Erreportajeak

Boligrafoa

1997/04/01 Irureta Azkune, Onintza -

Asmakuntza sinplea dirudi boligrafoak, ezta? Tapa kendu, puntaz behera eskuan hartu eta idatzi, besterik gabe. Ez lukete hori esango boligrafoaren asmatzaileek gaur egun gure artean baleude. Ia mende bat behar izan zuten papera tinta-orbanez zikinduko ez zuen boligrafoa egiteko. Zeinek esango!

Nola asetu kaltzio- eta burdin beharrak?

1997/04/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Mineralak oso garrantzitsuak dira giza gorputzak behar bezala funtziona dezan. Mineral-ezak edo behar baino gutxiago izateak gaixotasun batzuk eragin ditzakete.

ERREUMAK K.O.

1997/03/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

“Bi pauso jarraian emateko gauza ere ez naizela uzten nau Merreumak!” Zenbat aldiz entzun duzu horrelakorik, irakurle? Are gehiago, zenbat bider geratu behar izan duzu ohean etzanda, lunbagoak edo jota? Izendapen generikoa erabiliz, horiek guztiak erreumatismoaren agerpen desberdinak direla esango dizu medikuak. Kalean, berriz, ditxosozko erreumari egozten zaio guztiaren errua.

Gehiegikerien ondotik, zer?

1997/03/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Jaiak eta festak pasatu dira, Ihauteriak ere atzean utzi ditugu eta Garizuman sartuta gaude jadanik. Ez daukat hemen “sermoi” itxurakorik egiteko asmorik, baina ukaezina da festa-giroan normalean baino gehiago jan eta edaten dugula. Eta gehiegikeria horiek gorputzari kalte egiten diotenez, ikus dezagun nola konpon genezakeen pare bat hilabetetan (hasi Eguberrietan eta San Sebastianak tartean Ihauterietaraino) neurritik kanpo ibiltze horrek gure gibel gaixoari emandako jipoia.

Otsoaren arazoa eta kontserbazioa (eta 2)

1997/03/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -

—Nora zoaz, Txanogorritxu? —Amonarenera, ihauterietarako mila durokoa eskatzera...

PVCari buruzko eztabaida gizartean

1997/03/01 Urkizu, Urtzi -

XX. menderarte plastikorik gabe bizi izan da gizakia, baina mende honetako erdialdeaz geroztik gauzak asko aldatu dira. Honela, Mendebaldeko gizartearentzat plastikoa oso asmakuntza garrantzitsua izan da. Gaur egun, gizakiak erabiltzen dituen gauzakietatik heren bat gutxienez plastikoz eginak daude. Eta plastikoen artean PVCaren industriak indar handia hartu du azkeneko urteetan. Alabaina PVCaren inguruan eztabaida ugari sortu da Greenpeacek poluitzailea dela esan zuenetik. Bestalde, plastikoa ekoizten duen industriak kontrakoa dio eta kaltegarria ez dela defendatzen du. Plastiko hau ekoizteko kloroa behar da eta gehienen ustez kloroa da eztabaidaren gakoa.

Adan de Yarza markesak laga zigun ondarea: pinu-landaketa eta Euskal Herriko hegazti-komunitateak

1997/03/01 Sarasua Aranberri, Asier - Biologoa

Mario Adan de Yarza Markesari ez zitzaion batere gustatu 1877ko goiz hartan entzun zuena: Foru Aldundia disolbatzeko agindua emana zen Madrildik. Azken karlistadaren ondorioak ziren horiek eta 31 urte lehenago Bilbon jaiotako abokatu eta politikari gaztea lan barik geratu zen egun batetik bestera. Ez dirudi, dena den, larregi larritu zenik eta liburuak, legeak eta idazki ofizialak alde batera utzita, gehien gustatzen zitzaiona egiteko aukera aproposa ikusi zuen. Egun horretatik aurrera, nekazaritzan eta basogintzan murgildu zen erabat, Europan eta Ameriketan zehar hainbat leku ezagutuz eta herrialde bakoitzean erabiltzen zituzten nekazaritza teknikak eta baso-birlandaketak aztertuz.

Positroi igorpenaren bidezko tomografia

1997/03/01 Campillo Robles, Jose Miguel - Fisika Saila
Urzelai Pinedo, Ainhoa -

Askotan, oinarrizko fisikari buruz hitz egiten dugunean, gai hori oso teorikoa dela eta eguneroko bizitzatik kanpo dagoela ematen du. Lan honetan aurreko hori ez dela egia ikusiko dugu.

Zientzien Historiaren euskal museoa

1997/03/01 Urkizu, Urtzi -

EHUko Leioako campusean, Medikuntza Fakultatean eta Bibliotekan dago Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa. 1.520 metro karratuko azalera du, 21 aretotan banatuta eta bertan 4.549 gauzaki eta 5.000 liburu daude, batez ere helburu didaktikokoak. Medikuntzaren historiaren Museoa da nagusiki, baina Natur Zientzien eta Teknologiaren historiaren museoa ere bada. Ikus dezagun, bada, Euskal Herriko Medikuntzak nondik jo duen azken mendeetan.

Munduko erlojurik zehatzena

1997/03/01 Otaolaurretxi, Jon -

Denbora doitasun handiz neurtzeak gero eta garrantzitsuagoa da hainbat arlotan: espazioaren ikerketan, telekomunikazioetan, informatikan eta abarretan. Horretarako segundoaren milioirenaren milioirenak neurtzeko gai diren erloju atomikoak erabiltzen dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila