Estasiaren “bentajak”

Dantzalekuetan “bakailao” musika dela edo “tekno” musika dela, batez ere asteburuetan berebiziko parrandak antolatzen dira eta, erritmoari denbora luzez eusteko, gazteek maiz hartzen dituzte “estasi” izeneko pilulak. Gezurrezko euforia laburraren ondoren, ordea, droga hauek kalte larriak eragiten dizkiote gorputzari.

Estasi izeneko pilulek irudiren bat eduki ohi dute grabaturik eta, irudiaren arabera, eragina desberdina izaten da. Usoa, emakumea edo sagarra grabaturik badute, love taldekoak dira eta hartzen dituenarengan eragin enpatikoa dute, hau da, beste pertsona batek sentitzen duenaz jabetzea erraztu egiten dute. Diamantea, zezena edo indiarraren burua markaturik dutenek askoz ere estimulatzaile gehiago izaten dute; pseudoefedrina edo anfetamina sulfatoa, adibidez.

Egunkaria

Estasia, bere forma eta prezio merke samarra dela eta (2.000 pta. edo 80 libera inguru balio du), badirudi sendagai arrunta besterik ez dela. Pilula hartzen duenak hogei minutu ingururarte barruko giroak gora egiten duela sentitzen du eta gero, euforia eta inguratzen duenarekiko enpatia sentitzen ditu zortzi bat orduz.

Eragin hori izateko ikus dezagun hartzailearen garunean zer gertatu den. Estasia MDMA (3,4 metilenodioximetanfetamina) deitutako anfetaminaren eratorria da. Garuneko neuronen ohizko funtzionamendua oztopatu egiten du. Neuronek serotonina (edo 5 hidroxitriptamina) erabiltzen dute neurotransmisore gisa. Serotoninaren zeregina konplexua da, gure “umorea” erregulatzeaz gain gorputzaren termorregulazioan, logurea izatean eta gosea izatean ere eragina duelako.

Egoera normala denean, garunak oso ongi kontrolatzen du neuronetako sinapsien bidez transmititzen den serotonina-kopurua. Neurona batek askatzen duen neurotransmisorea beste neurona baten hartzaileetan finkatzen da, eta sobera dagoen serotonina jatorrizko zelulak bereganatu egiten du. Baina MDMA garunera sartzen denean, serotonina asko eta azkar askatzen da sinapsietan eta jatorrizko zelulak ez du zurgatzen soberakoa. Ondorioz, sinapsiak serotoninaz blai egoten dira eta drogatutakoa “estasian”.

Gaur egun pilulen konposizioa etengabe aldatzen ari da debekatzen duten legeei ihes egiteko. Pilula debekatzen dutenerako trafikatzaileek beren stocka agortua izaten dute eta beste pilula bat saltzen aritzen dira.

Hogei minutuz serotonina askatu eta askatu egiten da, eta hartu behar dituzten zelulek, MDMAk oztopatzen dietelako, ez dute serotoninarik zurgatzen. Ordu batzuk igarotzen direnean, ordea, drogatuaren “estasia” desagertu egiten da, neuronak serotoninarik gabe geratzen direlako.

Mekanismoak nola funtzionatzen duen garbi ez badago ere, MDMAren arazoan dopamina izeneko beste neurotransmisore bat hasten da. Honek minaren eta nekearen sentsazioa ezkutarazi egiten ditu. Horregatik dantzan ari denak zangoko muskuluan karranpa badu ere, ez du sentitzen eta ordutan dantzan aritu arren nekerik ere ez.

Sortzen diren kalteak

Gorputzaren tenperaturak ere gora egiten du, serotonina sobera egonda termorregulaziorik ez dagoelako. Batzuetan gorputzeko tenperatura 43 graduraino igotzen da eta deshidratazioa izaten da ondorioa. Hala ere, droga hartutako dantzariak ez du ur gehiegi edan behar, estasiak gernuaren produkzioa kontrolatzen duen hormona-sistemari eragiten diolako. Bi edo hiru litro ur baino gehiago edanez gero, ura zeluletan pilatu eta hauek lehertu egin daitezke, garunean oso kalte larriak eraginez.

Estasiak garunean kalteak (buruko lesioak eta paralisiak) ere eragin ditzake odol-basoak zabaltzen dituelako. Gibelak ere huts egin dezake, entzimek estasia degradatzen neurriz gaineko lana dutelako. Bihotzean arteri presioak gora egiten du eta erritmoak ere bai, maila arriskutsuetara hel daitezkeelarik. Urdailak ez du gose-sentsaziorik, baina goragaleak maiz izaten dira eta botaka ere maiz egiten da.

Gaur egun pilulen konposizioa etengabe aldatzen ari da debekatzen duten legeei ihes egiteko. Pilula debekatzen dutenerako trafikatzaileek beren stocka agortua izaten dute eta beste pilula bat saltzen aritzen dira.

Estatu Batuetan Baltimore-ko John-Hopkins Unibertsitatean Paul Ricaurte-k arratoi eta tximinoekin ikerketak egin ditu. Serotoninaz blai dauden nerbio-zelulak epe luzera endekatu egiten dira eta tximinoengan kalteak konponezinak direla dirudi. MDMA gehiegi dagoenean eragin toxikoak ere aztertu ditu, gorputzaren tenperaturak gora egin eta deshidratazioa dagoelako.

Londresen Joe Black eta bere taldeak, likido zefalorrakideoa aztertuta, serotoninaren metabolito diren 5-HIAAren kopurua nabarmen jaisten dela ikusi dute. Normalean nerbio-zelulak serotoninaz erasotakoan detektatzen dira jaitsiera horiek.

Estasiaren historia

MDMA anfetamina Alemanian sintetizatu zen lehen aldiz 1914. urtean. Orduan gosea kentzeko erabiltzen zen, baina hartzen zutenek “efektu bitxiak” sentitzen zituzten eta merkatutik erretiratu egin zuten.

Urte askotan baztertuta egon ondoren, hirurogeigarreneko hamarkadan berpiztu zuten. Armadan soldaduak denbora luzez erne egoteko “aminak” bilatzen hasi ziren. Garai hartan 200 droga baino gehiago asmatutako Alexander Shulgin biokimikariak molekula sintetizatu, probak egin eta ikerketetako emaitzak plazaratu zituen.

Droga honen fama psikologoengana heldu zen eta laster MDMA psikoterapiako bulegoetan erabiltzen hasi ziren. Pazienteei hitz egiten lagundu behar zien. Anfetamina hau laster zabaldu zen unibertsitate-campusetara eta inguruko klubetara. 1985. urtean Estatu Batuetako Food and Drug Administration erakundeak debekatu egin zuen eta orduan hartu zuen “estasi” izena. Estatu Batuetako New York eta Chicagotik Europara etorri zen eta Baleareetako Eivissan erabat ugaldu zen turista britainiarren eskutik.

Pilula hartzen duenak hogei minutu inguru arte barruko giroak gora egiten duela sentitzen du eta gero, euforia eta inguratzen duenarekiko enpatia sentitzen ditu zortzi bat orduz.
Jagoba Manterola. Egunkaria

Gaur egungo estasiek ordea, ez dute hasierakoekin zerikusirik. Etengabeko mutazioan dabilen droga dugu, debekatzen duten legeari ihes egitearren. Diseinuzko drogen sailekoa da eta gaur egun, adibidez, “estasi berdea” dago modan. Hilabete asko saltzen aritu ondoren, duela gutxi atera dute droga hori debekatzeko legea. Diseinuko droga berria atera, poliziak eskuratu, laborategian aztertu eta azkenean debekatzen denerako, droga hori merkatutik erretiratu egiten dute eta beste bat atera. Nahikoa erraz sintetizatzen da estasia, baina gero eta MDMA gutxiago du. Horren ordez antzeko beste produktu batzuk sartzen dituzte: DA (3,4 metilenodioxianfetamina edo maitasun-droga izenekoa), MDEA (3,4 metilenodioxietilanfetamina edo Eba izenekoa), 2-CB (feniletilaminak edo Nexus izenekoak) eta anfetaminak.

Beste arazo bat piluletan dagoen substantzi kopurua izaten da. MDMA-kantitatea pilulako 9 eta 117 miligramo bitartekoa izan daiteke, MDEA-kantitatea 17 eta 128 miligramo bitartekoa, anfetamina-kantitatea 8 eta 46 miligramo bitartekoa, etab.
Diseinuko drogak egitea negozio handia da zenbait kimikarirentzat. Gainera, ezkutuko laborategiak kontsumo-zentroetatik hurbil egoten dira, trafikoan harrapatzeko arriskua txikiagoa izan dadin.

Eta gurean zer?

Euskal Herria ez da aipatu dugun joera horretatik kanpo geratu, noski. Gurean ere gero eta gehiago kontsumitzen dira estasiaren pareko droga sintetikoak. Merkatuan berri samarrak dira, ordea, eta, beraz, zaila da horien kontsumoaren joera aztertzea. Izan ere, erakunde desberdinek bildutako datuak nahikoa berriak dira eta nekez aurkitzen da bost urte baino gehiagoko perspektiba eman dezakeen inkestarik.

Eusko Jaurlaritzako
Drogomenpekotasunerako Idazkaritzak argitaratzear duen “ Drogak Euskadin 1996 ” izeneko txostenean aurkitu ditugu, hain zuzen ere, nola edo halako ikuspegi osoa ematen duten datu bakarrak eta, beraz, horixe erabili dugu guk oinarri nagusitzat ondoko datuak eta kontsumoari buruzko joerak aztertzeko.

Iparraldeko datuak eskuratzerik ez dugu izan eta, beraz, bertako joerak isladatu gabe geratuko dira artikulu honetan. Halaber, Nafarroako kontsumo-datuei dagokienez, aurki berrituko omen dira drogomenpekotasunari buruzko azterketak; Nafarroako ohiturei buruzko azken datuak hamarkada honen hasieran bildu ziren eta, beraz, ez dute merkatuan sartu berri diren droga hauen kontsumoa behar bezalako zehaztasunez jasotzen.

Eusko Jaurlaritzako inkestan jasotzen diren datuen arabera, droga sintetikoen balizko erabiltzaileak gazteak dira nagusiki. Kokaina eta azidoa bezainbeste kontsumitzen omen da estasia. 1994. urtetik hona estasiaren kontsumoak gora egin duela esan badaiteke ere, oraindik ez omen dago oso hedatuta gure artean: E.A.E.n 8.500 lagun inguruk aitortu du inoiz erabili izan dituela diseinuzko droga berriak.

Iazko datuek argi gehiago egin dezakete gai honetan. Ehun herritarretik bik aitortu du inoiz erabili izan duela estasia, baina probatzeko edota behin bakarrik hartu izan dutela diote gehienek. Kontsumoa, beraz, oso noizbehinkakoa da gaur egun.

21 eta 25 urte bitarteko gazteen artean emendatu da droga hauen kontsumoa. Adin-tarte horretan, gazteen % 4k erabiltzen omen ditu gaur egun eta % 10ek erabili zituen garai batean. Gaur egun estasiaz baliatzen direnen artean, % 2k hilean behin, bitan edo gehiagotan erabiltzen dituela aitortzen du.

26 eta 30 urte bitartekoen artean ez da diseinuzko droga-kontsumorik detektatu; bestalde, 31 eta 40 urte bitartekoen artean kontsumoa nahikoa txikia da, % 0,1 ingurukoa.

Sexuari dagokionez, gizonezkoen artean handiagoa omen da diseinuzko droga kimikoenganako joera. Nolanahi ere, 1994. urtetik hona nabaritu den kontsumo-hazkundea berdin-berdin eman da bi sexuetan.

Lurralde-banaketa aztertuz gero, azkenik, Gipuzkoa omen da estasi-kontsumoaren tasarik handiena duen herrialdea.

SEXUA Emakum.SEXUA Gizon.E.A.E. ArabaE.A.E. BizkaiaE.A.E. GipuzkoaEgungo
kontsumitzaileak
Iraganeko
kontsumitzaileak-
0,80,8
4,20,5
1,20,3
2,50,6
2,9GUZTIRA679679406476476
1. taula: Azido-kontsumitzaileak Euskal Autonomia Elkartean.
19941996

Egungo kontsumitzaileak
Iraganeko kontsumitzaileak

0,2
0,80,8
4,2GUZTIRA679679
2. taula: Diseinuzko drogen erabilerak izan duen kontsumo-hazkundea 1994-1996.
Egungo kontsumitzaileakIraganeko kontsumitzaileak

Inoiz ez
Probatu soilik
Oso gutxitan
Gutxitan
Maiz
Egunero

99,5

0,2
0,3


98,1
1,2
0.4
0,3

–GUZTIRA679679
3. taula: Diseinuzko drogen kontsumu maiztasuna.
Adina 15-20Adina 21-25Adina 26-30Adina 31-40Adina 41-50Adina 51-60Adina 60

Egungo kontsumitzaileak Iraganeko kontsumitzaileak

-
2,83,7
10,3-
-0,2
2,2-
--
--
-GUZTIRA145150123250229188273
4. taula: Diseinuzko drogen kontsumitzaileak adinaren arabera.
Sexua Emakum.Sexua Gizon.E.A.E. ArabaE.A.E. BizkaiaE.A.E. Gipuzkoa

Egungo
kontsumitzaileak
Egungo
kontsumitzaileak

0,3
0,60,7
3,00,2
0,70,4
1,90,6
2,3GUZTIRA679679406476476
5. taula: Diseinuzko drogen kontsumitzaileak sexu eta lurraldearen arabera.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila