Erreportajeak

Urrezko datuak

1996/09/01 Waliño, Josu -

Informazioaren garaian bizi omen gara eta gure inguruan pilatzen diren datuen artean, urrea aurkitu dute zenbaitzuk. Ez da harritzekoa. Gero eta datu gehiago biltegiratzen dute erakundeek eta lastoaren artean orratza bilatzea zaila bada ere, ahalegin horrek sor ditzakeen abantailak era askotakoak izan daitezke. Datuak eskuratzeko teknika berriek boterea lortzeko bidea urratzen lagun dezakete.

Automobilentzako airbag berriak

1996/09/01 Otaolaurretxi, Jon -

Orain dela hamabost bat urte azaldu zirenez geroztik, automobiletako airbagek gero eta hobeto erantzuten diote ibilgailuko segurtasunari. Dena den, hiruzpalau urte barru bidaiari bakoitzaren morfologiara egokitutako airbag “adimendunak” plazaratuko dira.

CHEJOV eta dilatazioa

1996/09/01 Bandres Unanue, Luis -

Andre Chejov-ek literatur arloan bere toki berezia badauka, eta ondo merezia gainera. Baina fisikaren esparruan ez dago beste horrenbeste esaterik, baldin eta bere ipuin batean kosakoen azpiofizial baten ahotan ipinitakoa berak sinesten zuela pentsatzen ez badugu behintzat.

Komuna

1996/09/01 Irureta Azkune, Onintza -

Premiazkoa, ezinbestekoa, derrigorrezkoa... bai garbitasunerako, bai erosotasunerako. XVI. mendean John Harington jaunak, idazle eta itzultzaileak, olerki artean, inspirazioa izan zuen... eta komuna asmatu zuen. Uraren gora-beherak

Gorputza, energia kontsumitzen duen makina (II)

1996/09/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Laburrak

Suak eramandako milioiak

1996/07/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Ekainaren 4an Kourouko jaurtiketa-zentruko hegaldi-kontrolak erabaki azkar eta mingarria hartu behar izan zuen: lurrutzi berri zen Ariane V jaurtigailua lehertarazi.

MENOPAUSIA: kateak eteten direnean

1996/07/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Baina zeintzuk dira egiazki menopausian eteten diren kateak? Ez du erantzun errazik galdera horrek eta itxura guztien arabera, Gipuzkoan emakume gutxik daki erantzun zuzena ematen. Izan ere, menopausiari buruzko informazio-eza nagusi omen da Gipuzkoan, Ginekologia Kontsultategiak eman dituen datuen arabera.

Osasun-Hezkuntza Eskolan. Gaur egungo egoera EAEn eta etorkizuneko proiektua Europan

1996/07/01 Oiarbide Begiristain, Amaia -
Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) aspalditik duen funtzioetako bat, eskolan haurren osasuna bultzatzea da. 1986an, OME eta UNICEFek argitaratu zuten txosten …

Bizkarreko minak jota

1996/07/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Lunbalgia bizkarrezur lunbarrean, bizkarraren behealdean nabaritzen den min-sentsazioa da. Gaitza baino gehiago, sintoma bat da eta kasu askotan prozesu onairea den arren, hainbat gaixotasun egon daitezke lunbago baten atzean. Populazioaren % 80ak edukiko du bere bizitzan zehar lunbalgia gertakariren bat edo beste, eta horietatik % 10ean 6 hilabete edo gehiago luzatuko da, edo kroniko bihurtuko da. Zorionez, kasurik gehienetan, arazoa egun gutxi batzuetan konpontzen da.

Aspirina sendagai unibertsala

1996/07/01 Louvelli Nieves, Iñigo -

Aspirina lehen aldiz kaleratu zenetik 100 urte betetzear dauden honetan, gehien kontsumitzen den sendagaietako bat dugu. Izan ere, aspirina, adikziorik sortzeko inolako arriskurik gabe, prezio eskuragarrian, sukarrari, minari zein inflamazio-erreakzioei eragiten die. Hiru propietate horiek izan dira, hain zuzen, beronen arrakasta handiaren erantzule: propietate antipiretikoa (sukarraren kontrakoa), analgesiko edo antalgikoa (minaren aurkakoa) eta antiinflamatorio edo hanturakontrakoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila