Erreportajeak

Gero eta automobil txikiagoak

1994/03/01 Otaolaurretxi, Jon -

Hemendik urte batzuetara hirirako automobil elektrikoa prestatu eta ugaldu arte, eztanda-motorezko automobil txikiak jadanik ari dira saltzen. Renault etxeak Twingo eredua dauka eta besteak beste Mercedes zein BMW ere bide hori lantzen ari dira. Twingo eta Vision A (gasolina eta gasolioa) ereduen datuak

Arteriosklerosia

1994/03/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Arteriosklerosia (arterien esklerosia edo gogortzea) gaur egun nahikoa ezaguna zaigu hitz edo kontzeptu gisa, eta badakigu adineko pertsonengan arteriak “gogortzea” nahikoa gauza arrunta dela; urteen poderioz gorputzak izaten duen ia aje normaltzat kontsideratzeraino. Baina, beti horrela izan al da? Egin dezagun errepasotxo bat historian zehar. Epidemiologia

Apo Pikarta, anuru ezezaguna

1994/03/01 Aihartza, Joxerra -
Europako anfibioen artean apo pikarta (Pelodytes punctatus) dugu, zalantzarik gabe, espezierik ezezagunenetarikoa. Apo pikarta, igel-itxurako apotxo liraina da, …

Sarri egindako ekografien eraginak haurdunaldian

1994/03/01 Furundarena Salsamendi, Jose Ramon -
Praktika klinikoan ultrasoinuak erabat onartzen dira eta frogatua dago haurdunaldiko 16-20. aste-bitartean emakume guztiei eginez gero hilkortasun perinatala murriztu egiten …

TAIGA: munduko oihanik zabalena

1994/03/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Ipar Hemisferioko latitude altuetan, negu luze eta gogorretako eskualdean, izei, pinu eta urkiz osatutako oihan boreal amaigabeak monotonia bortitza sortzen du bidaiariaren baitan. Egunak joan, egunak etorri, oihanak dena inguratzen du, ikuskortasuna murriztuz, mugikortasuna eragotziz, itolarria sortarazi arte.

Mikroskopioen garapena

1994/03/01 Iza Mendia, Amaia -

Materialen Zientziak, materialen egitura eta propietateen arteko erlazioa ikertzen du. Maila atomikotik dimentsio makroskopikoraino, konposizio eta egituraren menpeko diren materialen propietateak aurresan ahal izateko, material-ikerlariek teknika desberdinez baliatu behar izaten dute, konposizioari zein egiturari buruzko informazioa materialaren barnealdetik zein gainazaletik lortzeko.

Argazki-kamera (II)

1994/03/01 Nogeras, Itziar -
Formatu handiko edo ertaineko kamerak bolumen handikoak dira eta 9x12, 6x9, 6x7, 6x6 (hau da arruntena) eta 6x4 cm-ko negatiboak …

Biltegien problema

1994/03/01 Angulo, Patxi -
Fernandez, V. -

Beren bizimodua egunkari-saltzaile bezala hasitako milioidunak ez dira Iparramerikako Estatu Batuetan bakarrik. Beste leku batzuetan ere (eta batez ere kondairetan) horrelako bilakaerak topatzen ditugu. Zoritxarrez milioidun bihurtzeko formularik ez dakigunez, irakurle adeitsuren batek jakinarazten digun bitartean goazen egunkariak saltzera, diru asko ez galtzen saiatuz (edo pixka bat irabaziz) apal bizitzeko modua izan dezagun. Zoria ez ote dago gure esku Ikerkuntza Operatiboen metodoak ezagutuz gero? “Publicis” izeneko lagunaren istorioa kontatuko dugu; gure ohizko egunkari-saltzailearena, alegia.

X izpizko nobak

1994/03/01 Arregi Bengoa, Jesus -

Askoz ere deigarriagoa da galaxia baten gunean egon daitekeen zulo beltz erraldoiaz aritzea, edozein galaxiatako izar bikoitzen baten jokaeraren erantzule izan daitekeen zulo beltz txikiari buruz hitz egitea baino. Hala ere, gaur egungo egoera ikusita, zulo beltzen existentzia erabat baieztatzeko aukera askoz ere handiagoa da izar bikoitzen osagaitzat identifikatzen saiatuz gero, galaxien guneetan aurkitzen saiatuta baino.

Fisikaz gozatzen (II)

1994/03/01 Bandres Unanue, Luis -
Urtarrileko alean esan genuenez, badakigu argi-izpiak linealki hedatzen direla. Are gehiago, propietate horren erabilpen bat ikusi genuen ziluetagintzan, hain zuzen. …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila