Erreportajeak

Satelite-konstelazioak: Lurra amaraunean harrapaturik

2000/01/01 Delgado Martinez, E. -
Matute Arroyo, Gorka -

Informazioaren globalizazioaren aroan bete-betean sartu gara eta komunikazio-sistema globalak behar ditugu. Zer da hori?
Edozein motatako informazioa —testuak, irudia, soinua, bideoak... informazio multimedia alegia— oso azkar eta munduko edozein bazterretatik maneiatzea. Horretarako, telekomunikazio-enpresa nagusiek aurkitu duten irtenbidea satelite-konstelazioak —satelite-sareak alegia— dira. Hainbat sistema eta proiektu daude, baina, erabiltzaile arruntari begira, garrantzitsuenak Teledesic, Iridium eta Globalstar sistemak dira.

Eboluzioari ihes egin dioten izakiak

2000/01/01 Dickn, Lynn -

Zelula anitzetako espezie baten bizi-iraupena milioi bat eta hamabost milioi urte bitartekoa da. Lurrean bizi izan diren espezieen % 99,9 desagertu egin da. Hala ere, zenbait animalia eta landare ez dira aldatu dinosauruak lur gaineko errege ziren garaietatik eta, oraindik, bizirik diraute. Nola liteke hori? Zein ezohiko ezaugarri dituzte animalia horiek milioika urtetan aldatu gabe irauteko?

2000. urtea, besteak beste, Matematikaren urtea

2000/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

2000. urtea, zenbaki biribila, Matematikaren eta Matematikarien urtea. Nazioarteko Matematika Elkarteak horrela izendatu du. Gehienentzat Matematikak aldatzen ez den zerbait adierazten du, eskola-garaian ikasi, ahal izanez gero gainditu, eta gerora ezertarako erabili ez eta gainera aldatu ez denak. Matematikariek, berriz, garrantzizkotzat jotzen dute, eta diotenez ezinbesteko da natur zientzietan, gizarte-zientzietan, eta teknologian. Gaur egungo gizartea ulertzeko ezinbesteko omen da. Kontuak kontu, 2000. urte biribil hau Matematikaren urtea izango da.

Internet home: etorkizuneko etxeak gaur

2000/01/01 Waliño, Josu -

Sukaldean bazkaria prestatzen ari garen bitartean beste gela batean lo dagoen haurra zaintzen egotea, edo lanetik irtetera goazenean etxea bero izan dezagun berogailua piztea eta antzeko ideiak jada ez dira etorkizuneko ametsak. Cisco konpainiak Internet Home delakoa aurkeztu berri du Europan, aukera horiek eta gehiagorekin.

50 urte dituen ordenagailua

2000/01/01 Waliño, Josu -
Duela gutxi aurkitu dute, biltegi batean ahaztuta, Australian garatutako lehen ordenagailua.

Zenbat pisatzen du gorputz batek erortzean

2000/01/01 Bandres Unanue, Luis -

Igogailu batean zaudela, jaisten hasten denean ez al duzu inoiz sentsazio berezi bat hauteman? Pertsonak amiltzean nabaritzen duen ezohizko arintasunaren antzerakoa da. Hori, berez, ez da grabitaterik ezaren edo grabitatea txikiagotzearen sentsazioa baino.

Zer du patatak denen gustuko izateko?

2000/01/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Patataren historia aztertuta, jatorria Amerikako Andeetan duela ikusten da, han asko lantzen den “papa” izeneko tuberkuluan. Nahiz eta Pizarrok 1534. urtean Iberiar Penintsulara ekarri zuen, XVIII. mende arte ez zen gizakien elikagai bilakatu, hasiera batean patatak gaitzak sortzen zituela uste zelako. Baina mende horretan Europa astindu zuen nekazaritzaren krisiak eraginda tuberkulu hau landu eta jaten hasi ziren eta mendearen bigarren erdialdera Euskal Herrira iritsi zen.

Etxabereen identifikazio genetikoa

2000/01/01 Estonba, Andone -
Jugo, Begoña -
Mamalioen genoma (zeluletan kokatzen den informazio genetikoaren multzoa) tipikoak 3.000 milioi nukleotido-pare ditu, ...

Zaharra berri

2000/01/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea
Espazioaren esplorazioan istripuak edo porrotak gertatzen direnean ohizkoa da jardun horren arrazoia eta zentzuna kolokan jartzea.

Juan Jose Elhuyar espioi-lanetan

1999/12/01 Azkune Mendia, Iñaki -
Lehen ere Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiez eta Bergarako Erret Mintegiaz zenbait lan argitaratu izan da Elhuyar aldizkarian
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila