Erreportajeak

Material erregaitz harrigarria

1994/01/01 Otaolaurretxi, Jon -

Maurice Ward jaun britainiarrak lortu duena bitxia eta harrigarria da benetan: 10.000 (hamar mila) ºC-ko tenperatura jasateko gai den “plastikoa”. Polimeroekin ikerketan ari diren adituak txundituta utzi ditu, material berri hau plastiko termoegonkorrenaren muga baino hamar aldiz tenperatura handiagoetan hondatzen ez delako.

Alergiak umeengan

1994/01/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Gure artean, ehun umetik hamabostek nolabaiteko alergi motaren bat jasaten du.

Sugandila-ehiztaria

1994/01/01 Aihartza, Joxerra -
Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica) suge txikia dugu; 80 cm-ra iritsi badaiteke ere, normalean ez baititu 60 cm …

Harrijasotzearen fisika

1994/01/01 Azkune Mendia, Iñaki -

Euskal Herria inguruko Herriekin konparatuz berezia da, besteak beste bere (gure) hizkuntza eta ohitura propioak dituelako. Berezko kirolak eta jokoak ere baditu, gehienak laneko iharduera herriko plazara ekarrita sortu direlarik. Guk horietako kirol bat, harrijasotzea, aztertu nahi genuke oraingoan, horretan dihardute atleta "harrigarriak" goraipatu asmoz.

"Las tablas de Daimiel", urik gabeko eskualde hezea

1994/01/01 Larrañaga, Jon -

Antzina arruntak ziren Iberiar penintsulako eskualde lauetan bertakoek “tablas” izenez ezagutzen zituzten parajeak. Paraje hauek ibaiak beren ibilguetatik ateratakoan eratzen zituzten aintzira-sistema zabalak ziren, eta beren landaredi eta faunaren aberastasuna zela eta, garrantzi ekologiko eta ekonomiko handia zuten.

Sarrera-artikulua

1994/01/01 Nogeras, Itziar -
Argazkilaritzari buruzko sarrera-artikulu honek, gai horren inguruan arituko den sail berriari eman nahi dio hasiera. Gaur egun oso hedatuta dagoen …

Sare neuronal artifiziala

1994/01/01 Florez, Julian -
Tapia Otaegi, Arantza -

Gaur egun, informazioa prozesatzeko behar den ia guztia, ordenadore digitalen bitartez lortzen da. Ondorioz, egoera honek, aipatutako prozesatze lana ordenadore digitaletan baino oinarritzen ez delako ustea zabaldu du. Dena den, konputazio-teknologia optikoen azken garapenei eta 60.eko hamarkada baino lehen garatutako ordenadore analogikoei begiratuz gero, argi geratzen da beste konputazio-bide batzuk ere badaudela.

Hubble konpontzera

1994/01/01 Arregi Bengoa, Jesus -

Aurreko aleetan jorratu ditugun gaien haritik, oraingo honetan Endeavour aldauntziak abenduaren 2tik 11ra bitartean egiten zuen hegalaldiaz mintzatuko gara. Ale hau kaleratzen denerako bada, jakingo da bertan azaltzera goazen Hubble Space Telescopea (HST) konpontzeko saioak arrakastarik izan duen ala ez; baina lerro hauek idazten ari garenean oraindik ezin dugu puntu hori baieztatu.

Fisikaz gozatzen

1994/01/01 Bandres Unanue, Luis -

Orain dela hogei urte, gutxi gora-behera, Elhuyarko taldekideok aldizkari bat argitaratzea erabaki genuen. Mila katramila gainditu ondoren, 1974eko irailean hain zuzen, gure lehen alea argitaratu zen. Harez gero zintzo-zintzo bere mementuan eta inongo etenik izan gabe gaur arte segitu du Elhuyar aldizkariak zientziaren alor desberdinak euskaraz lantzen.

"Dinosauroidea, gure aurreko izaki aimentsua ote?"

1993/12/01 Barrentsoro, Karlox -

Steven Spilberg zine-zuzendari ospetsuak Michael Crichtonen liburuan oinarritutako “Jurasic Park” izeneko pelikula plazaratu duenez gero, guztion irrika berpiztu da dinosauruekiko. Fikziozko pelikula izan arren gaurkotasun handiko gaia kaleratzen du; ADN eta genetika inguruko gaiekin zerikusia baitu. Paleontologiaren ikuspegia aspalditxo landu genuen "Elhuyar Zientzia eta Teknika" aldizkarian, 1988ko urrian Alfontso M. Lizarduikoa lankideak idatzi zuen “Iguanodonak, Euskal Herriko lehen ornodunak?” izeneko artikuluan hain zuzen ere. Oraingoan Karlox Barrentsororen artikulu ausarta argitaratzeko aukera dugu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila