Erreportajeak

Gurpila

1996/10/01 Irureta Azkune, Onintza -

Historiako uneren batean norbaiti otu zitzaion objektu biribil bat pirritan errazago mugi zitekeela objektu zapala arrastaka baino. Tramankulu biribil hori noiz eta non sortu zen eta sortzailea nor den ez dakigu, baina ordutik gizakiari neke ugari arindu dio gurpilak.

URA: elikagaien bihotza

1996/10/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Laburrak

CMMC'96: konpositeei buruzko kongresua Donostian

1996/09/01 Rodriguez Ibabe, Jose Maria -

Garai batean, aplikazio zehatz baterako zein material aukeratu behar zen nahikoa definituta egoten zen. Kasu gehienetan, teknikari edo diseinatzailearentzat osagaia edo pieza garatzeko materialen aukeraketa oso mugatua izaten zen. Urteetan zehar, materialen ezaugarriak definituta egoten ziren eta, horren ondorioz, aplikazio bakoitzari zegokion material-mota ia zuzen-zuzenean zehazten zen.

Uztaila paradisuan

1996/09/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Iruñetik buelta, lerro hauek idazteko “agindua” etorri zitzaidan. Baionan astebete pasa ostean, hamabost egun eman nituen uztailean Larraona Ikastetxean, Udako Euskal Unibertsitatearen bihotzean, eta hango berri zuei emateko eskatu zidaten erredakzio-kontseiluan. Itzuli orduko egin izan banu, zalantzarik gabe ez nukeen ondokoa zirriborratzerik lortuko; beste erabateko kontakizuna osatuko nukeen, beroagoa, gozoagoa apika. Izan ere, egunak pasatu ahala, horko irudiak lausotuz joan dira eta orain, hilabete batzuk irangan direlarik, kontakizuna hotzagoa izango dela iruditzen zait. Ez dakit. Hitzez hitz osatuko da UEUren XXIV. edizioari buruzko kronika “sentimentala”.

Xenotransplantea

1996/09/01 Montenegro, Jesus -

Xenotransplantea espezie bateko animalia baten organoa beste espezie bateko animalia bati transplantatzea da. Medikuntzan xenotransplante animalia baten organoa pertsona bati ezartzeari deitzen zaio.

Eskinosoa, basoetako salataria

1996/09/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -

FITXA TEKNIKOA Eskinosoa

Maskorrik gabe, arriskuei aurre

1996/09/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Betidanik pentsatu izan dugu gizakiok marraskiloa nahikoa animalia bigun eta makala dela, eta arrastaka garraiatzen duen etxe horren babesik gabe ez lukeela bizitzerik izango. Zer esango genuke, bada, maskorrik gabeko itsasoko marraskilo baten etorkizunaz? Hiltzera kondenatua dagoela agian? Alabaina, opistobrankio deritzen gastropodo biluzi eta motelek, itsasoko arrisku guztiei aurre egin diete gaurdaino. Maskorra bezalako babes pasiboa alde batera utzita, beren burua aktiboki babestea nahiago izan dute, bai beren defentsa propioez, bai beste animalia batzuei lapurtutakoez.

Mundua zure esku atlas elektronikoa

1996/09/01 Elhuyarko Informatika Taldea -

Ekainaren bukaeran kaleratu bazen ere, orain arte ez dugu zuri erakusteko betarik izan. Nolanahi ere, orain arte jende gutxik izan du Munduko Atlas Elektronikoa ikusteko parada. Ez da, beraz, erabateko “primizia”, baina inoren begiek urratu gabe ekarri dugu zuregana. Zer da Munduko Atlas Elektronikoa izeneko CD-Roma? Batetik, izenak berak dioskuna, hau da, CD Rom formatuan erabili ahal izango duzun munduko atlasa. Eta bestetik, multimediaren munduan Elhuyarrek eman duen azken urratsa. Izan ere, aspaldian ekin genion multimedia-arloa lantzeari, eta orain, proiektu berriak buruan ditugularik, eskaintza biribiltzera dator Munduko Atlas Elektronikoa.

Estuarioak eta gizakia

1996/09/01 Villate, Fernando -

Gizakiak ekosistema guztietan utzi ohi du bere arrastoa. Estuarioak ez dira, tamalez, salbuespen izan. Eta tamalez, diogu, gizakiak bere beharren arabera egokitu eta bortxatu izan dituelako ekosistema bizi hauek; portuak eraiki ditu, industria bertan kokatu edo neurririk gabeko azpiegiturak sortu. Zenbait kasutan, oreka naturala erabat apurtzeraino jokatu izan du horrela gizakiak. Hona hemen horren kontakizun eta salaketa apala, estuarioei buruz azken hilabete hauetan eskaini dizuegun artikulu-sortari bukaera emango diona.

Altuera-jauziaren teknika hobetzeko metodo berriak

1996/09/01 Alcalde Valverde, Juan Carlos -
Pérez Sarasola, Xabier -

1894an Pierre de Coubertin baroiak joko olinpikoetako izpiritua berreskuratzea proposatu zuenetik, teknikaren hobekuntzarekiko interesa handiagotuz joan da kirolaren arlo guztietan eta, ondorioz, munduko errekor markak urtero gainditzen dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila