Erreportajeak

Hidrogeno-loturak Horizonte berriak kimikan

1997/11/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Urriaren 15ean Donostiako Kimika Fakultateko ikastaroen irekiera ekitaldian Abdezarrak Duhal irakasleak hidrogeno-loturei buruz egiten ari diren azken ikerketek irekitzen dituzten horizonte berriez mintzatu zen.

Soinuaren abiadura gainditu nahi

1997/11/01 Azkune Mendia, Iñaki -

Soinuaren abiadura baino handiagoan maiz ibiltzen dira hegazkin militarrak, baina lurrean gurpilei esker dabiltzan ibilgailuek ez dute inoiz muga hori gainditu; 1.200 km/h-ko abiaduran joatea ez baita txantxa.

Hondorik gabeko edalontzia

1997/11/01 Bandres Unanue, Luis -
Edalontzi bat hartu eta urez bete dezagun gora-goraino. Edalontziaren ondoan orratz batzuk ipiniko ditugu. Edalontzia urez beteta dagoela, bi edo …

Otorduetan ezinbestekoa: ogia

1997/11/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Egungo joera komertzialari jarraituz, ogia kontsumitzaileen behar eta gustuetara egokitzen dela esan dezakegu.

Amanita phalloides: basoetako hiltzaile berdea

1997/10/01 Mintegi, Imanol -
Murgialdai, A. -
Txoperena, Gabriel -
Ibarguren Olalde, Karlos -

Behar bezala ezagutuz eta errespetatuz gero, atsegin handia eta gozatzeko anitz aukera ematen dizkigu naturak. Hauekin tartekatuz, ordea, arriskuak ere nonahi daude; perretxikoak dira esandakoaren lekuko. Gizakiarentzat toxikoak diren 70 bat espezie ezagutzen badira ere, bakar batzuk besterik ez dira arriskutsuak. Hauetako galgarrienetako eta era berean usuenetakoa Amanita phalloides dugu. Perretxikoek eragindako heriotza guztien % 90 egotz dakioke hiltzaile berde honi.

2000. urteko apokalipsi informatikorantz

1997/10/01 Elizondo, Luis -
Bi urte barru, urtea adierazteko azkeneko 2 digituak bakarrik erabiltzen dituzten software programek arazo larriak sortuko dituzte nonahi. Munduko erloju …

Botiken abezedarioa

1997/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Botikak oso tresna garrantzitsuak dira gaixotasunak tratatzeko. Eta horiek modu arrazionalean erabiltzea ezinbestekoa da onurarik handiena lortzeko eta baita eskura dauzkagun baliabideak modurik hoberenean aprobetxatzeko ere.

Hondakinak murrizteko bideak

1997/10/01 Etxaide, Maider -

1993ko udaberrian aurkeztu zen Euskal Autonomi Elkarteko Hondakin Berezien Kudeaketa Plana. Giza iharduerek eta industriak inguruan duten eragin kaltegarria saihestea zen planaren helburua, hondakin-ekoizpena 2000. urteari begira % 25 gutxiagotzea, alegia. Horretarako bi ildo nagusi jorratu beharra ikusi zen: hondakin-ekoizpena murriztea eta hondakinok berriro erabiltzeko bideak sustatzea. Testuinguru horretan, hainbat azpiegitura sortu dira azken urteotan, Administrazioak berak bultzatutakoak gehientsuenak.

Donostiako padurak: RIP

1997/10/01 Estonba Mintxero, Mikel -
Denboraren makina erabiltzeko aukera izango bagenu eta duela 200 bat urteko Donostiara itzuliko bagina, bertan aurkituko genukeen paisajeak ez luke …

Lerro-lerroan hegoalderantz

1997/10/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -

Bihar elurra ”. Hauxe izan zen artzaiak antzara-saldo handi hari begira esan zigun lehenengo gauza. Biharamunean elur izpirik bota ez bazuen ere, eguraldi hotza eta euritsua egin zuen. Gehienontzat oharkabean pasatzen diren arren, nekazaritza-giroko jendearentzat antzara eta kurriloen joan etorriek garrantzi handia izan dezakete. Izan ere, urtero zeruan barrena ikusten diren formazio zaratatsu horiek urtaro batetik besterako aldaketa iragartzen dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila