Fisikari asko daude CERNera begira. Mundu osokoak, gainera. Eta, 2009tik, begirada horien guztien erdian Rolf Heuer dago, CERNeko zuzendari nagusia. Fisikaria da, baina badaki bere zeregin nagusia ez dela ikerketa; 62 urterekin, ziur da ikertzaile gazteei laguntzeak izan behar duela bere lana.
Benetan zoriontsu "erribosomen egitura lehenengo aldiz ikustean" sentitu zela dio Ada Yonathek. Izan ere, hogei urte zeraman erribosomak aztertzen, eta bere lanean sinesten ez zuen jende asko zuen inguruan. Erribosomen lan horretan hartz polarrak izan zituen inspirazio-iturri, eta inspirazio horren azkeneko emaitza 2009ko Kimikako Nobel saria izan zen.
Kimikak konfiantza eta mesfidantza, biak ala biak eragiten ditu publikoarengan. Konfiantza, zientzia modernoaren aurrerapenen oinarria delako, eta, mesfidantza, kimikak berak eragin dituen arazoengatik. Egoera hori nabarmendu nahi izan dute EHUko hiru ikertzailek kimikaren irudi publikoaren gaiaz hitz egiteko eskatu zaienean. 2011 Kimikaren Nazioarteko Urtea izendatu dutela-eta eskatu diegu gogoeta hori egiteko. Ikertzaileok diotenez, egoera horren aurrean gizartea kultura zientifikoan hezi beharko litzateke. Hezkuntza nekez izango da, ordea, komunikabideek zabaltzen dituzten mezuak baino indartsuagoa, eta mezu horietan denetik dago.
Eudald Carbonell arkeologo, antropologo eta paleontologo ezaguna da, batez ere, Atapuercako aztarnategiko zuzendarietako bat izateagatik. Hain juxtu, lan horregatik jaso zuen, ex aequo , Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturias Printzearen saria 1997an. Beste sari eta kargu asko ere badituen arren, ikertzailetzat du bere burua, eta alderdi horri ematen dio garrantzia. Dena dela, filosofotik ere asko du; hala, gizakiaren bilakaerari buruzko ideia interesgarriak ditu.
1960. urtean hasi zen txinpantze basatiei behatzen eta haiek deskribatzen, eta, 50 urte beranduago, ez ditu utzi. Ez zuen ikasketarik, baina Louis Leakey, txinpantzeak aztertzeko aukera eman zion paleontologoa, berehala ohartu zen Jane Goodall zela txinpantzeak bertatik bertara aztertzeko behar zuen pertsona. Gaur egun, natura kontserbatzeak duen garrantzia azaltzen du mundu osoan. Tolosako Naturaldia jardunaldien amaiera-ekitaldiko hitzaldia eman zuen, eta aukera aprobetxatu genuen harekin egoteko.
Matematikaria da Pittsburgheko Unibertsitatean, Estatu Batuetan. Jatorriz espainiarra da, baina ibilbide profesionala Estatu Batuetan egin du. BCAM Matematika Aplikatuko Euskal Zentroaren zientzia-batzarraren burua da.
Passion for Knowledge kongresuan, Donostian, hartu zuen parte Aaron Ciechanover medikuak. 2004an Kimikako Nobel saria jaso zuen proteinen degradazioa ulertzeko egin zituen ikerketengatik, eta kongresuan hitzaldi bat eman zuen gizakiak egunen batean gaixotasun guztiak sendatuko ote dituen aztertuz.
Agustín Sánchez-Lavegak (Bilbo, 1954) EHUko Zientzia Planetarioen Taldea zuzentzen du, eta ESAren Eguzki-sistemaren Batzordeko kide da. Duela hilabete gutxi, behatoki bat instalatu du Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren teilatuan. Eskola horretako Espazioko Zientzia eta Teknologian master berria zuzentzen du.
Kosmologiaren izen handietako bat da Silk; haren lanari esker ulertzen dugu nola eboluzionatu zuen unibertsoak izarrak eta galaxiak sortzeko kondizioak izan arte. Silkek 30 urtez egin zuen lan Kalifornian, baina jatorriz britainiarra da. Duela hamar urte itzuli zen Oxfordera. Han, Sabilian Chair of Cosmology postua du, duela mende asko sortutako ohorezko postu bat.
Zientzia-dibulgazioaren izen handi bat da Dava Sobel. Urteetan New York Times egunkarian idatzi zuen zientziari buruz. Idazle ezaguna da, eta, gainera, Carl Sagan-en Cosmos telesail ospetsuan egin zuen lan. Liburuen produkzio txikia du beste dibulgatzaile batzuekin konparatuta, baina oso arrakastatsua; Iru ean izandako Zientziaren Komunikazioaren Kongresuan ilarak egin zituzten irakurleek, Sobelen sinadura eske. Elkarrizketa hau eskaintzeaz gain, Liburutegia atalerako gomendio bat egin zigun.