi arte ugari izan ziren arren, gaur egun 11.000 errinozeronte besterik ez dago mundu osoan. Jendeak —biologoek batipat— beherakada hau antilope, azienda eta beste zenbait animaliaren lehia jasan ezinagatik gertatu dela uste du. Dena dela, hori ez da benetako arrazoia. Errinozeronteak beren ingurunera oso ondo moldatuta dauden animaliak dira eta, beste ugaztun handiak bezala, beren habitata murriztearekin batera desagertzen diren animaliak izan arren, ehiza da beherakada nabari horren arrazoi nagusia.
Azken bost urteotan ikerketa-laborategietan saio ugari eginagatik eta milaka ikerlan argitaratu arren, superreroaleen oinarrizko fisika ez dugu oraindik behar bezain ongi ezagutzen. Hala ere material hauek intentsitate handiko korronte elektrikoek zeharkatu dituzte jadanik.
Orain dela zenbait aste, Estatu Batuetako FDA (Food and Drugs Administration) erakundeak galerazi egin du silikonazko protesiak herrialde hartan ezartzea, harik eta eragin ditzaketen kontrako ondorioak aztertu eta gaia birplanteatu arte. Berri honek interes bizia sortu du, silikonazko protesia duten pertsonak asko direlako (bularreko kirurgia plastikoa egin duten emakumeak bereziki). Artikuluaren egile den P. S. Cormenzana doktoreak, gaiaren nondik-norakoak azalduko dizkigu jarraian.
Burdinazko barra eremu magnetikoaren eraginpean luzatu eta uzkurtu egiten dela 1937. urteaz gero ezagutzen da, baina aleazio berriak aurkitu arte fenomeno hori indar ikaragarriko motoreak egiteko ez da aprobetxatu ahal izan.