Erreportajeak

Kalitatea, moda hutsa baino gehiago

1996/12/01 Irureta Azkune, Onintza -
Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Kalitatea, osoko kalitatea, kalitate globala. Hamaika aldiz entzun ditugu kontu horiek eta kasu ia guztietan, iharduera ekonomikoren batekin loturik. Moda-modan dagoen kontzeptua da, inondik inora, kalitatearena. Alabaina, moda hutsa baino askoz gehiago dela esan ziguten Donostiara etorritako adituek. Honezkero jakingo duzuenez, Kalitatea, Hezkuntza eta Enpresa izeneko ihardunaldiak egin berri dira Miramar Jauregian. Eta bertara joan ginen gu ere, ondokoa zuretzat, irakurle, biltzera.
Mexikoko Monterreyko Teknologia Institutua
Etengabeko Hobekuntza Programako koordinatzailea
Illinoisko Unibertsitateko irakaslea
Euskal Herriko Unibertsitateko Kalitatearen katedra gidatuko du hasieran New York-eko institutuko irakaslea
Kalitatearen aldeko programatan aitzindaria

Elhuyar hiztegi elektronikoa

1996/12/01 ZETIAZ - Elhuyar -

Hiztegi Elektroniko honen oinarria Elhuyar Kultur Elkarteak aurtengo apirilean aurkeztu zuen Euskara/Gaztelania-Castellano/Vasco Hiztegia da. Liburua argitara eman zenetik, lan hori osotu eta hobetu egin dugu, hainbat lekuetatik jaso ditugun iradokizunei esker. Hiztegi hark etorkizuneko erabiltzailearen beharrak ere asetuko zituela esaten genuen garai horretan; orain, Hiztegi Elektronikoa kaleratzeko unea iritsi delarik, zure lana erraztu egingo dizugula esatera gatoz. EGITURAREN AZALPENA

MH: simulazioaren egoera eta gaitasunak

1996/12/01 Azkoaga, Joseba -
Ugarte, Agustin -
Urzelai, Gurutz -

Orain dela urte batzuk Makina Erremintaren munduan, beste sektoreetan bezala, simulazioa ez zen aplikatzen. Gaur egun simulazioa beharrezko bihurtu da. Bere oinarria fenomeno fisikoak deskribatzen dituzten ekuazio diferentzialen integrazioan datza, eta sistema konplexuen portaera dinamikoa aurreikusteko erabiltzen da, hots, makina eraiki baino lehen bere portaera ezagutzeko. Ekuazio diferentzial hauek sortzeko eredu matematikoak egiten dira. Funtzionamendua Hipotesiak

Numerologia (V)

1996/12/01 Angulo, Patxi -
"10"Hamar zenbakia, "11" Hamaika zenbakia, "13" Hamahiru zenbakia, "22" Hogeita bi zenbakia.

Presio-eltzea

1996/12/01 Irureta Azkune, Onintza -

XVII. mendean asmatutako tramankulua da, nahiz eta garai horretako etxekoandreek sukalderako erabili ez. Gaur egungo sukaldeetan, ordea, aski ezaguna dugu. Eltze berezi honi esker, izan ere, ez dago goiz guztia garbantzoak egosten pasa beharrik; instant batean egiten dira. Funtsean lurrin-makina sinple eta erabilgarria besterik ez da eta, nola ez, sukaldariek biziki estimatua.

Hesteetako garbiltzailea: Zuntza

1996/12/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Laburrak

1996ko Nobel Sariak

1996/12/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Materiaren egoeraz, egiturez edota giza organismoaren babes-mekanismoez luze hitz egin da azken hilabete hauetan. Baita egunkarietan ere! Urtean behin baino ez da horrelakorik gertatzen eta normalean egun gutxitako zientzi sukarra izaten da. Nobel jauna izaten da bat-bateko zaletasun horren erantzule nagusia edo zehatzago esanda, Suediako Akademiak eman ohi dituen Nobel Sariak.

Behi eroen gaitza

1996/11/01 Alvarez, Mikel -
Umaran Sanchez, Adelaida -

Behi eroen gaitza edo abelgorrien entzefalopatia espongiformea nerbio sistemako gaixotasun endekatzaile hilgarria da. Gizakiak ere antzeko ezaugarriak dituen Creutzfeldt-Jakobs-en sindromea (CJD) jasan dezake. Creutzfeldt-Jakobs sindromearen intzidentzia txikia bada ere (urtean 0,25-2 kasu milioiko), entzefalopatia hauek berebiziko kezka eta jakinmina piztu dute ikertzaileen artean bi arrazoi nagusi direla medio: batetik, eragileen edo prioien inguruan ezer gutxi dakigulako oraindik eta, bestetik, transmisio bideak ere ezezagunak direlako.

Aranzadiko Astronomia Saila

1996/11/01 Boneta, Jon Andoni -

Lehen aldiz duela sei urte antolatu zirenetik, gauzak erabat aldatu dira. Donostiak Aranzadiko Astronomia Sailari esker izan du hainbat fenomenoren berri. Zalantzarik gabe,urriko Astronomia Ihardunaldiak zaletu askoren egutegia finkatu du;ikusi besterik ez dago, irakurle, urtetik urtera elkartzen den jende-kopurua gero eta handiagoa dela. Horri erantzutearren, eskaintza gero eta osatuagoa da: hitzaldiez gain, SEAren II. Bilera Zientifikoa egin da aurten Donostian eta, zuetariko askok jakingo duen bezala, erakusketa arras interesgarria ere antolatu da. Hitzaldi hauei buruz eta Sailaren ibilbideari buruz hitz bi egiteko eskatu diogu Jon Andoni Bonetari, Sailak duen arrakastaren errudunetako bati. Donostian urrian burutu berri diren Astronomia Ihardunaldiak aitzakia hartuta, Aranzadiko Astronomia Saila hobeto ezagutzeko aukera dugu oraingoan. Egia da, irakurle, ez da aldizkari honetan agertzen den lehen aldia, baina, ba al dakizu nortzuk diren? edota, zer diren?

Ultzera senda daiteke

1996/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Duela denbora gutxira arte urdaileko (eta baita duodenoko ere) ultzerak jasateko arrisku-faktore nagusiak genetikoak eta elikadurazkoak zirela uste bazen ere, gaur egun Helicobacter pylori izeneko bakterioa jotzen da gastritis kronikoaren eta ultzera peptikoaren arrazoi nagusitzat.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila