Erreportajeak

Matematika medikuaren laguntzaile

2000/04/01 Duoandikoetxea Zuazo, Javier - EHUko matematika irakaslea

Giza gorputzaren barrualdea ikustea laguntza handia da medikuarentzat. Ahal dela gaixoaren gorputza ireki gabe egitea izango litzateke onena, gainera. Horregatik oso garrantzitsuak izan dira gorputz barruko irudiak lortzeko garatu diren teknikak. Horietako bat, ordenagailu bidezko tomografia axiala deitzen da, OTA labur esanda, edo eskanerra, gehienetan esaten den moduan. Hogeita hamar urte bete barik dituen teknika honen oinarrian Matematika dago.

Euskal Herria eta Mexikoko arroketan duela 65 milioi urte gertatutako suntsipena

2000/04/01 Nuñez-Betelu, Koldo -
Arroka sedimentarioak nonahi azaleratzen dira Euskal Herrian. Arroka hauetako anitz itsasoaren hondalean eratu da.

WAP teknologia komunikazioen harian

2000/04/01 Waliño, Josu -

Azken hiruzpalau urteetan Internet eta telefono mugikorrek bakoitzak bere aldetik izandako gorakada izugarria bizi izan dugu. Honen ondoren, bigarren urrats logikoa dator: telefono mugikorretatik Internet erabiltzeko aukera, eta honekin batera agenda pertsonal, posta elektroniko eta antzekoak ere telefonotik kudeatzekoa. Hau guztia WAP teknologiaren eskutik dator, baina joan den urteaz geroztik teknologia hau erabiltzen duten telefonoak merkatuan egon arren, oraindik ez dago abiadura egokiko konexiorik.

Haiek bai urte eroak!

2000/04/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

XX. mendeko hirugarren hamarkadari buruz hitz egitean, artikulu honi jarri zaion izenburua behin baino gehiagotan erabili izan da. Alde batetik begiratuta, ezin uka urte haiek ero-eroak izan zirela, baina zientziaren ikuspegia kontuan hartuta, urte emankorrak gertatu ziren. Garai hartako asmakuntza ugarik eragin nabarmena izan zuten orduko gizartean, eta baita ondorengo urteetakoetan ere.

Fruta-barietatean dago osasuna

2000/04/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Basa fruituak izan ziren gizakiaren lehenengo elikagaiak, beraien kolore eta zaporeagatik erakargarri eta eskuratzen errazak zirelako. Naturak betidanik eskaini dituen frutak, orain ere ezinbestekoak dira gure otorduetan elikadura orekatua nahi izanez gero.

Heroina: mende honetako izurritea

2000/03/01 Larrinaga Enbeita, G. -
Pineda-Ortiz, Joseba -

Bukatzear dagoen mende honetan, opiazeoekiko menpekotasuna izurritea izan dela esan genezake eta opiazeoetan heroina izan da eragile nagusia.
Opiazeoak substantzia menpekotasun-sortzailearen adibide klasikoak dira eta gizarteari izugarrizko zerga ezarri diote.

Barizeei aurre nola egin?

2000/03/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Joan zen urtarrilaren 28an "Patologia Benosoaren Nazioarteko I. Bilkura" ospatu zen Tolosan, bertako Asunción Klinikak antolatuta. Bilkura horretan Euskal Herritik kanpoko nahiz bertako profesional medikorik onenak eta punta-puntako adituak bildu ziren, antolatzaileek zabaldutako aurkezpen-txostenean esaten zen bezala "barizeen gaineko azken aurkikuntzak eta egungo ezagupenak —diagnostiko zein terapeutikaren arloetan— eztabaidatu eta aztertzeko".

Eta bazkaltzeko, mamuta ala paleosagarra?

2000/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Azkenaldian, gure gizartean dieta begetarianoak sustatzeko joera dago. Gai horrek eztabaida biziak sortzen ditu. Lehentxeago edo geroxeago jendeak naturak eskaintzen dituen argudioetara jotzen du. Eta argudio horien bitartez galdera garrantzitsu bat agertzen da maiz. Gizakia berez haragijalea al da? Edo, gizartearen kutsua al da okela kontsumitzea? Besteak beste, paleontologiak galdera horretarako erantzuna badauka. Juan Luis Arsuaga-k, Atapuerca-ko aztarnategiko ikertzaileen buruak, Donostian eman zuen hitzaldian gai hori argitu zuen.

Makina-erreminta: erabilera zabaleko bi hitz

2000/03/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Lanera egunero eramaten gaituen autoa, zein ordutan bizi garen esaten digun erlojua, trena, hegazkina, grabagailua,... eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat eta hainbat tresnak makina-erreminta dute oinarrian. Batzuek makina-erreminta bidez egiten dira; besteek produkzio-katean urrunago dituzte bi hitz horiek.

Euskal Herriko hezeguneak (I)

2000/03/01 Estonba Mintxero, Mikel -

Denbora luzez leku babesgabe eta osasungaitz modura onartuak izan arren, hezeguneak azken hamarkadetan arreta gehien erakarri duten ingurune naturalak dira, inongo zalantzarik gabe; izan ere, alderdi hauetan dugun aberastasun natural handiak eta ingurugiroaren osasun ekologikoaren adierazle bezala duten zeregin garrantzitsuak naturaren kontserbaziorako alderdi enblematiko bihurtu baitituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila