Etorkizuneko ordenadoreak gaur egun dituen eginkizunez gain, beste asko ere izango ditu. Bere baitan bisiofonoa, faxa, etxeko alarma eta beste hainbat funtzio izango du. Erraz erabili ahal izango dira oraingoak baino gutxienez hogei aldiz ahaltsuago izango diren etorkizuneko ordenadoreak.
Azkenaldian, urtetik urtera ari dira txirrindulariak, hala errepidean nola pistan, markak hausten. Gero eta azkarrago doaz, gero eta sofistikatuago eta bitxiago diren bizikletetan pedalei eraginez. Aurrerapen horietan makinan egindako hobekuntzek badute zeresanik.
Axolotea, luzeraz 30 cm-raino ailega daitekeen anfibio mexikar baten izen arrunta da ( Ambystoma mexicanum ). Axolotea anfibio urodeloa da, hau da, larba-aldian bezala isats luzea du bizitza osoan zehar, arrabio eta uhandreen antzera (gogoratu, apoa eta igela anfibio anuru direla). Haragi gozokoa ei da axolotea, jadanik azteka zaharrek mokau delikatutzat zutelarik. Mendebaldeko zientzilariek Hernán Cortésen (1485-1547) konkistaz gero ezagutu badute ere, axolotearen bizi-zikloa lanbro usu batek inguratu du eta animaliaren benetako estatusa misterios eta ulertezin mantendu da luzaroan. Alabaina, teoria ebolutiboaren ikuspegirik ausartenaren abiapuntu bilakatu da gaur egun.
Arkeoastronomia, dokumentu idatzirik gabeko garaian garatutako Astronomiaren azterketaz arduratzen den Zientziaren Historiako arloa dugu. Lehenago ere erabiliak ditugu arkeoastronomiako gaiak, hala nola Gizeh-ko piramide nagusiaz aritu ginenean. Oraingoan atzerago joko dugu denboran zehar eta Astronomiarekin zerikusirik izan lezaketen aztarna zaharrenez arituko gara.