Gure osasunarekin duen erlazioa dela eta, jan-neurri egokiaren inguruko kezka gero eta handiagoa da. Edonon aurki daitezke gaur egun elikadurari buruzko aholkuak, zenbait substantziaren azterketa zientifikoa —edo sasi zientifikoa— eta abar. Zenbat aldiz entzun duzu, irakurle, koipeek kalte egiten diotela gure organismoari? Askotan, dudarik gabe. Eta horrekin, noski, erabat ustela den ustea hedatzen ari da bazter guztietara. Artikulu honen izenburua irakurrita, berehala ohartuko zinen gu ez garela iritzi berekoak. Ikus dezagun zergatik.
Iraganean, automobilgintzaren sektoreak jasandako krisi larriek eraginda, enpresek erantzun berritzaileak eman izan dituzte eta industria osora zabaldu diren neurri hauek sarri aro industrial berri bat eragin izan dute. Hau izan daiteke “Moduluka Egindako Automobila” planteamenduaren kasua.
Arrautzak egosteko ontzi bat behar dugula gauza jakina da, baina nork pentsa dezake eltze hori paperezkoa izan daitekeela? Hau irakurri ondoren burutik sano ez nagoela inork esaten badu, ez naiz harrituko: hala dirudi eta.
Informazioa gordetzeko, idazteko... euskarri bat baino gehiago ezagutzen eta erabiltzen da gaur egun. Nolanahi ere, papera da ezagunena eta erabiliena. Duela urte batzuetatik hona, ordea, euskarri berriak hedatzen ari dira, disketeak eta CD-ROMak, esaterako.
Dantzalekuetan “bakailao” musika dela edo “tekno” musika dela, batez ere asteburuetan berebiziko parrandak antolatzen dira eta, erritmoari denbora luzez eusteko, gazteek maiz hartzen dituzte “estasi” izeneko pilulak. Gezurrezko euforia laburraren ondoren, ordea, droga hauek kalte larriak eragiten dizkiote gorputzari.
FITXA TEKNIKOA
Apoarmatu korrontezalea
Martxan jarri zenetik lau urtera, Iruñeko Planetariumak bere eskaintza handiagotu egin du aurten. Biribildu, esango genuke, kartarako menua aurki baitaiteke aurtengo Izar Eskolako egitarauan: sei urteko neska-mutilen jakinmina asetze soiletik, Unibertsoaren ikuspegi osoa emateraino. Ez da, alajaina, nolanahiko eskola! 1. MAILA IKUSI MAKUSI... 2. MAILA IZARRAK ETA BESTE 3. MAILA IZARRETAKO ZIRKUA 4. MAILA GORA BEGIRA EGUZKIAREN SENIDEAK 5. MAILA ORTZIKO PUNTUAK 5. eta 6. MAILAK UNIBERTSORA JOAN-ETORRIA 6. MAILA SU BIZIAK
Eskualde, biotopo edo paisaje ezberdinetako faunaren osaketa, espezie ezberdinen banaketa eta hauek dituzten edo izan dituzten dinamika eta aldaketen azterketa zoogeografiaren aztergai dira (Müller, 1974). Zoogeografiaren baitan, ordea, ikuspuntu klasikotik behintzat, zurruntasun handia izan da animali komunitateak ulertu eta interpretatzeko orduan. Komunitate bakoitzak bizi den biotopoarekiko duen lotura eta elkarrekintza onartzetik abiatuz, oreka ekologikoa eta oreka biozenotikoa bezalako kontzeptuen ulertze hertsiegia egin dira sarritan. Ondorioz, eskualde zehatzetako faunaren interpretazioa ere gehiegitxo mugatu da, bizidun gehienen hedapen, banaketa eta ugaritasunak duen –edo izan dezakeen– dinamismoa gutxietsiz.