Aurreko alean koipeak izan ziren gure hizpide. Oraingoan, berriz, proteinen txanda da. Dakigunez, proteinak ezinbestekoak dira osasuntsu mantentzeko. Baina ba al dakizu zein funtzio betetzen duten? Eta zeintzuk diren proteina iturriak? Iturri guztiek berdin balio al dute? Ondorengo orrietan topatuko dituzu erantzunak, irakurle!
Inkek, antzina Perun bizi izan zen herriak, denbora neurtzeko beren modu berezia zuten. Denbora ezagutzea funtsezkoa zen haien bizimodurako, horrek finkatzen baitzien lurra noiz landu, hazia noiz erein eta uztak noiz bildu. Halaber, jainkoei egindako gurtza erritualak eta bestelako jaiak ospatzeko egunak ere ondo zehaztuta zituzten inkek. Herri primitiboa zen eta beraien jakinduria sinesmen mitologiko korapilatsuei eta Lurraz kanpoko indarrei lotuta ageri zen beti. Hala ere, harritzeko moduko zehaztasunez jakin zitzateketen urteko egunak nahiz solstizio eta ekinozioak. Horretarako, intihuatana izeneko harriak erabili ohi zituzten. Harri horiek granitozkoak ziren eta egokiro orientatuta zeudenez, eguzki-erloju gisa jokatzen zuten: Eguzkia “harrapatu” egiten zuten.
Jose Mari Rodriguez Ibabe
Injineru Eskolako irakaslea eta CEITeko ikertzailea Unai Ugalde
Kimikaria eta Kimika Fakultateko dekanoa Jon Larrañaga
Biologoa
Hegaztien migrazioak, ekologia, fisiologia eta etologia liburua Kepa Altonaga
Biologoa
Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan liburua Jesus Mª Aizpurua eta Jose Javier Gracenea
Kimikariak
Diseinu-drogak liburua Estibaliz Diez
Azken mohikanoen zurrunbiloa: gutxi izatearen arriskua artikulua Asier Sarasua
Adan de Jarza markesak laga zigun ondarea: pinu-landaketak eta Euskal Herriko hegazti-komunitateak artikulua J.M. Campillo eta A. Urzelai
Positroi igorpenaren bidezko tomografia artikulua Luis Maria Bandres
(Elhuyar Kultur Elkarteko kidea eta Gipuzkoako Gizarte Zerbitzu Departamentuko Foru diputatua) Miren Azkarate
(Euskaltzain oso eta EHUko Euskararako errektoreordea) Josune Ariztondo
(Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea) Jokin Azkue
(HABEko zuzendari orokorra) Mikel Aizpuru
(UEUko zuzendaria) Xabier Huizi
(Gipuzkoako Diputazioko Kultura eta Euskara Departamentuko zuzendaria)
Homogeneizaziorantz jotzen duen mundu honetan talde txikien egoera ez da erraza. Mundua aberastasunez hornitzen duten paisaje, espezie eta etnia minoritario asko galtzen ari gara. Izan ere, edozein populazio murriztuz doan heinean, desagerpenerantz bultzatzen duen zurrunbiloan harrapatuta geratzen da, azken mohikanoaren gisara. Hortik ateratzeko laguntza behar dute. Horri buruzko ikerketak ugaritu ahala, gero eta irudi kezkagarriagoa lortzen dugu: populazio txikien biziraupena baldintzatzen duten faktoreak gero eta gehiago ageri dira eta, ondorioz, konturatzen gara populazioak salbatzekotan, uste baino askoz ale gehiago eta askoz azalera handiagoko lurraldeak kontserbatu behar ditugula.
Kalean eguraldiari eta autoei aurre eginez txirrindulariek darabilten bi gurpileko ibilgailua bizikleta da. Indurainek orduko errekorra ezartzeko erabili zuen bizikletak, “ezpata” deiturikoak, itxura oso berezia zuen arren,
bizikleta zen. Eta eginkizun bat ala bestea izan bizikleta guztiek ezaugarri berberak dituzte: bi gurpil eta katea bati akoplatuta dagoen pedal-sistema.