FITXA TEKNIKOA Arabazozo pikarta
Martitz, planeta gorria, askoren ametsen kokalekua. Nork ez ditu kanelen istorioak entzun? Edo nork ez du izan Orson Welles-ek martiztarren inbasioaren kontura antolatutako kalapitaren berri? 1996an Martitzeran abiatuko diren hiru misioen datu nagusienak
Egiptoko obelisko bat Parisen ikusi nuen lehenengo aldiz, Concorde enparantzan hain zuzen ere. Zementuzko eraikin berriz beteta dagoen hiri zaratatsuaren erdi-erdian dago zut Ramses II.aren obelisko ikusgarria. Berau, zapaldutako piramide-itxura duen eta inskripzio hieroglifikoz hornituta dagoen granito arrosazko bloke monolitikoa da. Geroago, Europako beste hiriburu batzuetan ere ikusi ahal izan ditut obeliskoak, hala nola, Londres eta Erroman. Egiptoko kulturarekin zerikusirik ez duten halako hirietan obeliskoak ikusteak txundituta utzi nau beti.
Ordenadoreak, internet, datu-baseak, editoreak... Mundu berri baterako leihoak zabaltzen dizkiguten hitzak dira. Makinen garaia omen da gurea eta etorkizunean areagotuko ei da joera hori. Kultura berria? Kultura bakarra? Ingelesa jaun eta jabe? Aurkituko ote du euskarak zirrikiturik oihan berri horretan nor izateko? Ez pentsa, irakurle, galdera horien erantzunak ondoko artikuluan aurkituko dituzunik. Erantzun bat bera ere ez! Izan ere, horien eta antzeko gaien inguruan berba egiteko aukera azaroaren 22an izango da Donostian, Miramar Jauregian. Bertan elkartuko dira euskarazko softwaregintzan dihardutenak, erabiltzaileak eta, noski, hauekiko kezka duen jende asko. Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailari zor zaio elkarri gure penak kontatzeko aukera berri hau.
Etxetik batere mugitu gabe, informatikari euskaldunen komeriez berba egiteko solaskide aproposa aurkitzea ez da batere zaila izan. Elhuyar Kultur Elkartean urte franko daramatzagu arlo liluragarri honetan lanean, urte hauetan guztietan gure izenaz kaleratu diren hamaika produktuak lekuko. Alabaina, irakurle, produktu horiek egindako lanaren azken islada baino ez dira; urratu gabe zegoen soroan lan itzela egin behar izan baita emankorra izan dadin. Eta horretan, Elhuyarrek ere izan du bere egitekoa. Taldeko kideek, noski, UEUko Informatika Sailak Donostian antolatu dituen Topaketetan parte hartuko dute. Bertara joan baino lehen, hauxe kontatu digu Pili Lizaso lankideak.
Ametsetako lantegiak teknologia berriez baliatzea ez da kontu berria. Zineak berak ere bere garaian iraultzailetzat jo zuten teknika du oinarri nagusia. Holografia, ordenadorez egindako filmeak… Zein bide hartuko du zineak? Bihotzik gabeko teknikak menpean hartuko hartuko al du zinea?
Aurreko artikuluan dilatazioaren inguruko hainbat bitxikeriren berri eman genuen, oraingoan ere dilatazioak izango du bere txokoa doako ordulariak? atalean. Horrez gain, izango dugu berokiaz hitz egiteko aukera.
Hain gustuko duzun abesti hori, ingelesa ikasteko kasetak edota irakaslearen hitz-jarioak grabatuak dituzun zintak; horiek guztiak duela mende bat pasatxo ezinezkoak ziren. Musika zuzenean besterik ez zegoen entzuterik, soinua grabatzea eta erreproduzitzea ametsa zen.