Zientzia eta teknologia bi hitz esanguratsu dira. EAEko industria eta ikerketa sarean etengabe gauzatzen ari diren bi kontzeptu horiek 2001-2004ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaz hitz egitera garamatzate. Plan hori zer den eta zer-nolako garrantzia duen jakiteko, Joseba Jauregizarrekin egon ginen.
CIDETEC elektrokimikaren esparruan ikertzen duen enpresa da. Energia Sailean, besteak beste, superkondentsadoreekin egiten dute lan, bai osagai berritzaileak erabiltzeko, bai eta aplikazio jakin batzuetara egokitzeko ere. Sail horretako bi ikertzailerekin izan gara, bata kimikaria eta bestea ingeniaria, eta superkondentsadoreen osagaiez eta aplikazioez hitz egin digute.
Petrolio-ontzi batek itsasoan isuri bat izan eta gero, lehenbailehen ahal den erregai gehiena biltzeak du lehentasuna, kostara irits ez dadin. Itsasoan erregaia biltzeko sistemak zein diren jakin nahian, Jose Francorengana jo dugu. Bera AZTIko teknikaria da, eta Prestige -ren fuel-olioa itsasoan jasotzeko sistemak garatzen aritu da. Hain zuzen ere, AZTI, Tecnalia Korporazio Teknologikoaren partaidea, Eusko Jaurlaritzako jarraipen-batzordearen aholkulari zientifiko-teknikoa da.
Lehen, zuberotarrak maiz joan ohi ziren Parisera neskame-lanak egitera. Geroztik, gauzak anitz aldatu dira. Michel Duplaa zuberotarra dugu, Maulen jaioa, baina ez zen zerbitzari-lanak egitera joan Parisera.
Sinaval/Eurofishing feriaren barruan, arrantzaren kudeaketari buruzko hitzaldiak antolatu ditu AZTIk. Hizlarietako bat Tony Hawkins izan zen, Ipar Itsasoan arrantza kudeatzen duen NSCFP erakundearen zuzendaria. Hawkins Aberdeeneko itsas biologiako laborategiaren zuzendaria izan zen, eta bakailaoaren, abadiraren eta beste espezie batzuen ugalketari buruzko ikerketa asko zuzendu ditu. Eskerrak eman nahi dizkiogu AZTIri eskoziar peto horrekin hitz egiteko aukera emateagatik.
Azkenean, iragarpen beltzenak bete egin dira, eta bertan dugu Prestige -k isuritako fuela. Hasierako galleten neurriko orban txikien ondoren, Galizian lehenagotik ezagutzen zituzten moduko orban handiak iritsi dira Euskal Herriko kostara. Gai horri buruz hitz egiteko, Juantxo Lopez de Uralderekin jarri gara harremanetan. Adeitasun osoz eta euskaraz erantzun die egindako galdera guztiei.
Frantzian eta Estatu Batuetan lan egin zuen arren, John Walker biokimikari britainiarra Cambridgeko Unibertsitatera joan zen Fred Sanger biokimikariak gonbidatuta. Han garatu zuen bere ibilbide profesionala. Besteak beste, han ikertu zuen ATP sintasa proteina, eta, ondorioz, Kimikako Nobel saria jaso zuen 1997an.
Andrew Benson biokimikari estatubatuarrak argitu zuen Calvinekin batera fotosintesiaren gako garrantzitsuenetako bat. Bien artean landareetan karbonoa nola finkatzen den aurkitu zuten eta, bien omenez, prozesu horri Calvin-Benson zikloa izena eman zitzaion. Iruñeara hitzaldi bat ematera etorri zen, eta berarekin hitz egiteko aukera izan genuen.
Planeta erraldoiak aztertzen dihardu Agustin Sanchez Lavega astrofisikariaren ikerketa-taldeak. Oraingoz Saturnorekin eta Jupiterrekin ari dira lanean; gero, Neptuno eta Uranorekin hasiko dira. Urrutirago begiratzeko saioaren azken helburua eguzki-sistematik haratagoko planetak izango dira, exoplanetak.
Saretek-ek antolatutako Zientziaren eta Teknologiaren Astean, bigarren egunean, zenbait aldaketa egon dira programatutako hitzaldietan; esate baterako, Kenneth Timmisen ordez, Juan Luis Ramos gonbidatu dute Arabako Miñaoko Parke Teknologikora. Hala ere, nabarmentzekoa da interes handiko gaiak jorratu dituztela.