Elkarrizketak

Inma Estévez Hegazti-ustiategietan aditua

"Animalien portaerak hainbat ondorio ditu, ez bakarrik haien ongizatean, baita ekoizpenean eta produktuaren kalitatean ere"

2010/02/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Inma Est vez Marylandeko Unibertsitateko (AEB) katedradun izan da Animalien eta Hegaztien Zientzia sailean, eta, gaur egun, Neiker-Tecnalia zentro teknologikoko Animalia Ekoizpena saileko kide da. Ikerketa-lerro nagusitzat ditu hegazti-ustiategietarako teknika berriak garatzea eta instalazioen diseinua egitea, hegaztien ongizatea eta ekoizpena hobetzeko.

Kate Millar Bioetikako ikertzailea

"Niretzat izugarri garrantzitsua da ikerketetan hasieratik hartzea aintzat alderdi etikoa"

2010/01/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Animaliekin egiten diren ikerketak, zelula amekin egiten direnak, azterketa genetikoak eta haiek nekazaritzan, abeltzaintzan edo giza osasunean dituzten aplikazioak... Halako gaien alderdi etikoek eztabaida bizia eragin dute azken urteotan; hain juxtu, kezka horiei erantzuten saiatzen da Kate Millar ikertzailea. Grinatsu baina gozo, eta irribarrea galdu gabe, hitz egiten du bere lanaz.

Sir Harold Kroto 1996ko Kimikako Nobel sariduna

"C60 molekularentzat aplikazio humanitarioak aurkitzea espero dugu laster"

2009/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Kimikako Nobel saria eman zioten 1996an, kaiola-itxurako molekula bat aurkitzeagatik: fullerenoa. Richard Buckminster Fuller arkitektoaren omenez jarri zion izena Krotok 60 karbono-atomoz osatutako molekula hari. Kimikarien artean iraultza ekarri zuen fullerenoaren aurkikuntzak, eta beste molekula garrantzitsu batzuk aurkitzeko bidea ireki zuen. Harold Kroto Donostian izan zen irailaren bukaeran, nanoteknologiari buruzko ATOM BY ATOM kongresuan; eta harekin egoteko aukera izan genuen.

Vladimir Hachinski Neurologoa, alzheimerrean aditua

"Itxaropena ez da galdu behar, alzheimerra izanda ere"

2009/07/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Esan liteke neurologia espezialitatea kasualitatez aukeratu zuela, edo halabeharrak hala aginduta. Izan ere, egoiliar-garaian, artean ikasle zela, diagnostikatzeko oso zaila zen garuneko gaixotasun bat antzeman zion gaixo bati, eta une hartan irabazitako ospeari eutsi beharrak bultzatu omen zuen neurologia ikastera. Eta, hara non, munduko neurologorik esanguratsuenetako bat bilakatu den Vladimir Hachinski.

Claudio Palomo 2008ko Euskadi ikerketa-saria

"Oinarri zientifiko eta teknologiko apropos bat izan ezean, herrialde batek ezin du eraginkorki lehiatu"

2009/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Claudio Palomo (Bartzelona, 1951) EHUko Kimika Organikoko katedradunak jaso du 2008ko Euskadi ikerketa-saria, Zientzia eta Teknologiaren modalitatean. Otsailaren hasieran jaso zuen saria, eta, bi hilabete geroago, lasai hartu gaitu bulegoan.

Iñaki Inza: "Sekulako erronka da makinei gure ikusmena eta mugikortasuna ematea"

2009/04/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Duela berrogeita hamar bat urte boom bat izan zen; izan ere, ideia eta kontzeptu berri bat jaio zen: adimen artifiziala. Lehenengo pausoak motelak izan ziren, baina denborarekin abiada hartu zuen, eta, gaur egun, ohiko ikerketa-gaia da mundu osoko unibertsitate eta enpresetan. Iñaki Inzak Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzen du.

Naiara Berrojalbiz: "Helburua da poloetan klima-aldaketa zertan den aztertzea"

2009/03/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Artikora bidaiatzea esperientzia kilikagarria da edonorentzat, are gehiago ikertzaile batentzat, halako aukerak oso urriak izaten baitira. Naiara Berrojalbiz durangarrak ederki aprobetxatu zuen aukera hori. Doktoretza-tesia egiten ari da Bartzelonan, CSICen baitako Kimika eta Ingurumena Ikertzeko Institutuan. Udan, BIO Hesperides ontziak Artikoan egin zuen kanpaina batean hartu zuen parte, eta, orain, Antartikoan egindako beste kanpaina batetik bueltan izango da honezkero. Duela aste batzuk, egun batzuk egin zituen etxean, eta aurreko bidaiari buruz hizketan aritu ginen harekin: Artikora BIO Hesperides en.

Enrike Zuazua: "Matematikaren tresneria garrantzitsuena ikertzaileak dira"

2009/02/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Jende askorentzat, matematikariak bakarka beren geletan sartuta lan egiten duten teorikoak dira, baina errealitatea guztiz bestelakoa da. Horrexen adibide garbia da, hain zuzen ere, duela gutxi aurkeztu berri duten matematika ikertzeko BCAM (Basque Center for Applied Mathematics) zentroa. Zamudioko Parke Teknologikoan du behin-behineko egoitza --Leioako EHUren Zientzia Parkean izango da ondoren-- eta zentro horretako zientzia-zuzendari Enrike Zuazuak gogotsu erantzun zien egindako galdera guztiei.

Darwin: adarretatik sustraietara

2009/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Charles Darwin 1809ko otsailaren 12an jaio zen; hortaz, hil honetan ospatzen da haren jaiotzaren 200. urteurrena. Gainera, duela 150 urte argitaratu zen haren lanik ospetsuena, Espezieen jatorria. Darwini eta haren lanari buruz hitz egiteko bi aditu elkartu ditugu, Kepa Altonaga eta Begoña Jugo. Biak dira Biologian doktoreak eta irakasleak EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Arlo desberdinetan aritzen dira, biak garrantzitsuak, ezinbestekoak, Darwinen teoria ulertzeko eta osatzeko. Hain zuzen ere, Kepa Altonaga zoologoa da, eta, eboluzioaren teoria proposatzeko, Darwinentzat oinarrizkoak izan ziren animaliei buruz egindako azterketak. Begoña Jugo, berriz, genetikaria da, eta genetikak baieztatu du Darwinen teoriak sustrai sendoak dituela. Hala, Darwinek egindako ekarpenaz, izan zuen eraginaz eta eboluzioaren teoriak izan duen bilakaeraz jardun dute Altonagak eta Jugok, bakoitzak bere arlotik.

Montse Villar: "Behatutakoa interpretatzen ere jakin behar da"

2009/01/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Joan den azaroan, Montse Villar astronomoa Donostian izan zen. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astearen barruan, hitzaldi bat ematera etorri zen, eta ez genuen aukera hori alferrik galdu nahi izan. Hain zuzen ere, 2009a Astronomiaren Nazioarteko Urtea da, eta Montse Villar da Espainiako koordinatzailea. Erraz jarri genuen hitzordua, eta erraz aritu ginen harekin, emakume hurbila eta atsegina baita. Ikertzailea da, baina, horrez gain, dibulgatzaile-sena ere nabari zaio.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila